Testu iruzkina mendizabal

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,27 KB

Aztergai dugun testu hau, Mendizabalen 1836ko desamortizazio dekretuaren justifikazioa da. Lehen mailako testu historikoa da, hain zuzen juridikoa eta publikoa.

Mendizabal Ogasun ministroak, progresista izanik, Maria Kristinaren erreginaordetzako progresisten agintaldian sinatu zuen dekretu hau.

Maria Kristina erreginaordeari zuzenduta dago, aurreko urtean ezabatutako ordena erlijiosoen ondasunak saltzeak ekarriko zituen onurak azaltzeko xedearekin.

Mendizabalen dekretuan desamortizazioaren ondoriozko onura politiko, ekonomiko eta sozialak aipatzen dira, ondorengo hauek hain zuzen:

-Zor publiko handia murriztuko zen.

-Jabe talde zabal bat sortuko zen, horrek, lur jabetzak hobeto ustiatzea ekarriko zuen (hildako aberastasunak berpiztea) eta horren ondorioz, industria eta merkataritzaren garapenari lagunduko zion.

-Era berean, jabe kopuruak zabaltzeak, zorion publikoa ekarriko zuen eta jabe berriek aberriarekin eta Isabel II.Aren tronu gorenarekin identifikatuko ziren.

Dekretu hau Maria Kristinaren erregeordetza garaian (1831-1840) eman zen. Bere agintaldian lehen karlistaldia gertatu zen eta areagotu egin zen liberalismoaren barruko ideologien zatiketa, hau da, progresisten eta moderatuen artekoa.

Karlistaldiaren ondorioz, Maria Kristinak gobernu kontserbadorea osatu zuen 1833an.Baina liberalek eta armadak presio handia eragin zuten eta 1834ean monarkia konstituzionalari bidea zabaldu zion Errege Estatutua idatzi zen.

Liberal progresistek neurri iraultzaileagoak eskatzeko matxinadak sustatu zituzten.
Iparraldeko Karlistaldiaren ondorioz, 1835ean erreginaordeak Mendizabal progresista izendatu zuen gobernuburu. Baina moderatuei amore eman eta kargutik kendu zuen. Horren ondorioz, progresistek matxinadak osatu zituzten eta La Granjako sarjentuen altxamenduarekin, erreginak 1812ko Konstituzioari zin egin zion. Calatrasua progresista gobernuburu eta Mendizabal Ogasunaren buru izendatu zituen.

Gobernu progresisten garaian, lege iraultzaile batzuk ezarri zituzten eta horrela berretsi zituzten 1812an eta Hirurtekoan emandakoak; besteak beste, elizaren ondasunen desamortizazioa eta 1037ko Konstituzio berria aldarrikatzea.

Elizaren desamortizazioak hainbat helburu izan zituen. Batetik, ekonomikoak, ogasunaren egoera larriari irtenbide bat ematea eta jabetza sistemaren aldaketa eta nekazaritzaren modernizazioa, hau da, txarto ustiatuta zegoen zenbait latifundio amaitu eta lurrok hobeto

Entradas relacionadas: