Trinijove: Gizarteratzea eta Enplegagarritasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,06 KB
Trinijove 1985ean sortu zen, formakuntza eskainiz eta gizarteratzea bultzatuz esku hartzen duen erakundea da.
- Pertsonaren autonomian jartzen dute indarra.
- Kolektibo ororentzat zuzentzen dira.
- Neurri eta programa berritzaileak diseinatzen dituzte gizarte-bazterketarekin amaitzeko helburuarekin.
- 2014an Centro Especial de Trabajo sortu zuten.
- 2009an emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duen plana sortu zuten.
- Lana, autoenplegua, gizarteratzea, gizartea, familia eta haurrak dira elkartearen oinarriak.
Gizarteratzaileen funtzioak
- Arreta pertsonalizatua: Oso garrantzitsua da; kasu bakoitza desberdina denez, pertsonak esaten duena entzutea funtsezkoa da.
- Informazioa: Eskaria identifikatu eta bideratu, informazioa eskaini eta beste profesional batzuengana bideratzeko izapideak egin.
- Orientazioa: Informazioa jaso, banakako elkarrizketak egin, pertsonen beharrak aztertu eta ikertu. Bakarkako proiektuak planifikatu eta ekintza-plana negoziatu.
- Aholkularitza: Eskariari zehaztasunez informazioa emateko prozesua da.
- Formazioa: Hezkuntza-jarduerak eman eta ebaluatzea. Lan-izaerako formazioa, trebetasunak, motibazio-errefortzua eta lana bilatzeko teknikak lantzen dira.
- Ebaluazio jarraitua: Pertsona bakoitzari lagundu eta jarraipena egin, aurrerapen edo atzerapenaren analisia, gatazken kudeaketa, etengabeko feedback-a eta lana mantentzen laguntzea.
Enplegu-politikak
Estatuak eta autonomia-erkidegoek enplegu osoa lortzera, enplegu-eskaintza eta eskaria egokitzera eta langabezia murriztera bideratutako programak eta neurriak garatzeko hartutako erabaki-multzoa da.
Enplegagarritasuna
Gaitasuntzat hartzeak esan nahi du gaitasunak eskuratu eta garatu daitezkeela, hau da, ikas daitezkeela kontuan hartzea. Lanarekiko jarrera eta pertsonak lan-eskaintzara egokitzeko duen gaitasuna aztertzen ditu.