Testu iruzkina burdinbideen lege orokorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,91 KB

4.Testua.Burdinbideen lege orokorra(1855);


Testuaren Kokapena; Testu juridiko honek Trenbidearen Legearen artikulu batzuk azalzen ditu.Isabel II.Aren garaian. Gorte progresista batzuek aldarrikatutako legea da.Testu publikoa baina funtsean dirua daukatenei zuzenduta dago, batez ere penintsulako nahiz atzerriko inbertitzaileei. Lege honen bitartez, trenbidearen garapena lortu nahi dute, eta horretarako dirua behar dute.Lege honetan, abantaila handiak eskaintzen zaizkie trenbideetan inbertitzen dutenei.


Testuaren Analisia;
Trenbide bat eraikitzeko estatuaren baimena behar da.Garbi dago estatuarentzat trenbidearen eraikuntza oso inportantea dela. Trenbide sarea eraikitzeko gobernuak laguntzak eta erraztasunak emango dizkie konpainiei; kapitala bermatzeko,trenbidea bera eraikitzeko,trenbide martxan jarri ondoren abantaila gehiago izango dute.


Esan beharrik ez dago lege honekin penintsulako nahiz atzerriko kapitalak erakartzea lortu zela. Trenbidearen zabalera zehaztu zuten;espainiako trenbideak zabalagoak dira frantsesen inbasio militar bati trabak jartzearren,trenbideak zabalagoak dira abiadura eta kargaren arteko harreman seguruagoa lortzeko.


Testuingurua Jartzea; Espainian trenbidearen eraikuntza Europan baino beranduago hasi zen. Espainiako agintarientzat trenbideen eraikuntza eta orokorrean egitura ekonomikoen modernizazioa polikiegi zihoazen.Ikuspuntu ekonomiko huts batetik,trenbidearem eraikuntza ez zen errentagarria. Penintsulako erliebea oso menditsua denez, trenbideak eraikitzea oso garestia zen eta etekin ekonomikoa lortzea ez zegoen ziurtaturik.Madrilen hartzen ziren erabaki politikoak ez ziren behar bezala gauzatzen erresumako lurraldean.


Beraz, trenbidearen eraikuntza azkartzeko beharra ikusten zen. Horretarako, atzerriko kapitalak erakartzea eta abantaila ekonomikoak ematea beharrezkoa zen. Trenbide sarearen erdigunea Madrilen kokatu zuten, eredu erradialen antolatuta. Ondorio ekonomikoak; ekonomia kapitalistaren garapenean ere trenbidea erabakigarria izan zen merkatuaren zabalkunde eta integrazioarako;eskualdeetan monolaborantza bultzatu zuen eta horrek ere hiriburuari, Madrili, indar handia eman zion. Produktu astunen garraioa erraztu zuen. Oinarrizko produktuak errazago ateratzen zirenez gero, pobreek asko sufritu zuten, urte horietan gosete handiak jasan ziren eta. Industrializazioari ez zion asko lagundu, konpainia eraikitzaileek, frantsesek batik bat, material gehiena Frantziatik edo Europako beste herrialde batzuetatik inportatzen zuten.


Hainbeste abantaila eman arren, trenbide gehienak ez ziren errentagarriak izan eta konpainia gehienek galera izan zituzten.Trenbide-sareari eusteko dirua herritarrei kobratutako zergetatik lortzen zen. Ondorio politikoak; Erdigunea Madrilen kokatu zen eta handik periferiako gune estrategikoetara zuzendu ziren lineak. Ondorioz, Madrilen pisu politikoa areagotu egin zen. Berez, Madrilen pisu ekonomikoa nahiko txikia zen garai hartan eta estatu liberal eta zentralistaren garapenari sekulako mesedea egin zion. Era berean, alderdi politikoen kanpainak edo Madrilen argitaratzen ziren egunkari eta aldizkariak azkarrago zabaltzen ziren.


Testuaren garrantzia; Legea oso inportantea izan zen, trenbide sarearen eraikuntzari sekulako bultzada eman ziolako.Trenbidea faktore erabakigarria izan zen estatu liberalaren garapenean eta industrializazioaren hastapenetan. Baina trenbideak eraikitzen gastatu zutena asko izan zen. Eta leku gehienak trenbidetik urruti geratzen ziren.Horregatik, ekonomiaren modernizazioa ez zen hain azkar gertatu.


Entradas relacionadas: