Toloño-kantabriar-joar mendizerra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,9 KB

2. GAIA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERLIEBE UNITATE NAGUSIEN SINTESIA

Euskal Autonomia Erkidegoko erliebea bi unitate nagusik osatzen dute: Euskal Mendiak eta Ebroren Sakonunea.


  1. EUSKAL MENDIAK


Pirinioak eta Kantabriar mendikatearen ekialdeko sektorearen artean kokaturik daude. Altuera moderatukoak dira; gainera, aro sekundario eta tertziarioko formazio sedimentarioz osatuak daude orogenesi alpetarraren ondorioz altxatu eta tolestu zirenak.


Euskal Mendien baitan ondorengo unitateak bereiz daitezke:


1.1. Ur isurialdeen banalerroaren (mugalerro) iparraldean

Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak, Jaizkibel 549m, Ulia, Urgull, Igeldo, Mendizorrotz, oraintsuko materiaz osatuak, tertziariokoak eta altuera gutxikoak.

Itsasbazter aurreko mendikatea: kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoka bihurtzen dira: aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak eratzen dira. Ekialdetik Mendebaldera ondoko mendiak azpimarra daitezke: Hernio, Uzturre, Pagoeta, Izarraitz eta Arno, Gipuzkoan; eta Bedartzandi eta Ilurtzar, Bizkaian. Kareharria nagusi denez karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.

Bortzirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean material paleozoikoz osatutako ohiko mendi egitura altxatzen da, Bortzirietako mendigunea deritzona. Bere tontor garaienak ozta-ozta 1.000 m-ra iristen badira ere, itxura menditsu eta gorabeheratsua du, itsasotik gertu dagoelako eta haran hondoetatik desnibel gogorra dagoelako.

Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean, ibai arteria nagusien erdiko ibilguarekin bat datorren izaera anitzeko unitate litologikoa hedatzen da. Mendi gailurrek ozta-ozta gainditzen dute 1.000 metroko altuera.


1.2. Kantabriar-mediterraniar uren banalerroaren (mugalerro) mendikatea

Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren banlerroa markatzen duen mendikatea da. Kate hori ekialdetik mendebaldera 100 bat km-an hedatzen diren mendizerrek osatzen dute. Autonomia Erkidegoa ia erditik banatzen dute eta oso ezaugarri desberdineko bi eremu eratzen dituzte, bai ikuspegi fisikotik, bai giza ikuspegitik.


Ekialdetik mendebaldera ondorengo mendiek osatzen dute banalerroa:

  • Gipuzkoa eta Nafarroa artean: Aralarko mendizerra 1.400m

  • Gipuzkoa eta Araba artean:

                 -Aratz eta Aizkorriko mendizerrak (Aitxuri 1.551m)

                 -Urkila eta Elgea mendizerrak

     - Bizkaia eta Araba artean

                  -Durangaldeko gailurrak

                    -Gorbeiako mendigunea

- Mendebaldeko muturrean: Gorobel edo Salvada mendizerra


Ingurune honetan kareharrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.


1.3. Ur isurialdeen banalerroaren (mugalerro) hegoaldean

Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala da (iparraldean, kantabriar-mediterraniar uren banalerroaren mendikatea; hegoaldean, Araba erdiguneko mendizerrak; mendebaldean, Mendebaldeko mendizerrak). Beraien altuera 500-600 m inguruko altuera du.

Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiñoko arroaren artean hedatzen dira eta Arabako herrialdea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez dute altuera handirik, mendebaldera ondorengo mendiak ditugu: Entzia eta Iturrieta mendizerra, Gasteizko Mendiak eta Tuyo mendizerra.

Mendebaldeko haran eta mendizerrak: Hainbat mendizerrek osatutako kareharrizko multzoa da. Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrek osatzen dute. Mendizerra horien artena Kuartango, Omecillo eta Gubeako haranak dira mendizerra horien arten dauden haranak, material buztintsu bigunagoan induskatuak.

Trebiñoko arroa: Haran xabal eta mendiz inguratua. Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua.

Hego-ekialdeko harana etamendizerrak: Arabar mendia deituriko eskualdearekin bat dator. 1.000 mtik gorako gailurrez osaturiko morfologia zaila duen eremua da. Kodes mendizerraren magalean Santikurutze Kanpezuko sakonunea dago, Arabar mendiko gunerik zabalenetarikoa.

Toloño-Kantabria-Kodes (Joar) mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak, trantsizioko klima ozeanikoa dutenak, eta Arabar Errioxakoak, klima mediterraneo kontinentalizatukoak, bereizten ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da eta topografikoki jarraikortasun nabarmena du. Palomaren (1.447m) da gailurrik altuena.

EBROREN SAKONUNEA:

Toloño- Kantabria-Kodes (Joar) mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da. Eskualde hori Ebroren sakonune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuarternario garaiko materialez osatua (buztinak, hareharriak) eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki malda beherako erliebea duena.


Entradas relacionadas: