Testu iruzkina mendizabalen desamortizazio dekretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,51 KB

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA:


  • Testuaren sailkapena:

Testu mota: testu historikoa da, lehen mailako iturria delako, hau da zuzen, interpretatu gabea. Edukia dagokionez, politikoa eta ekonomikoa da: politikoko arrazoiak ematen dituen dekretuaren sarrera delako eta ekonomikoan helburu eta azalpen ekonomikoak ematen dituelako.

Egilea: Juan Alvarez Mendez, Mendizabal abizenarekin ezagutzen zena, ogasun ministroa eta Espainiako gobernuko presidentea. Politikan sartu zenean, bere benetako abizenak kutsu judutarra zuenez, abizena aldatu zuen. Ideologikoko, liberal progresista zen.

Hartzailea: dekretu, lege eta arau guztiak bezala, testu publikoa da, Berroren Maiestate erregina gobernadoreari zuzenduta egoten da. Hau zen Maria Kristinaren, Isabel II.Aren ama eta erregeordea, alaba adin txikikoa (5 urte zituen) zelako.

Espazioa eta denbora: Madril, 1836ko otsailak 21. Estatuko hiriburuan eginda eta gobernuaren eta gorteen erabaki guztiak bezala, Gaceta de Madrid izeneko egunkarian argitaratuta. Esan bezala, erregina adin txikikoa zen eta Espainian Maria Kristinaren erregeordetzan zegoen.


  • Ideia nagusiak:

Ideia ekonomikoak:

Desamortizazioaren definizioa.
Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea, nazioak eskuratuta zituen ondasunen salmenta zen. Ondoren zor nazionalari berme positiboa ematea, zor publikoa kopurua murriztea. Hildako aberastasuna berpiztea, landu gabeko lurrak nekazaritzan erabiltzea. Industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea: Industria ekoizpenak bultzatzeko eta barne zein kanpo merkataritza zabaltzeko baliabideak lortzea. Eta azkenik jabe familiak oparoa sortzea, hau da, jabea izateko aukerak ematea.

Ideia politikoak:

Aberriarekin lotura sendoak sortzea, estatuarekin identifikatzea hoberantz joateagatik. Isabel II.Arekin identifikatzea, hobekuntzaren erantzulea zela pentsarazten. Politika piztea, politikaren bide erakargarria eta baliagarria zela erakutsiz. Eta amaitzeko Goi mailako instituzioen garaipena bermatzea, hobekuntzari eta egonkortasun ekonomiko eta politikari esker.


  • Kontzeptu eta adierazpen bereziak:

Desamortizazioa


Estatuak desjabetzen dituen ondasunak, geroago enkante publikoan saltzeko.

Dekretua: Botere exekutiboaren erabakia, estatuko buruak sinatuta, eta erabakiaren ardura eta eskuduntza duen ministroak berronetsia.

Zor publikoa: Estatuak ordaindu ez dituen maileguak.


Entradas relacionadas: