Totalitarismoaren Jatorria: Gaitz Absolutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,75 KB

Arendetek, XX. mendeko nazismoa eta Sobietar Batasuneko garai stalinista ditu buruan. Berarentzat, historian ez da inoiz horrelako basakeri antolaturik gertatu. Bi aintzindari identifikatzen ditu totalitarismoaren aurretik: XVIII eta XIX. mendeko europar ANTISEMITISMOA: Judutarren kontrako jarrera edukitzea, hauek diskriminatzea, arrazoi guztien errua botatzea. XIX. mende amaierako INPERIALISMOA: Pentsalari batzuen ustez, kapitala inbertitzeko burgesiaren beharra elkartu egin zen→ arraza batzuk besteetatik gailentzen zituen ideologiarekin, beste herrietan egindako sarraskiak justifikatuz. Lehen mundu gerraren ondorioz utzitako egoera ekonomiko eskasak bidea erraztu zien mugimendu totalitaristei. Hauek, ideologia gabeko masak etorkizun hobearen propagandekin erakarri zituzten, intelektual batzuen laguntzat. Nazismoa eta Stalinismoa boterera heldu eta Estatuaren forma eta honen legeak aldatu egin ziren: boterea lider bakarraren inguruan biltzea, ekonomia zentralizatu… Totalitarismoaren helburua boterea mantentzea da, gizabanakoa suntsitzen joango diren legeak aprobatuko dituzte. Suntsipen hau hainbat esparrutan: Pertsona juridikoaren heriotza: eskubideak izateko eskubidea ukatu. Pertsona moralaren heriotza: Gizartea atomizatu eta bortizkeria onartzen duen gizartea antolatu. Ongia aukeratzea ia ezinezkoa. Banakotasuna suntsitu: “Heriotza-lantegiak”.

Arendeten ustez totalitarismoak ekarri duen eta berri den gaitz erradikala: ideologia batek gizakia zerbait “soberakin” bihurtzea, ezabagarri bihurtzea… “Dena da posible” totalitarismoaren barruan. Gizakien etorkizuna burokrazia administratiboaren esku.

Entradas relacionadas: