Tomas akinoko bost ibilbide

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,2 KB

POLITIKA Aristotelesek bezala gobernatzeko era ezberdinak bereizten ditu: • Justuak edo onak: demokrazia, aristokrazia eta monarkia.
 • Txarrak: demokrazia demagogikoa, oligarkia eta tirania. Onenen artean monarkia hoberena dela uste du gizartearen ordena hobeki bermatzen duelako eta Jainkozko gobernu ideialaren antza duelako. Giza-gobernua bizi honetan ongi komuna lortzeko egina dago baina ez jainkozko ongia. Azken ongi Hau jainkoari eta lurrean dagoen bere ordezkariari bakarrik dagokie. Ondorioz, botere zibila eta Erlijiosoa elkarrekiko independenteak dira nolabait:
 • Zibila ezin da erlijiosoan sartu. 
• Erlijiosoak ezin dio gizatiarra denari bakarrik jo. Dena dela zibilak erlijiosoaren pean egon behar du, gizatiarra jainkozkoaren pean dagoen bezalaxe. 

TOMAS AQUINOKOAREN ARISTOTELISMOA Tomas Aquinokoak Aristoteles onartzen du. Aristotelesen erakutsiak kristatu-filosofia aberastu eta Berritzeko egokiak direla uste du. Aristoteles onartzen du, bai, baina sinesmenaren aurkako Ikuspuntuetan beste iturrietara jotzen du eta, batetik eta bestetik hartutakoarekin sintesia egitera Iristen da. 
Aristotelesen berrezagutzea ez da bat-baten biribiltzen den gertakaria.Hasieran, arabiar itzultzaileen Lanetan, batez ere Averroesen baitan, agertzen den bezala hartzen da; gero Tomasek itzulpen lan Berriak eginarazi zituen, grekotik latinera zuzenean eginak. Horietan ikusi zen Averroesen Interpretazioak ez zirela egin zitezkeen bakarrak, bazegoela Aristoteles beste era batera ulertzerik. Adibidez, arimaren hilezkortasunaren auzian, Tomasek dioenez, Aristotelesek gizaki bakoitzaren Ahalmen gorenetakoen artean adimena jarrieta arimaren beraren hilezkortasuna defendatzen du. Munduaren betikotasunaz honako hau dio: filosofi arloan berak ere ez daukala eragozpenik gauza Bera, hots, mundua betikoa dela, esateko. Tomasek, noski, munduak hasiera izan duela sinesmenak Argituta mantentzen du.
Bestalde, Tomasek Aristoteles onartzen du honako kontzeptu eta teorietan: errealitateari buruzko Irakatsi gehienetan, mugimenduaren teorian (potentzia eta akoa, lau aldaketa motak), konposaketa Hilemorfikoan (gauzei substantziazko forma bakarra eta espirituzko substantziei materiarik gabeko Forma hutsak aitortuz), kategorien eta lau kausen teorietan, Jainkoari buruzkoetan (Jainkoaren Existentziaren probetan, azkengabeko kausa-katea ezinezkoa dela esatean), gizakiari buruzkoetan Zenbait gauzetan ere bai.

ARRAZOIMENA ETA FEDEA TOMAS ETA AGUSTINENGAN Kristautasuna eta filosofiaren arteko topaketa gertatu zen lehen unetik, fedea eta arrazoimenaren Arazoa agertu zen: filosofiak ezagutza arrazoimenetik abiatuz bilatzen duenez, eta kristautasunaren Edukiak (oinarrizkoak behinik behin) errebelatuak direnez, baliteke biak, fedea eta arrazoimena, bat Ez etortzea. Hori dela-eta, pentsaera kristauaren historian fede eta arrazoimenaren arteko Harremanak hainbat gorabehera pairatu ditu. Horien artean, Agustin Hiponakoaren eta Tomas Aquinokoaren jarrerak azpimarratzekoak dira. Agustinen jarrera Agustin puntu honetan bere espientzia pertsonaletik abiatzen da. Bera asetu ez zuten zenbait talde Filosofikotan ibili zenez, arrazoimenak gizakiari fedea aurkitzen lagun diezaiokeela uste du. Baina, Behin egia fedearen laguntzaz aurkituta, arrazoimenak egia hori ulertu, onartu eta bere menpe Kokatu beharra dauka. Hortaz, erdi aroko pentsamendu kristauak filosofia teologiaren menpe jarriko Du. Filosofiak jakin nahi duen guztia Jainkoaren hitza den Ebanjelioan dago. Agustinen hitzez: "Credo ut inteligam" (Sinesten dut ulertzeko). Teoria horren arabera, kultura profanoak ez du Zentzurik. Gizakiak Jainkoa eta Egia ezagutu dituenean, horietatik kanpoko egile edo arazoak Aztertzea denbora galtzea izango da. Horrek ez du esan nahi Agustinek aintzinako kulturari inolako garrantzirik ematen ez dionik, baizik Eta haren balorea kristautasunarekin bat etortzea eta ulertuarazaten laguntzean datzala. Tomasen jarrera Tomas Aquinokoak ez zituen averroista latinoen teoria onartu, egia bikoitzaren teoria, alegia. Era Berean, ez zuen gustuko Agustinen jarrera ere. Hona hemen Tomasen teoria:
Arrazoimena eta fedea guztiz ezberdinak dira edukietan (arrazoimenak mundu naturala aztertzen du Eta fedeak, Jainkoarena), metodoan (arrazoimenak abstrakzioa erabiltzen du eta fedeak, Errebelazioa). Hala ere, gauza asko arrazoimenaz eta fedeaz batera ezagut daitezke. Jainkoak mundu naturala eta supranaturala sortu ditu, baita mundu naturala ulertzeko dugun Arrazoimena eta supranaturala ezagutzeko dugun fedea. Ez luke zentzurik Jainkoak sortutako bi Tresna horien artean kontraesana egotea, ezta horietako bat baliogarria ez izatea ere. Kontraesanak Azalekoa izan behar du. Arrazoimena aztertu beharko dugu, fedeak ezin baikaitu engainatu inolaz Ere. Arrazoimenak ere ez gaitu engainatzen, baina gizakiok gaizki erabiltzen dugunean errorean Erortzen gara.

JAINKOAREN EXISTENTZIA AGUSTIN ETA TOMASENGAN Jainkoaren existentziari buruzko Agustinen froga ideia eredugarrietan datza: hau da, ideien Mugagabetasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiok egia eredugarriak, beti berdin dirautenak, Mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu; hots, ‘zurea, nirea edo inorena deitu ezin Daitekeena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztiei berdin eskaintzen diena’. Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da (gorengoa da), adimenak bere aurrean makurtu egin Behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak. Adimenak argitasun Handiagoarekin edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia eredugarriek beti diraute berdin. 
Gizakiaren adimenean daude baina ez dira adimenarenak. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere Gainetik daudelako. Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten dituen bezala, betiereko egia eredugarriek ere Beren funtsa adierazten dute: egia aldagaitza, izate absolutua, Jainkoa. Ez da existitzen funtsik Gabeko gauzarik eta aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du. Beraz, Jainkoa existitzen da. Tomasek, aldiz, bost bideak erabiltzen ditu (IKUS "JAINKOAREN EXISTENTZIAREN FROGAK - BOST BIDEAK).

Entradas relacionadas: