Testu iruzkina mendizabalen desamortizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,29 KB

Aztergai Dugun testu hau publikoa da eta bere izaera politiko eta ekonomikoa Da. Mendizabalek, ogasun ministroa, idatzi zuen 1836ko otsailaren 21ean, Madrilen. Maria Kristina erreginaordeari zuzenduta dago, eta Bere xedea 1835ean ezabatutako ordena erlijiosoen ondasunak saltzeak Ekarriko zituen onurak azaltzea da...Mendizabalek aipatzen dituen Onurak ondoko hauek dira:...A)Zor publiko handiaren Murrizketa.B)Herritarrei jabe bihurtzeko aukera ematen zuen.C)Lurrak Hobeto ustiatzeko aukera ematen zuen.D)Industria eta merkataritza Berpiztea.E)Jabe berriak erregimen liberala babestea....Testu hau Maria Kristinaren erreginaordetzan kokatu beharra dugu, hain zuzen Ere progresisten agintaldian kokatzen baita. Fernando VII.A 1833an Hil zenean, bere alaba Isabel II.Ak hiru urte besterik ez zituen, eta Horrela bere ama, Maria Kristina izan zen erreginaorde. Garai hartan Karlistaldia eman zen eta ondorioz liberalismoaren barruko ideologien Zatiketa areagotu egin zen: progresistak eta moderatuen arteko Zatiketa, alegia. Hasiera batean moderatuak buruan bazeuden ere, liberal Progresistak konspirazio Bidea hartu zuten eta 1836ko uztailean altxamenduak hasi zituzten. La Granjako altxamendua izan zen garrantzitsuena, “La Granjako Sargentuen Altxamendua” deiturikoa. Maria Kristinak gobernu burua Aldatu behar izan zuen, kargua Calatrava liberal progresistak hartu Zuelarik, eta Mendizabal jarri zuen, Ogasunaren buru; haiekin hasi Zen iraultza liberala. Gobernu progresistaren garaian, lege Iraultzaile batzuk jarri zituzten 1812an eta Hirurtekoan emandakoak. Neurri esanguratsuenak elizaren ondasunak desamortizatzea eta Konstituzio berria aldarrikatzea zen....XIX. Mendearen hasieran lur Jabego gehienak Eliza eta nobleziaren familia gutxien eskutan zeuden Edota udalen herri lurrak ziren. Lur jabego haiek ez ziren libreak, Ezin baitziren ez saldu ezta zatitu ere, hau da, amortizaturik Zeuden, esku hilen ondasunak ziren. Gainera, lur gehienak landu gabe Zeuden, jabeak lurraren produkzioaren gehikuntzak interesaturik ez Zeudelako. Horrela, liberalismoaren ideiei jarraituz, Mendizabalen Desamortizazioaren bidez nagusiki, zenbait helburu lortu nahi ziren, Hala nola, jabegoak lotura haietatik guztietatik aske uztea eta Ekoizpen ahalik eta handia ateratzeko pertsonen eskuetara igarotzea, Izan ere, garai hartan ogasunaren egoera eskasa zen, zor publiko Handia zegoen eta gerra karlistak premia ekonomikoak eragin Zituen....Herri lurren desamortizazioa
XIX. Mende osoan eta XX. Meandearen hasieran zehar egon zen indarrean. Ondasunon Desamortizazioa bi urratsetan egin zen: lehenengoan, estatuak Ondasunak konkistatu eta “ondasun nazional” bihurtzen zituen; Bigarrenean, ondasunak saltzen ziren jendaurreko enkantetan. Ordainketa diruz edo zor publikoaren tituluen bidez egin zitekeen, Eta lorturikoa estatuak bere beharrizanetarako erabili zuen. Burgesia Diruduna izan zen onuradun nagusia, berak erosi baitzituen ondasunok. Neurri liberal aurrerakoitzat hartzen den arren, XVII. Mendean hasi Zen aplikatzen monarkia absolutuaren eskutik, estatuaren finantza Arazoei aurre egiteko. Salmenta prozesu luze hori ez zen jarraia Izan, zenbait desamortizazioren bitartez egin baitzen. Horietatik, Mendizabalena nabarmendu behar da, batik bat, elizaren ondasunetan Eragin zuena eta hiru dekreturen bitartez burutu zena:...1)1835ekoa, Ordena erlijiosoak deuseztatu eta beren ondasunak konfiskatu zituen Dekretua.2)1836koa, ezabatutako ordena erlijiosoen ondasun guztiak Salgai jarri zituen dekretua.3)1838koa, desamortizazioa klero Sekularraren ondasunetara (katedralenak eta elizarenak), zabaldu zuen Dekretua....Aurrean daukagun testu hau, Mendizabalek idatzitakoa, 2.Dekretua atera baino lehen sortua dago, eta lehen esan bezala Maria Kristinari desamortizazioaren onurak azaltzen zaizkio Bertan....Paskual Madozek, Ogasun ministro progresistak eta Mendizabalen lagunak, Desamortizazio Orokorrari buruzko Legea Argitaratu zuen 1855ean. Ondasun kolektiko guztiak salgai jarri Zituen: batetik, elizarenak, aurreko etapan saldu ez zirenak, eta, Bestetik, herri lurrak. Madozen legeak batez ere herri lurren Desamortizazioa eragin zuen, elizaren ondasun gehienak ordurako Salduta baitzeuden. Gainera, salmentako dirua zor publikoa ezabatzeko Erabili beharrean, herri lanetan inbertitu zen, trenbidetan Bereziki....Desamortizazioak ekarritako ondorioan hainbat izan ziren, Hala nola, jabetza erregimena aldatzea, lur jabe kopurua gehitzea, Nekazal produkzioa handitzea, zor publikoa murriztea, elizak bere Botere ekonomikoa galtzea, nekazari pobreen egoera gaizkiagotzea, Espainia eta Vatikanoaren arteko harreman diplomatikoak apurtzea eta Elizaren ondare kulturalaren parte inportante bat galtzea. Gainera, Aipagarria da desamortizazioa aukera paregabea izan zela txarto Ustiatuta zegoen zenbait latifundiorekin amaitzeko eta lurrok hobeto Ustiatuko zituzten jabe ertainen taldea sortzeko. Hala ere, estatuko Ogasunaren zorrari aurre egin behar izateak baldintzatu egin zuen Desamortizazio prozesua, nekazal iraultza egiteko aukera Hondatuz...Azkenik, aipatzekoa da Euskal Herrian desamortizazioak Bere berezitasunak izan zituen, izan ere Nafarroan izan ezik, Elizaren jabegoa Espainiako gainontzeko lurraldeetan baino txikiagoa Zen, beraz elizaren desamortizazioa ahulagoa izan zen, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan...Euskal Herriko populazioaren gehiengoa, Karlismoaren alde borrokatu zuen berbera, desamortizazioaren kontra Jarri zen. Elizaren desamortizazioak eta desamortizazio zibilak gerra Karlista biztuaraziko zuen egoera sortzeko eragin zuten, bai Nekazariak eta bai kleroa ere liberalismoaren aurka Jartzean....Beraz, desamortizazioaren bidez liberalismoaren lehenengo Urratsak eman zirela ikus dezakegu eta testu hau ezinbestekoa izan da Ezagutzeko Mendizabalekin hasi zela benetako iraultza liberala, bera Izan baitzen, jabetza egiturari dagokionez, historian inoiz hartu den Neurri garrantzitsuena eman zen: elizaren ondasunen desamortizazioa. 

Entradas relacionadas: