Tomas Akinokoaren filosofia: Arrazoia, Fedea eta Metafisika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Arrazoia eta fedea

Fedea eta arrazoia egiara iristeko bi modu desberdin dira, baina topo egiteko joera dute. Fedea espirituak duen gaitasuna da; fede horren eraginez gugan betiereko bizitza hasten da eta adimenak erakusten ez zaiguna onartzen du. Bizitza errebelazioa onartzean hasten da eta Jainkoaren aginpidean oinarritzen da.

Arrazoiak bere egia du, guztiz benetakoak ditu oinarriak eta ez da baliozkoa bi egien irtenbide averroista. Egia bera dira fedea eta arrazoimena; ez dira aurkakoak eta batak ez du bestea gezurtatzen. Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologiak epailearena egiten du. Teologiak erraten du metodo arrazionala ez dela ondo erabili, ondorioak gezurrak direlako.

Teologia naturalak arrazoia metodo arrazionala erabiltzera bultzatu eta horrek topa dezan teologia errebelatuak jada aurkitu duena, fedearen egia frogaezinaz baliatuz. Arrazoiak laguntza handia eman dio teologiari:

  • Ordenazio zientifikorako prozeduretan erabili.
  • Fedeko artikuluak argitzeko erabilgarriak diren datu zientifikoak ekarri.

Tomas Akinokoa filosofo gisa

Tomas Akinokoa filosofo gisa espiritu askea zen, eta teologo gisa ez bezala, kain mina erakusten zuen: edozein doktrinaren barruan egon daitekeen egia bilatzen zuen. Aristotelesen filosofiari buruzko jatorrizko testuak ezagutzeko kezka filologikoa izan zuen. Grezieraz ez bazekien ere, Gilen Moerbekekoarekin lan egin zuen eta horrek grezieraz itzulitako testuak eskaini zizkion. Horrela, Aristotelesen doktrina iruzkingileen eta itzultzaileen doktrinetatik bereizi ahal izan zuen.

Ideia nagusiak

  • Erreala denaren egitura: Aristotelesen iritziz, higidura potentziatik aktora igarotzen dena da; aktoa potentzia baino maila handiagokoa da.
  • Teologia: Aristotelesek egindako Jainkoaren existentziaren frogapena, higiduran oinarrituta: Jainkoa akto hutsa, aldaezina eta perfektua delako.
  • Antropologia: Gizakia substantzia bakarra da. Tomasek ez zuen onartzen Aristotelesen ustea arima hilkorra zela.
  • Etika: Gizakiaren azken helburua zoriona da eta horren oinarria kontenplazioa da. Lege morala giza izaeran oinarritu.

Metafisika

Bere metafisikan, Aristotelesek izatea izate den aldetik aztertu zuen, substantzia eta Jainkoa akto huts hartuz. Substantzia ez-izatearen bidez azaldu zuen aldaketa eta hori errealitate potentziala da. Substantzia aldaketak aztertzean pentsatu zuen betiereko materia lehena ezin duelako sinetsi ezerezetik sortutako sorreran. Tomas erlijio eraginez Jainkoaren transzendentziaren alde agertu zen, errealitatea existentziatik azalduz, ez substantziatik.

Gakoa kristau eta hebrearren kreazio kontzeptua da: kreazioan errealitatea ezerezetik sortu. XIII. mendean Alfarabi eta Avizenak erlijio sentipen bera izan zuten: Jainkoaren transzendentziaren alde egiteko, saihestu egin nahi zuten Jainkoa mundua azaldu ahal izateko motor ibilgetzat aurkeztea. Bereizketa: Jainkoa izate beharrezkoa eta sortutakoaren izate posiblea. Ondorioz, esentzia eta existentzia bereizi zituen.

Jainkoa eta izaki sortua

Existentzia esentzia berritu edo sortzen duen sorrerako aktoa da. Esentzia potentzia moduan existitzea edo existitzeko aukera zehatza izan. Kristau filosofian Jainko transzendentearen eta munduaren arteko bereizketa ulertzen da. Aristotelesen ustez, materia potentzia gisa eta forma akto gisa ulertzen zituen. Erreala dena materia eta forma osatua da. Jainkoa potentziarik gabeko akto hutsa da.

Tomasen ustez, sortutako guztien baitan azken eta erabateko kontingentzia dago, esentziaz eta izateaz osatuak baitira. Hala ere, izateek ez dute berezko ezer, ez direlako existitzen. Existitzeko aukera hutsak dira, aukera hori etengabeko kreazio akto batek mantendu behar duelarik. Jainkoa, bere sinpletasunean, hauetaz osaturik ez dagoen izate mugagabea da.

Entradas relacionadas: