Tomas akinokoa jainkoaren existentzia: bost ibilbideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

TOMAS AKINOKOA: BOST IBILBIDEAK

Tomas Akinokoak Jainkoaren existentzia frogatzeko bost ibilbide adierazten ditu:

Mugimendua: Mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, ezer ezin baita bere kabuz mugitu. Gauza bat ez da ezer gabe mugitzen, beraz Jainkoak mugitzen du.

Kausalitatea: Kausa oro kausatua da, eta hori ere beste batek kausatua; eta, horrela, infinituraino. Azken kausa batek eragin behar izan du hasieratik kausen ondorioa eta ondorioen katea. Azken kausa hori Jainkoa da.

Kontingentzia:
Izaki kontingenteak egoteko derrigorrez behar da Izaki Beharrezkoren bat, izaki kontingenteak potentzialtasunetik izatera igarotzea ahalbidetzen duen izakia. Eta hori, Jainkoa baino ezin da izan.

Perfekzio maila: Izakien artean batzuk perfektuagoak dira beste batzuk baino. Denaren kausa edo zergatia den izaki perfektua Jainkoa da.

Ordena kosmikoa: Unibertsoan ordena dago eta, bere mugimenduarekin, helmuga bat du. Ordena eta helmuga horiek jartzen dituen goi adimenen bat behar da derrigorrez, eta hori Jainkoa da.

KANT- ARRAZIONALISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Descartesek arrazionalismo modernoa sortzen du, zeinentzako arrazoia den ezagutzaren iturri nagusia. Adimenak, arrazoizko gogoeta hutsaren bidez, egia bere baitan hautematen du. Ezagutza iturri garrantzitsuena arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra. Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude.

Ezagutza sentikorraren gutxiestea: sarritan sentipenek huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan. Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan. Apriori eratuta ez dauden zientziak ezin dira baliozkoak.

Munduaren arrazionaltasuna


Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat, ezer ez delako ausaz gertatzen. Nolanahi ere, kausa hori ezaugarria da arrazoiarentzat eta haren kabuz ezagut dezake.

ILUSTRAZIOA

Ilustrazioa beste norbaiten gidaritza gabe pentsatzeko ezintasunetik askatzea da. Ezintasun horren zergatia, norberaren pentsatzeko ausardiarik eza da. Horregatik ilustrazioaren lema “Sapere aude!” da.

Argiketa du helburu, erdi aroko iluntasunetik gizateria atera nahi delako. Gizabanako bakoitzari eman beharko zaio bere kabuz baliatzeko adina ezagutza eta baliabide.

Hezkuntza da ilustrazioaren oinarria, eta horregatik deitu izan zaio iraultza pedagogikoa. Hezkuntzaren bidez bakarrik argitu daiteke jendea. Arrazoiaz beren kabuz baliatzen irakatsi behar zitzaien.

Arrazoia edo logika erabiltzen dute fedearen aurka egiteko.

Naturala dena bilatuko dute ilustratuek, erlijio eta lege naturalak, Jainkorik gabeko erlijio eta legeak. Askatasuna beharrezkoa da, arrazoi autonomoaren erabilera bermatzea. Pentsatzeko eta adierazteko askatasuna aldarrikatzen da, Jainkoarekiko loturak hautsiz doazen neurrian.

Tolerantzia. Soilik bakar batzuek alderatzen dituzte ideia demokratikoak eta berdinzaleak.

Aurrerapenarekin munduari buruzko ikuspegi baikorra garatu zen.

Entradas relacionadas: