Tomas akinoko bost ibilbide

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,14 KB

TESTUINGURU HISTORIKO-FILOSOFIKOA

Antzinatea bukatzerakoan (V.Mendean) tradizioa monasterioetan mantendu eta transmititzen da, pentsamendu filosofikoak bere independentzia galduz.
IX. Mendean hasten den aroari eskolastika deritzo. Hitzaren esanahia hau da:
  - Katedraleko eta gorteko eskoletan irakasten dena.
  - Metodo bat: arazoen alde on eta txarrak ikertzen dira irtenbide batera eramanez.

Eskolastikak tradizioarekiko erlazio kritikoa eta bere transmisio didaktikoa ditu bereizgarri. XII. Mendetik aurrera sortuak, bizitza intelektualaren ardatza bilakatzen dira. XIII.Mendean hiriak agertzen dira eta haiekin klase sozial berri bat: Burgesia, Frantziako Iraultzarekin amaitzen den prozesu luzen batean, aristokrazia gaindituko duena.

Eskeko erlijio-orden berriak agertzen dira.
  -Frantziskotarrak: beren helburua ebanjelio-pobrezia erakustea da. Ordezkaririk inporatanteen, Buenaventura.
   -Domingotarrak: beren zeregina mundu intelektualean kokatzen da. Ordezkaria, Aquinoko Tomas.

Eskolastikaren antzinako iturriak Hiponako Aguntin, Boecio eta, Aristotelesen idatzi guztiak dira.

Hiru garaitan banatzen da Eskolastika:
1. Goiztiarra(IX-XII)
Gai filosofiko nagusia unibertsalen arazoa da. Definizio unibertsalak gogotik at existizen diren ala ez eztabaidatzen da. Filosofia arabiarren eragina nahitaezkoa da. 800-1200urte artean filosofia islamekoa da Greziako filosofia eta zientzia gordetzen dituena. Greziarren pentsamendua itzulpen arabiarren bidez ailegatu zitzaigun.
2.Goi Eskolastika (XII-XIII) 
Frantziskotarren eta domingotarren arteko borrak gertatzen da. Aro honetakoa Aquinoko Tomas da aristotelismoa eta kristautasuna elkartzeko saioreik garrantzitsuena egin zuena.
Elizak Aristotelesen idatzi batzuk eta Aquinoko Tomasen tesi batzuk ere debekatu zituen. Mistikak ere goren aldia bizi izan zuen. Aristotelesen idatziak Averroesen bidez ezagutzen dira. Averroesek aritotelismo garbia defendatzen zuen eta bere iruzkinak Pariseko unibertsiatean eragingarriak izan ziren, averroismo latinoa sortu zelako. Hiru tesi planteatu zituen:
     1.Munduaren eternitatea
     2.Arima indibiduala hilkorra da
     3.

Egia bikoitzaren teoria

           -Teologia:arima hilezkorra eta mundu sortua
           Filosofikoa: arima hilkorra eta mundu eternoa
3.Berantiarra (XIV)
Antizako eskolen sistema metafisikoekiko kritika Ockhamgo Gilenekin hasten da. Nominalismoa bide berria zientza berriekin batera doa.
Tomas Aquinokoaren merituak, bere garaiko gizarteari koherentzia ematea eta Aristotelesen kristautzea dira. Honi dagokionez, kristau fedearekin ados dagoena bakarrik onartzen du:
    - Mungimenduaren teoria
    - Errelalitateari buruzko teoria hilemorfikoa eta lu kausena
    -Mugimenduan oinarritutako Jainkoaren existentziaren froga
   -Jainkoa aktu garbia, aldaezina eta perfektu bezal ulertzea
     -Jainkoa bere burua objektutzat duen pentsamendua delako ideia
    -Gizakia:Arima gorputzaren aktu eta forma dela
    -Zoriontasuna adimenaren jardueran datzala

BIZITZA
Tomas, Napoles ondoan jaio zen. Umetan, Monte Casinoko monasterioan ikasu zuen. XIII.Mendean domingoatarren abitua jantzi zen Napolesen eta, Parisa abiatu zen. Bere anaiek, erlijio munduan sartua zela jakin zutenean Roccaseccara itzularazi zuten. Baina 1245ean, Parisa bueltatu zen. 1248.Urtean Koloniara pasatuzen. 1252an berriro Parisa itzultzen da. Urte honetan Erromako Ikasketa Orokorra antolatzeko enkargua hartu zuen, eta Italiako hiri ezberdinetan irakatsi zuen,1269an Parisa itzuli arte. Maisu gisa eskalo emateaz gain etsai ezberdinen kontra borrokatu behar izan zuen. 
Hurrengo urtean, teologia maisua izan zen eta 1259urte arte eskola emateari ekin zion. Geroago Italiara igaro zen. Parisera, hirugarren aldiz itzuli zen. Frantziako hiriburuan 1272 egon eta gero Napolesera joan zen, Parisko Unibertsitatean greba orokor batengatik apezpikua eta unibertsitatearen arteko borroka izan zen. 1274an Lioneko Kontziliora joateko prestatzen ari zenean hil zen.
Erdi Aroko jakintza guztia sistematizatu zuen eta bere garaian iraultzailea izan zen hiresiaren hurbil egonik

ARRAZOIA ETA FEDEA Averroismoak planteatutako “egia bikoitza” delako teoriak pentsalari kristauak arrazoia eta fedearen Arteko erlazioa planteatzera behartu zituen. Ez dugu ahaztu behar Erdi Aroko gizartea gizarte kristaua zela eta, ondorioz, Jainkoa jakintzaren Objektu gorena zela.
 Tomasek, hau guztia onartuta, Jainkoa hala arrazoiaren (filosofia) nola fedearen (teologia) objektua Zela baieztatu zuen. Beraren ustez, objektua berbera bada, ezin da kontraesanik izan. Eta baldin Badago oker dagoena filosofia da. Beraz, fedea arrazoiaren kanpoko irizpide litzateke eta azkena Aurrekoaren pean legoke. Hala ere, arrazoia ez da desagertzen, Tomasen arabera, fedeak ordeztua, Baizik eta hobetua ateratzen da. Dena den, bakoitzaren arloa autonomoa da, dagokien hartan, zeren Eta fedeak eta arrazoiak hala metodoa nola berezko egiak baitituzte. Eta gainera, biek arlo komun Badute, sarrera modukoa, non bien bidez ezagut daitezkeen gaiak dauden. Hori bai, badira arrazoiarentzat ulergarriak ez diren egia errebelatuak (berraragiztatzea,  berpizkundea etab.) eta, gainera, arrazoiak lor ditzakeenak gutxi batzuk bakarrik (ikasiak direnek) Ezagutuko lituzkete, ahalegin handiz eta errorean erortzeko posibilitatearekin eta besteei irakasteko Denbora mordo beharko litzatekeenez eta, Tomasen hitzetan, egia horiek salbaziorako beharrezkoak Direnez, teologiak interpretaturiko errebelazioa beharrezkoa da. Horren ondorioz, azken jakintza Teologia errebelatuari dagokio.
 Zergatik, orduan, filosofiari ekitea? Misterioari eremua kentzeko eta errebelatua, ahal den neurrian, Arrazoitzeko. Horretaz gain, filosofiak teologiari bere metodo logikoak uzten dizkio koherente eta Arrazionala egiteko. Laburbilduz: fedea edo errebelazioa arrazoiaren irizpide bikoitza da: negatiboa (erroreak Jakinarazteko) eta positiboa (hausnartzeko materiala ematen baitio). Arrazoia, bere aldetik, fedearen Laguntzailea da (adib.
jainkoaren existentzia argudioen bidez frogatuz, fedeak dioena argituz edota Fedearen etsien kontra borrokatuz). 

JAINKOAREN EXITENTZIAREN FROGAK (BOST BIDEAK) Tomasen oinarrizko testua Biblian agertzen den “Ni naiz naizena” delakoa da. Beraz, batetik, Izatearen teoriak dioenez jainkoa nahitaezko izatea da eta, bestetik, Bibliak berresten digu. Falta den Bakarra frogapen arrazionala da. Tomasek ez zuen Antselmoren argudioa onartzen ideiala eta Errealaren arteko jauzia ematen duelako. Tomasen frogak errealitatetik abiatzen dira, zerbait existitzen delako egiaztapenekin hain zuzen. Abiapuntua berezko azalpenik ez duen sentipenezko gertakari baten egiaztapena da (mugimendua, Efektua, existentzia, perfekzioa, helburua). 
1. Motore geldia: mugimendua egoteko ukipena egon behar du, baina objetua mugitzeko beste bat...   abiapuntua--> jainkoa mugitzen ez den motorea
 2. Kausarik gabeko kausa : Gauza guztiek zergatia dute, Abiapuntua behar da, lehenengo kausa --> jainkoa
3. Nahitaezko izatea --> gauza batzuk ez due kausarik behar, nahitaezkoak didra A=A  ez dute kausarik-> jainkoa
4. Perfekzio gorena : Guza honak eta txarrak daude. Hortaz badago norbait perfektua--> jainkoa
5. Adimen ordenatzailea. : Mundu honetan gauza guztiak ordenatuak daudela. Jainkoa dela munduaren planifikatzailea.

JAINKOAREN IZAERA Jainkoa ezagutzea, Izana edo Izatea ezagutzea da, beraz, egia ezagutzea. Jainkoa ezagutzeko bi bide Planteatzen ditu Tomasek, Agustinen antzaz: 
• Teologia negatiboa→ jainkoa zer ez den ezagutzea. ç
• Sortutako izakien perfekzioak absolutura eramatea. Beste aldetik, fedeari zein bost bideei esker jainkoa sortzailea dela dakigu. Honek arazo batzuk Planteatzen ditu: jainkoa Izana bada, nola da posible beste izakiak egotea jainkoa mugatua gertatu Gabe? Dagoen oro, ba ote da gauza bera (panteismo)? Aipatu panteismoan ez erortzeko Tomasek Parteharmenaren kontzeptua hartzen du, hots, Platonen berbera: sortutako izakiak jainkoak izatea Emateagatik existitzen dira, baina ez dira Izana baizik eta beregan parte hartzen dute berarekiko Erabat ezberdinak direlarik.Aurrekoaz gain Tomasen ustetan sorkuntza betierekoa den ala ez Jakiterik ez dago. Berriz, jakin badakigu jainkoak bere buruan dituen ideiei jarraituz sortzen duela, Orden hierarkiko bat emanez (aingeruak, gizakia, animaliak...). 

ETIKA Jainkoak, ongi gorena izateaz gain, mundua gobernatzen du. Hau dela eta Etikak Ongi gorena den Jainkoarengan du erdigunea eta mundua jainkoaren probidentzia (azken helburura zuzenduta) eta Aurre jakintzaren (jainkoak dena daki) pean dago. 
Gizakiak, dena dela, ez du nahitaezko moduz jokatzen, irizpide askea baitu. Bere etika finalista da Eta izaki orok bere perfekzioa bilatu behar duela defendatzen du. Hau gizakiaren kasuan bere Arrazionaltasunaren perfekzioan datza (Aristotelesengan bezala). Beraz gizakiaren helburua zoriontasuna izanik bera lortzeko bidea arrazionaltasuna garatzea eta bertuteekin ados bizitzea da, Hots, jokabide onak oinarritzen diren printzipio praktikoak ezagutzen ditu ohitura edo sineresis Edukiz. Bertuteak izan daitezke teologikoak edo kardinal naturalak. Lehenak (fedea, itxaropena eta Maitasuna) jainkoaren bidez bakarrik ezagut daitezke eta haien artean maitasuna da gizakia bere Helburuetara hurbiltzen duena. Kardinalak (jakinduria, zuhurtasuna, justizia, sendotasuna eta Neurritasuna) ahalmen naturalak egoerarik onena egotean dautza. Bertuteek jarrera bideratzeko Balio duten bitartean, legeen papera kanpoko ordena eta jokabidea zuzentzea litzateke. Jainkoa, ororen egile bezala, unibertsoaren legegilea da bere legeak betierekoak izanik (Betiereko Legea). Gizakia bere xedeak ezagutu eta bere izaerak exijitzen duenarekin ados dauden jokatzeko Arauak (Lege Naturala) formulatu ahal dituen izaki bakarra da. Hauexek dira aipatu berri dugun Lege Naturalaren edukiak: • Sustantzia izateagatik→bere existentzia mantentzeko joera du. • Animalia izateagatik→ugaltzeko joera du. • Arrazionala izateagatik →egia ezagutzeko eta gizartean bizitzeko joerak ditu. Betiereko Legea eta Lege Naturalaz gain beste bi lege-
Mota bereizten ditu Tomasek: • Jainkozko Legea→jainkoak gizakiari diktatu diona azken honek bere helburua lor dezan. • Giza Legea (lege positibo deritzona)→ gizakiak hemengo bizitzarako asmatu duena. Lege Naturalarekin ados egon behar du beti, bestela ez litzateke justua izango. Lege hau Komunitateak edo honen ordezkoak (gobernaria) bakarrik egina izan behar da. Gizalege oro Ongi komuna lortzera zuzenduta egon behar da.

Entradas relacionadas: