Tomas akinokoa jainkoaren existentzia: bost ibilbideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,54 KB

ARRAZOIA ETA FEDEA SAN TOMASENGAN


San Tomasen ustez, fedea eta arrazoia egiara iristeko bi modu ezberdin dira baina topo egiteko joera dute.

Arrazoiak bere egia du, izan ere guztiz benetakoa+k ditu oinarriak .

San

Tomasen ustez, ordea, ez da baliazkoa bi egien irtenbide averroista. Egia bera dira fedearena eta arrazoirena: bi egiak ez dira aurkakoak , eta batak ez du bestea gezurtatzen.

Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologiak epailearena egiten du. Kasu horietan, teologiak esan dezake metodo arrazionala ez dela ongi erabili , ondorioak gezurra baitira edo ezagutza arrazionalaren eremua gainditu dela , frogatzeko aukerarik ez dagoelako.

Teologia naturalak fedearen eskuz dakiguna arrazionalki frogatzera bultzatzen gaitu , horrek teologia errebelatua jada aurkitu duena topa dezan, fedearen egia frogaezinaz baliatuz.

Teologia zientzia gisa egitura dadin, filosofiak bere ekarpena egiten du.

METAFISIKA


Aristotelesek izatea izatea den aldetik aztertu zuen, eta substantzia eta Jainkoa akto huts gisa artu zuen. Bere metafisikakristau federa egokitzea zuen helburu .

Tomas Akinikoak, erlijioaren bidez, Jainkoaren transzendentziaren alde egin zuen. Errealitatea azaltzeko ez da existitzen den substantziatik abiatzen , existentziatik bertatik baizik .

Arabiar filosofoek jainkoa demiurgotzat edo mundua azaldu ahal izateko motor ibilgetzat aurkeztea saihestu nahi zuten. Horretarako,, alde batetik jainkozko izate beharrezkoa eta bestetik sortutakoaren izate posiblea bereizi zituzten. Ondorioz, esentzia eta existentzia bereizi ziren filosofian. Gauza baten esentzia jakin dezakegu existentea izan gabe, izan ere, existentzia esentziaren kualitate bat da.

Tomasen arabera, “izateak” duen lehen esanahia existentziarena da, eta ez “zerbait izatearena” edo esentziarena. Existentzia esentzia berritu ed sortzen duen sorrerako aktua da ; esentzia ordea, potentzia moduan existitzea edo existitzeko aukera zehatza izatea da; zerbait den hori definitzen duena.

San Tomasen iritziz, sortutako guztiaren baita, aingeruen baitan ere bai, azken eta erabateko kontinentzia bat dago: sortutako oro esentzia z eta izatez osatua dago.

Ohartu zen ezin delagizakiaren izate substantzialean pentsatu. Aristotelesen bereizketatik abiatuta baizik, hots, materiaren eta formaren arteko bereizketatik. Gizakia izateko, existentziak aktualizatu egin behar du giza izaera edo esentzia.

Bestalde, izaki sortua esentziaz eta existentziaz osaturik dago, eta era berean, Jainkoa bere sinpletasunean existitzea bera dela esan behar da, esentziaz eta existentziaz osaturik ez dagoena; hau da, izate mugagabea.

Jainkoa sortzaile eta sortutakoaren mantentzaile denean, izate iturri da, ez soilik forma emaile. Beraz, sorkariaren izatea partaidetua da; baina ez izate hori genero bat balitz bezala, berdin-berdina sorkari guztietan eta jainkoagan. Izan ere horiemanatismo edo panteismo era bat litzateke, eta mundua ez litzateke izango jainkozkoaren hedapen bat baino kreaziorik gabea.

Aristotelesen ustez, zerbait “izatea” da, substantzia edo substantziaren zerbait denean. Tomas Akinikoaren ustez, erreala den guztiaren batasuna “izatea” duen parte hartzean oinarritzen da. Baina izate edo existitze partaidetua edo komunikatu desberdina da sorkari bakoitzean, bakoitzak esentzia desberdin eta mugatu baten izatea edo existentzia baitu; sorkariak existitzen diraedo zerbait jakinak dira, existentzia beren esentzia aktualizatzen denean. Jainkoak izate bete du, eta gure izatea parte hartzailea da, beretik parte hartzen dugu, izan ere, kontingenteak gara. Izate terminoak existentziari erreferentzia egiten dio.

Erreal den guztiaren antzeko existentzia da hierarkia ontologiko osoaren oinarria. Goiko muturrean Jainko betierekoaren eta aldaezinaren mugarik gabeko existentzia dago. Esentziaz eta existentziaz osatutako izate kontingenteen bi mota daude:
izate materialdunak , esentzia materiaz eta formaz osatuta dago, eta izate materiagabeak, esentzia forma hutsa da.

Gizakia hierarkiaren erdian dago, izan ere gorputza duen izate materialduna da baina arima hilezkorra ere badu.

San Tomasek onestedun intelektuala erakutsiz, arrazoiaren autonomia aldarrikatu zuen, eta errebelazioa eta filosofa egin zituen, fedea eta arrazoia. Horregatik, lehenaldiz, planteamendu metodiko eta zehatza egin zen Jainkoaren existentziaz. Garai hartako kultura teozentrikoa zenez, pentsaezina eta ezinezkoa zen psikologikoki Jainkoaren existentzia zalantzan jartzea.

Argudio ontologikoaren arabera, Jainko kontzeptuaren azterketa soiletik deduzitzen da Jainkoaren benetako existentzia, kontraesana izan badaiteke ere.

Lehen aipatu bezala, Tomas Akinikoak zehaztasunez bereizi zituen izate- esentzia eta izate-existentzia eta bazekien benetako existentzia adimenak kontzeptu huts gisa hartzen du. Zerbaitezin dela inongo esentziatik deduzitu , ezta jainkozko esentziatik ere. Izan ere, existentzia aktoa da eta gure adimenak kontzeptu huts gisa hartzen du. Zerbait existitzen dela jakiteko, zentzumenen bidez ezagutzen dugunetik abiatu behar dugu. Jainko kontzeptua berezia eta bakarra izan arren, eta bere baitan existitzea perfekzioa gisa izan arren, jainko kontzeptutik deduzitzen dugun existentzia, kontzeptu hutsa da, pentsatutako existentzia besterik ez. Ezagutzen den kausa batetik abiatuta kausa horren ondorioa frogatu dezakegu, baina Jainkoaren existentzia ezin da modu horretan frogatuez baitugu Jainkoa ezagutzen. Ezagutza oro datu hautemangarrietatik abiatu behar da, maila arrazionalean ezagutza lortzeko; lehenengo kausara iritsi arte igo behar da eta kausa hori Jaikoa litzateke.

Horrela San Tomasek 5 bide landu zituen , Jainkoaren existentzia a posteriori frogatzeko; datu hautemangarrietatik abiatuz Jainkoaren existentziara iristeko.

1

Lehen bidea (motor ibilgea):

Aristotelesen argudioa errepikatzen da: esperientziak erakusten digu gauzak higitu egiten direla , eta higitzen diren guztiak beste zerbait higiarazten duela. Elkar higiarazten duen motor segidak ezi dira infinituak izan horregatik, higiarazi ez den lehen motor bat dago; Jainkoa.

2

Bigarren bidea( kausa arazlea):

sortua den guztiak eragile bat behar du, kausa arazle bat sortua ez dagoena , hau da , jainkoa.

3

Hirugarren bidea (izate kontingenteena

): guztiak existitzeko denbora tarte bat du, guztia kontingentea da, gauzak existitzen hasten dira eta existitzeariuzten diote. Baina dena kontingente balitz , garai batea ez zen ezer izango eta ezer horretatik ezin da ezer sortu , hortaz, izateen artean bat beharrezkoa izango da, bere baitan behar horren kasa izango duena , alegia, Jainkoa.

4

Laugarren bidea( perfekzioa mailena)

: esperientziaz dakigu arlo bakoitzera goren bat dagoela, adierazlea litzatekeena. Edozein perfekzioa motetean, gorena da mota horren barruan den guztiaren kausa , baina izate segida batzuk perfekzioa mugatuko kausa dira, eta kasu horietan , ezin da infiniturantz jo. Beraz, kalitate guztien iturri den izate goren bat dago perfekzioa guztiak biltzen dituena:

Jainkoa

5

Bosgarren bidea ( munduaren ordenarena

): denak helburu baterantz jotzen du, baina esentziarekin bat ez datorren adimenak aurretik bat behar du, ulertu ahal izateko ordenatu duen kasua hori. Ezinezko da infiniturik hortaz, adimen goren bat egon behar du dena helburu baterantz zuzentzen duena, Jainkoa.

Bost argudio mota hauetan egitura bat agertzen da:



·Abiapuntua: esperientziazko gertakari bat

·Frogaren ibilbidea:

oEsperientziazko gertakari kausalitate printzipioa aplikatzea

oMenpeko kausen segidan infinitura luzatu ezina

·Kualitate guztien iturri den izaki gorena, Jainkoa.

KAUSA NOZIOA


San Tomasek metafisika aristotelikoak hartu zuen kausa nozioa; maila gorenekoa maila apalagokoaren kausa da. Efektua ezin da kausa baino goragokoa izan, maila ontologikoan eta hierakikoki ere berdin gertatzen da, kausa katea mugatua da. Hierarkia ezin da infinituraino luzatu, bestela ez litzateke kausa bat egonen. Horregatik, mugatua dago lehenengo kausa egoteko, kausatua ez dena, Jainkoa alegia.

GIZAKIA ETA EZAGUTZA


SAN Tomasen arabera, giza arima Jainkoak sortua da, baita hilezkorra ere. Aristotelesen hilemorfismoari jarraituz, Tomas Akinikoaren ustez, gizakia materia eta formaz osatutako substantzia bakarra da: gorputza materia da eta arima berriz forma. Forma hori materiaren lehen aktoa da, existitzea eta bizitzeko funtzioez baliatzea ahalbidetzen duena.

Arima eta gorputza bakoitza bere aldetik daudela zioen San Tomasek, arima gorputzaren beharra izanik bere funtzio organikoa eta sentipenezkoak garatzeko. Hala ere, giza arimak beste funtzioa batzuk baditu, horregatik, substantziak materiagabea dela eta gorputzarekiko loturarik gabeko eta berezko jarduerak dituela uste da. Izan ere, arima materialduna balitz, sentitu baino ezingo luke egin.

·Arima, substantzia materiagabea den aldetik, hilezkorra da. Hala ere , ez da betierekoa, sortua da , hasiera bat duena.

·Arima bakarra da, eta horrek hartzen ditu bere gain berezkoak dituen funtzioa guztiak, adimena eta nahimena, baita gorputzarekin batera egiten dituenak ere, organikoak eta zentzumenak.

·Arima Jainkoak sortu zuelako existitzen da. Ez da betierekoa, izaten hasten da baina arima sortua ezin izan denez izan, forma hutsa delako, Jainkoak sortua da.

·Giza arimak adimena eta nahimena dauzka. Arimaren zenbait ahalmen gorputzetik apartekoak dira, eta ahalmen horiek gauzatzeko ez du gorputzarenbeharrik. Gauzen forma eta esentzia adigarriak ezagutzeko edo jasotzeko gaitasunaz gain, ongia desirtatzeko ahalmena du. Gainera, jarduteko askatasuna ere badu.

EZAGUTZA


Ezagutza gauzaren eta ezagutzeko adimenaren arteanegokitzapena gertatzean sortzen da bi potentziak aktibatuz. Hau gizakiari berezko zaion funtzioa bat da,. Subjektuaren baitan bereizaerarekin bat egon daitekeena ezagutzen dugu gauzei buruz.

Gorputzaren eta arimaren artean dagoen substantziazko lotura da gizakia; zentzumenak forma hautemangarriak bereganatzeko gaitasuna da; arima aldiz, forma gisa, forma adigarriakhartzeko ahalmena

Zentzumenen esperientziatik abiatuta osatzen dira kontzeptuak. Beraz, adimenak substantzien formak ezagut ditzake, baina ez ditu bereizita ezagutzen, baizik eta gauzei lotuta.

ABSTRAKZIOAREN TEORIA


Adimenak kontzeptuen abstrakzioa egiten du, sentipenezko ezagutzak emandako datuetatik abiatuz. Zentzumenezko speciesak zentzumenen datuak, irudiak edo “fantasia” irudimenean uzten ditu

Adimen eragilearen abstrakzioak gaitasunak irudi horiengan eragiten du; horrek banakako osagaiak baztertzen ditu, eta horrela species impressa adigarria lortzen du

Formak ezagutzeko adimen bakarra dago, baina adimen horrek gaitasun bikoitza behar du. Bata unibertsalizatzeko edo abstrakzioak egiteko gaitasuna da (adimen egile) eta bestea aldiz, modu unibertsalean edo kontzeptuen arabera ezagutzeko gaitasuna (adimen jasailea edo posiblea).

Ezagutzaren faseak:

·Zentzumenak banakako objektuez eta objektu materiadunez jabetzen dira.

·Zentzumenezko hautemateak objektuaren irudi edo fantasma bat uzten du oroimenean

·Abstrakzioak adimen egilea egiten ditu

·Adimen jasailea edo posiblea kontzeptu unibertsala bereganatzen du

ETIKA


Tomas Akinikoaren ustez, Jainkoa munduaren higaduraren arrazoia izateaz gain,munduaren sortzailea da eta hark mantentzen du munduaren existentzia ekintza sortzaile beraz baliatuz. Horregatik, gainera, munduaren azken kausa ere bada, azken arrazoia. San Tomasek berea egiten du Aristotelesen ikuspegi teologiakoa (helburuari begira gauzatzen dena) . Gizaki naturalek bere baitan duten helburua gauzatzera jotzen dute, potentzialtasuna gauzatzera joz; ezagutzaren maila gorenera eta zoriontasuna lortzera.

Naturak lege batzuen arabera funtzionatzen du, eta lege horiek Jainkoak ezarriak direnez, aldaezinak dira eta denek arau horiek betetzera jotzen dute.

Giza nahimena, beste modu batera esanda, adimenaren ondorioz gure baitan azken den nahi arrazionala da. Adimenak unibertsala dena ezagutzen dueta horren ondorioz, nahimenak ere unibertsala desiratzen du ; alegia, nahimenaren joera gizakiak zoriona deitzen dugun ongia unibertsala edo absolutua da.

Izaki arrazoiduna askea da, adimenez eta nahimenez hornitua dagoenez, aukeratzeko gaitasuna dauka. Hortaz, gizakia izaki morala dela esan ohi da, bere buruari helburuak jartzen diolako eta horien atzetik ibiltzen delako.

Hala ere, gizakiaren ekintza guztiak ez ira moralak: hausnarketa baten ondoriozko ekintzak moralak dira; baina hausnartu gabekoak edo intuizioei jarraituz egindako ekintzak ez dira moralak.

Nahimenak ongi partikularren artean aukeratu behar izateak ez du esan nahi gaizki aukeratu duenik. Kristautasunaren iritziz, hori ez da materiaren edo giza gorputzaren irrazionaltasunagatik edo ordena faltagatik gertatzen, Jainkoak ona eta ordenatua sortu baitu, baizik eta errealitate historiko bibliko batengatik: jatorrizko bekatuengatik, izan ere, honek gizakiarengan usteltasuna edo gaiztoa dena ezartzen baitu, gaizki jokatzera bideratuz.

Giza jokaera naturako besteena ez bezalakoa da, eta giza jokaeraren arrazoia giza izaera bertan aurki daiteke.

Arrazionaltasuna da gizakiarengan berezkoena , eta horregatik deduzitu behar dira gizakiaren jokaera moralaren xedea eta bere jokaeraren arau moralak.

Aurrekoaren harira, San Tomasek zioen Jainkoaren betiereko legeak agintzen duela unibertsoan eta lege moral moduan gauzatzen dela gizakiarengan. Hiru mailatan:

1.Substantzia ororen joera existitzen jarraitzen da, biziraupena beratzera eta horri kontserbazioa sena deitzen diogu.

2.Gizakia, animalia den aldetik, ugaltzeko joera naturala du eta joera horretatik, arrazionalki, eginkizun moralak datozkio, sexualitatea eta seme alaben zainketari eta heziketari dagokionez.

3.Gizakiaren arrazionaltasunean oinarritzen da egia ezagutzeko joera, bai moralaren arloan, bai errealitatearen gainerako arloetan ere. Horrez gain, bizitza soziala egiteko joera, elkarbizitzarako joera ere badu.

Arau moral orokor hauek lege moral naturala osatzen dute. Tomas Akinikoaren filosofoaren helburua arrazoiaren eta errebelazioaren elkarlan hau aurrera eramatea zen.

Hala ere, lege moral natural hau arrazionalki giza izaeran oinarritzen denez, San Tomasen iritziz, ez da nahikoa horren ageriko aginduen arabera ongi jokatzeko. Ongia ezagutzea ez da nahikoa ongi jokatzeko

San Tomasek bertute intelektualak eta moralak bereizi zituen. Bertutea norberari berezkoa zaiona gauzatzea da, bai modu teorikoan bai praktikoan. Gainera, zuhurtzia bertute intelektualaren eginkizun erabakigarria azpimarratu zuen , lege moralak indibiduoetara aplikatzea.

Bestalde, ohitura moralak bertuteen bide gisa definitu zituen.

XEDE NAGUSIA


Giza jokabidearen kasuan, ekintzak lortu nahi duen edozein xederen atzeanxede orokorrago batzuk aurkitzen ditugu.

Nahimena, grina arrazionala denez beti izango du ongi absoluturako edo unibertsalerako joera, zoriona delakoan. Hala ere, ongi goren hori zein den jakitea geratzen da oraindik; horixe da giza nahimenaren benetako helburua, eta arazo hori etikak konpondu behar du San Tomasen iritziz.

Filosofia tomistak jainkozko esentzia bera hartu zuen kontenplazioaren helburutzat, helburu gorena zoriontasuna izanik. Baina bizitza honetan lortu ezin denez, elkarbizitza arautzen duten legeak sortu zituen, lege positiboa.

Lege moralaren zehaztapena eta luzapena da lege positiboa, elkarbizitza zuzena zehazten dutena.

Lege positiboak betetzen ez baditugu errespetu faltatzat hartzen da, eta ondorio txarrak ekartzen ditu. San Tomasek zilegi ikusten zuen legeak desobeditzea, baina ez zuen lehenesten, ondorio txarrak izan ditzakeelako. Erdibidearen eta moderazioaren aldekoa zen. Zoriontasun betea eta beste bizitzakoa zela zioen, Jainkoaren kontenplazioan oinarritzen zena.

POLITIKA


Akinikoaren politika zen etika Aristotelesen filosofian oinarrituak daude, baina osagai teologikoekin: san Tomasentzat gizakiak badu naturaz gaindiko xede bat, Jainkoa , estatuak ase ezin dezakeena. Horregatik, estatu eta elizaren arteko erlazioaz gogoeta egin zuen.

ESTATUA:

Gizakia berez izaki soziala denez, eta gizartearen beharra duenez, estatua instituzioa naturala da, giza naturan oinarritua.

GIZARTEA ETA GOBERNUA

Gizartea naturala bada, gobernua ere hala izango da. Buruak gorputza zuzentzen duen bezala, gobernuak estatua zuzendu behar du. Izan ere, gobernua zein estatua Jainkoak nahi duelako dira.

estatua gizarte perfektua da: behar dituen bitarteko guztiak dauzka bere helburua erdiesteko. Horretarako beharrezkoak dira bakea, ekonomia, defentsa, justizia , epaitegiak.. Eta hori guztia ziurtatzeko gobernua ere.

Bestalde elizaren helburua naturaz gaindikoa denez, estatuaren gainetik dago. Horretaz, estatua elizaren zerbitzura jarri behar da, elizaren helburua ez oztopatzeko. Hau da, estatuak arrazoiak bezala badauka bere arlo edo eremu propioa, baina elizaren aginduen menpe jarri behar da , arrazoia fedearen menpe jarri behar den bezala, guztien azken helburua, ongia lortzeko.

Indibiduo eta estatuaren arteko harremanetan osotasunaren, gehiengoaren zatiaren arabera zuzenduko dela esan zuen Akinikoak, eta gizabanakoa zatia denez, estatuaren legeek guztien ogiaren araberakoak izan beharko luketela. Horrela, guztien ongiaren kontra doana estatuak hil dezake.

Ondorioz, estatuak hiritarren ongia bilatu behar du, ezin du baten ongia bilatu eta besteak perjudikatu.

Gainera, estatuak ezin du denen izenean totalitarismoa inposatu, botere subiranoaren jabe da gobernua, baina estatuaren subirotasuna ez da absolutua, mugatua baizik:

·Lege naturak mugatuak dira: Jainkoak emanak dira; honen betiereko lege gisa ezagutzen dugu unibertsoa

·Guztien ongiak mugatzen du: maila goreneko ongia, beste ongien gainetik dagoena da

·Jainkoak ematen dio agintea herriari, eta honek gobernariaren esku uzten du. Gobernariak hitzegiten duen bakoitzean, herriaren izenean egiten du, eta bere ekintzak herriaren alde bideratuak dira.

GOBERNU ERAK


Estatuak mugak gainditu litzateke, ez zilegi litzateke altxamendua, baina San Tomasek ez luke honez ikusiko, altxamenduak huts egiten badu kalteak handiagoak izan daitezkeelako. Horretarako, tirano bihurtzea saihestea gomendatzen zuen.

Honako gobernu moten artean bereizten du:

·Onak: legearen araberako demokrazia, aristokrazia eta monarkia

Hauek okertzen dira:

·Txarrak: demokrazia demagogikoa, oligarkia eta tirania

Guztietatik txarrena tirania da, onena berriz, monarkia, batasun handiena eskaini eta naturalena baita.

Baina pertsona egokiena errege ez izatea ez da lan erreza. Onena, beraz, erdibideko gobernu mota izango litzateke. Bertan monarkiaren boterea herriak hautatutako magistratuek moderatuko lukete, monarkia konstituzionala, legeen zaintzan ariko zen magistratu taldea. Hala ere, ez dago mota bat bera ere Jainkoak emana denik; edozein kasuetan ere, garrantzitsuena herriaren onura bilatzea da.

Laburbilduz; bere teoria politikoa ez da zorrotza , malgua baizik. Neurritasuna, zen ona eta oreka dira bere ezaugarri nagusiak.

Entradas relacionadas: