Tokian tokiko historia: kontzeptua eta ekarpenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Tokian tokiko historia: Zer da?

Tokian tokiko historia ikaslearen ingurunean eta esperientzian dagoen historia da; lurralde zehatz batean bizi den komunitate baten historia osoa hartzen du barne (soziala, ekonomikoa eta politikoa).

  • Historia mota honen abantaila nagusia ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan pentsamendu sozial eta historikoaren eraketaren abiapuntu izan daitekeela da.
  • Nola? Gertakari historikoak gertatu ziren tokian bertan behatzea ahalbidetzen du.
  • Honela, tokian tokiko historia eskola-historiaren eta memoria kolektiboaren arteko bitartekari bihurtzen da.

Arteak eta Ondare Historikoa Modulua: Ondare Historikoa (2018/2019 ikasturtea). Egilea: Nahia Elizagoien.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesurako ekarpenak

  • Tokian tokiko historia ikerketa historiko baterako abiapuntutzat har dezakegu. Ikasleen inguruan dagoen historia denez, euren oraina denboran zehar eratu dela ulertzen laguntzen die.
  • Historia ikasleen inguruan dagoela ikusarazten du, ezagutzen duten ingurunea denboran zehar, giza ekintzaren bitartez, eratu dela azaleratuz.
  • Tokian tokiko esparruaren baitan gertatu diren prozesu historiko zehatzak nola eta zergatik gertatu diren azaltzen du.
  • Eguneroko eta tokian tokiko mundutik ikuspegi orokorrera igarotzeko, eta ikuspegi orokorretik eguneroko eta tokian tokiko mundura igarotzeko beharrezkoak diren harremanak sortzen ditu.
  • Ezagutza historiko eta sozialaren eraketan parte hartzen du: denborazko jarraikortasun bat (iragana-oraina-etorkizuna) ezartzearen eta lehen eskuko iturriekin egiten den ikerketa historikoa bultzatzearen bitartez.
  • Iraganaren ebidentziak historikoki kokatzeko eta hauei esanahi sozial, ekonomiko eta politikoa emateko pentsamendu sozial kritikoa garatzen du.
  • Iraganarekiko eta orainarekiko jarrera kritiko eta gogoetatsuak garatzen ditu, ikaslea bere ingurune sozial, kultural eta politikoan modu aktibo eta konstruktiboan esku hartzeko gai izan dadin.
  • Identitate hiritar (pertsonal, sozial eta kultural) arduratsu bat eratzen du, iraganeko ingurunearekiko babesean eta errespetuan oinarritzen dena.

Ondorioa

Tokian tokiko historiaren ekarpenek ikaslea bere ingurunean, munduan, errealitatean eta gizartean kokatzen dute.

Entradas relacionadas: