Toloño-kantabriar-joar mendizerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,39 KB

    1. Ur isurialdeen banalerroaren hegoaldean


Lautada:


Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala da. Beraien altuera 500-600 m inguruko altuera du.

Araba erdiguneko mendizerrak:


Lautada eta Trebiñoko arroaren artean hedatzen dira eta Arabako herrialdea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez dute altuera handirik, baina etenik gabekoak dira. Ekialdetik mendebaldera ondorengo mendiak ditugu: Entzia eta Iturrieta mendizerra, Gasteizeko Mendiak eta Tuyo mendizerra.


Mendebaldeko haran eta mendizerrak:


Hainbat mendizerrek osatutako kareharrizko multzoa da. Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrek osatzen dute. Mendizerra horien artean Kuartango, Omecillo eta Gaubeako haranak dira mendizerra horien artean dauden haranak, material buztintsu biguneagan induskatuak.


Trebiñoko arroa:


Haran zabala eta mendiz inguratuta. Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatuta.


Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak


: Arabar mendia deituriko eskualdearekin bat dator. 1000 m-tik gorako gailurrez osaturiko morfologia zaila duen eremua da. Kodes mendizerraren magalean Santikurutze Kanpezuko sakonunea dago, Arabar mendiko gunetik zabalenetarikoa.


Toloño-Kantabria-Kodes mendizerra:


Araba erdiguneko eskualdeak eta Arabar Erriozakoak bereizten ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da eta topografikoki jarraikortasun nabarmena du. Palomares 1447 m da gailurrik altuena.


  1. EBROREN SAKONUNEA

Toloño-Kantabria-Kodes mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da. Eskualde hori Ebroren sakonune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatuta eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, Poliki malda beherako erliebea duena.



GEOGRAFIA:

Geografia Lurraren azterketa da, hau da, aspektu fisikoen, eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen harremanak ikertzen dituen zientzia


MAPA:

Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da, normalean bi dimentsioko planoan.


PAISAIA:

Paisaia edo inguraldea biztanleria jakin batek sumatutako lurralde zatia da, izaera izadiak eta gizakiak eta hauen arteko harremanak sortua.




Entradas relacionadas: