Tomas Akinokoa eta Agustin: Jainkoaren Existentzia eta Egiaren Bila

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,07 KB

Jainkoaren Existentzia: Bost Bideak

Tomas Akinokoak arrazoiaren autonomia aldarrikatu zuen, errebelazioa, filosofia, fedea eta arrazoia bereiziz. Tomasen ustez, Jainkoa esentziaz guztiz ezagutu ezin badugu ere, posiblea da Jainkoaren existentzia modu arrazional eta zientifikoan frogatzea. Tomasek Jainkoaren existentzia frogatzeko San Anselmoren argudio ontologikoa arbuiatzen du. Tomas Akinokoak ez du onartzen Jainkoaren existentziaren a priorizko frogapen hau. Izan ere, berak esentzia eta existentzia bereizten ditu, eta existentzia aktoa da, ezin baita inongo esentziatik deduzitu.

Tomasen ustez, zerbait existitzen dela jakiteko, gure ezagutzeko moduak existitzen denetik eta benetakotik abiatu behar du, hau da, zentzumenen bidez ezagutzen dugunetik. Frogatzeko ahalegina errealitate hautemangarrietatik abiatuta egin behar da. Horretarako, hau proposatu zuen: kasualitatearen printzipioaren arabera, gauza guztiek kausa bat dutenez, ondorio batetik abia gaitezke, eta kausa batetik bestera joan, lehen kausara iritsi arte. Jainkoaren existentzia frogatzeko bost bide tomistak hauek dira:

  • 1. Motor Higiezinaren Bidea

    Aristotelesen argudioa errepikatzen da. Esperientziak erakusten digunez, gauzak higitu egiten dira, eta higitzen den guztia beste gauza batek higiarazten du. Elkar higiarazten duten motor segidak ezin dira infinituak izan; beraz, higiarazi ez den lehen motor bat dago, eta motor hori Jainkoa da.

  • 2. Kausa Eragilearen Bidea

    Esperientziaren arabera, kausa guztiak aurreko kausa baten ondorioa dira. Baina ezin da kausen segida amaigabe bat osatu; beraz, lehen kausa bat dago.

  • 3. Izaki Kontingenteen Bidea

    Esperientziak esaten digu munduan sorrera eta galera gertatzen direla: gauzak kontingenteak dira. Baina existitzen dena existitzen denaren ondotik hasten da existitzen. Dena kontingentea balitz, ez litzateke ezer existituko, eta hori gezurra da, zerbait badagoelako, eta hori Jainkoa da.

  • 4. Perfekzio Mailen Bidea

    Esperientziak esaten digu izateek perfekzio mailak dituztela: batzuk besteak baino hobeak, egiazkoagoak direla ikusten dugu. Gehiago edo gutxiago direla diogu, goren mailara zenbat hurbiltzen diren kontuan hartuta. Beraz, goren mailan perfekzio guztiak dituen izate bat egon behar da, eta hori Jainkoa da.

  • 5. Munduaren Ordenaren Bidea

    Munduko izaki guztiak helburu baterantz jotzen dute, adimenik ez duten gauzek ere bai. Adimenik ez duena ezin da bere xederantz bideratu; ezagutza duen norbaitek eraman behar du. Ezin da segida infiniturik egon; beraz, adimena duen izaki bat badago, eta izaki horrek gauza guztiak eta bakoitza bere iturrira eramaten ditu, horri Jainkoa esaten zaio.

Agustinen Bizi Ibilbidea: Egiaren eta Zoriontasunaren Bila

Gaztaroa

Nahiz eta ama Monikak heziketa kristaua eman, gaztetatik kristautasunetik urruntzen da Agustin. Bere bizitzako gauza zehatzetan eta plazerrean aurkitu zuen zoriontasuna.

Manikeismoa eta Akademikoak

Manikeismora hurbildu zen garaian bi kezka nagusi zituen: Jainkoa eta gaizkia. Baina manikeismoarekin izan zuen esperientzia hori ez zen ona izan; egia esaten zutela uste zuen, baina ez zuen inoiz topatu. Aristoteles irakurri zuenean, Agustinek zalantzan jarri zituen sinesmen manikeoak eta Akademia Berriaren eszeptizismoaren doktrinari gehitu zitzaion.

Materialismo Manikeoaren eta Eszeptizismoaren Gainditzea

Manikeismoa eta eszeptizismoa Anbrosiorekin Milanen topo egin zuenean, kristau bihurtu zenean gainditu zituen. Platonismoaren eragina garrantzitsua izan zen Agustinen prozesu horretan, eta berehala onartu zuen Platonek egia ulertzen lagundu ziola: mundu adigarri platonikoa egia iraunkorraren mundua zela ohartu zen Agustin, eta horrela gainditu zituen materialismo manikeoa eta eszeptizismoa.

Kristau Bihurtzea

Jainkoa barne mundu horretan aurkituko du. Agustinen ustez, Jainkoa bera da Egia eta Zoriontasuna. Baina Agustinek aurkitzen duen Jainkoa ez da Jainko neoplatonikoa, baizik eta Jainko kristaua, eta hori garrantzitsua zen.

Entradas relacionadas: