Testuaren kohesioa eta koherentzia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,52 KB
Kohesioa
Testuko zatiak elkarrekin lotzen dituen lotura-prozedura da, azalari eta kateaketa formalari begira dagoena.
Kohesio motak
Perpaus mailakoa (lotura gramatikala)
Perpaus barruko hitz, sintagma eta proposizioak lotzeko moduak dira, horretarako postposizioak, juntagailuak eta menderagailuak erabiltzen direlarik.
Testu mailakoa
Testuko pasarte eta elementuak lotu eta soldatzen dira. Testuaren egiturari begira dago.
Erreferentziazkoak (Anafora)
Lehendik aipatutako elementu bati hurrengo perpausean berriro erreferentzia egitea da. Erreferentzia horrek ematen dio kohesioa testuari, eta hainbat modutan egin daiteke:
Pronominalizazioa
Beste baten ordezko lana egiten duten elementu linguistikoak dira, oso erabilia (adibidez, pertsona-izenordainak, aditzondoak, makulu-hitzak).
Ordezkapen lexikala
Aberastasuna eta aldakortasun ahalmena erakusten du.
- Sinonimia: Esanahi bereko hitza erabiltzea.
- Hiperonimia: Eremu semantiko zabalagoa duen ordezkoa tartekatzea.
- Hiponimia: Esanahi estuagoa duen ordezkoa tartekatzea.
- Perifrasia: Ordezkapen lana hitz-multzo batek egitea da.
Elipsia
Elementu bat esan gabe uztea da.
Determinazioa
Determinatzaileek (artikuluak, erakusleak eta zenbatzaileak) kohesio-lana egiten dute testuan.
Hitzen errepikapena
Konexio mekanismoak
Antolatzaileak
Testua egituratzeko eta antolatzeko balio duten hitzak eta hitz-multzoak dira, planifikazio orokorra eta atalak testuratzerakoan jartzen ditugun bitarteko linguistikoak. Lortu nahi dugun testu-egituraren arabera aukeratuko ditugu antolatzaileak. Kategoria gramatikal askotako osagaiak erabiltzen dira (aditzondoak eta esaera adberbialak, zenbatzaileak, aditzak, izenak, etab.).
Lokailuak
Juntagailuak (kohesio gramatikala): eta, edo, baina, etab.
Lokailuak: Testuko lotura semantikoak bideratzeko lotura-elementuak dira, aurreko edo ondorengo perpausei begira daudenak. Motak hauek dira:
- Emendiozkoak: (ere bai, baita ere, etab.)
- Hautakariak: (bestela, osterantzean, etab.)
- Aurkaritzakoak: (berriz, ordea, etab.)
- Ondoriozkoak: (beraz, honela, etab.)
- Kausazkoak: (izan ere, etab.)
Koherentzia
Testuaren edukiari ematen zaion ordenamendu logikoa da.
Koherentziaren zimenduak
- Gaia: Zertaz ari garen. Erlazio tematikoa eta kontraesan eza dira.
- Gaiaren progresioa: Testuko ideien ordena da.
- Testu mota edo generoa: Ipuina, iragarkia, eskema, iritzi-artikulua, etab.
- Testu tipoa: Konbertsazionala, narratiboa, deskriptiboa, azalpenezkoa, argudiozkoa, instrukziozkoa, erretoriko-poetikoa, etab.
Perpaus motak
Perpaus bakunak edo elkartuak daude.
Perpaus elkartuak
Juntadurazko perpausak
Maila bereko bi perpaus elkartzean sortzen dira, juntagailuen bidez. Juntagailuak erabiltzen ez direnean, alborakuntza izena ematen zaio.
Juntagailuz egindakoak
- Emendiozkoak: (eta)
- Hautakariak: (edo, edota, ala, nahiz, zein, etab.)
- Aurkariak: (baina, ezik, baino, ezpada, etab.)
Alborakuntzaz egindakoak
Hitzen alboratze hutsez egindakoak dira (, ; bai... bai, hala...nola, etab.).
Menderakuntzazko perpausak
Perpaus bat beste baten barnean osagai gisa txertatzen da. Bat perpaus nagusia da eta bestea mendekoa, mendekoa menderagailuz txertatzen delarik.
Izen sintagmaren funtziozkoak
Zer, zerk, zeri galderen erantzuna izan ohi da.
- Konpletiboak: (-(e)LA, -(e)NIK). Adibidez: Izebak eguraldi ederra dagoela esan du.
- Zehar galderak: (ea, -en, -en ala ez). Adibidez: Badakigu noiz izango den.
Adjektibo funtziozkoak
- Perpaus erlatiboak: (-(e)N, -TAKO (-DAKO), -(R)IKO). Adibidez: Zuk egindako proposamena onartu dute; zuk egin duzun proposamena onartu dute.
- Perpaus osagarri izenlagunak: Adibidez: Pailazoa egiten ibili zarelako kontua zabaldu da; zutik zaudeneko lurraren jabe ez zara; abortua legeztatzearen aldekoak dira.
Adizlagun funtziozkoak
- Denborazkoak: Adibidez: Atzo jende asko zebilen kalean; handik irten nintzenean jende asko zebilen.
- Moduzkoak: Adibidez: Zuk esan duzun bezala egin dugu.
- Konparaziozkoak: Adibidez: Ez da dirudien bezain gogorra.
- Helburuzkoak: Adibidez: Liburua eman digute, aste honetan irakurtzeko.
- Kausazkoak: Adibidez: Ikasgelan jan dugulako bota gaituzte.
- Baldintzazkoak: Adibidez: Berak zuei goitik behera bat utziz gero, demasekoa hartuko zenuke.
- Kontzesiboak: Adibidez: Zoratuta dagoela dirudien arren, oso azkarra omen da.
- Ondoriozkoak: Adibidez: Hain ondo mintzatu zen, non ez baitzuen...