Thomson en eredu atomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,37 KB

THOMPSONen EREDU ATOMIKOA

XX. Mendean Thomson-ek hau proposatu zuen:

-
Atomoa karga positiboko esfera trinko bat zen.
- Atomoak elektrikoki neutroa izan behar zuenez elektroiak esfera horretan txertaturik egongo ziren. -Eredu honi esker, elektrizazioa justifika dezakegu, atomoek elektroiak gal edo irabaz ditzaketelako. -Eredu hau oso ezaguna da, mahaspasa dirudielako.

RUTHERFORDen EREDU ATOMIKOA

1911n Rutherford-ek saiakuntza bat egin zuen eta hauxe ondorioztatu zuen: - Atomoaren masaren zatirik handiena eta bere karga positibo guztia erdigunean dago: nukleo izeneko zonalde txikian. - Nukleotik kanpo elektroiak daude. Nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularretan. - Beraz, atomoa ez da trinkoa, hau da, zatirik handiena hutsik dago. Rutherford-ek nukleoan neutroiak egongo zirela susmatu zuen

BOHRen EREDU ATOMIKOA

1913an hidrogenoa atomoan oinarrituz hau proposatu zuen:

- Elektroiek nukleoaren inguruan bira egiten dute, orbita zirkularretan. Orbitak geldikorrak dira, hau da, bertan ez da energiarik igortzen edo xurgatzen.

- Orbita bakoitzean elektroi kopuru jakin bat bakarrik egon daiteke eta bertan elektroiak energia jakin bat du. Gainera elektroiak ezin dira edozein orbitatan egon: orbita baimenduak eta ez baimenduak daude.

- Elektroi bat orbita baimendu batetik beste batera igarotzeko , ezinbestekoa da energia xurgatzea edo igortzea.

Hau da, Bohr-en ereduan energia kuantizaturik dago.

GAUR EGUNGO EREDU MEKANIKO KUANTIKOA

Eredu honetan, atomoak ongi bereizitako ni zati ditu: nukleoa eta azala.

- Nukleoa atomoaren erdigunea da eta bertan protoiak eta neutroiak daude. Atomoaren masa gehiena nukleoan kontzentraturik dago, elektroien masa askoz txikiagoa baita.

- Azala atomoaren kanpoko aldea da eta bertan daude elektroiak, nukleoaren inguruan biraka orbita zirkularretan.

- Atomoa elektrikoki neutroa bada: p+ = e- Atomoa ia ia hutsik dagoela esan dezakegu, nukleoa oso txikia baita.

- Eredu honetan, elektroiek ez dute orbita zehatzetan biratzen, baizik eta orbitaletan.

*
Orbitalak nukleoaren inguruan dauden eskualdeak   dira, eta bertan elektroi bat aurkitzeko probabilitatea           oso handia da.

- Orbitalak energia-maila ezberdinak dituzte, 1etik 7ra (1 maila energia txikienekoa da.)

DALTONne EREDU ATOMIKOA

- Materia atomoz osatuta dago, eta hauek zatiezinak dira.

- Elementu baten atomo guztiek masa eta propietate berdinak dituzte

- Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak diztuzte. - Elementu desberdinak kantitate finkoetan elkartzen direnean konposatuak/molekulak eratzen dituzte.



Entradas relacionadas: