Testu iruzkina 1876ko uztailaren 21eko Legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,08 KB

Testuaren identifikazioa: 76ko legea dugu aztergai (foruen deuseztapena).
Testu mota:
Aztertu behar dugun testua, 1876ko uztailaren 21eko legea, Lehen
mailako informazio iturria da, gertaeraren garaiko testua bait da, egoera
zuzen-zuzenean bizi izandako protagonistek idatzitako dokumentua.
Testu juridiko-politikoa da. Euskal Herriko sistema politikoa eraldatzen du,
Espainiako Konstituzioarekin bat egin dezan: Foruen abolizioa da hain zuzen.
Orokorrean edukina politikoa dela esan daiteke
Egilea:
Cánovas del
Castillo testuaren inspiratzailea izan zen 
Gorteek onartu zuten gero (gorteetan kontserbadoreak nagusi ziren).
Erregeak berretsi zuen (Alfonso XII.Ak); legea indarrean sartzeko
erregearen sinadura ezinbestekoa zen.
Hartzailea:
Testu publikoa da. Espainiako Gorteek emandako lege bat denez,
Espainiko herritar guztiei zuzentzen zaie, baina noski, zehazki Araba,
Gipuzkoa eta Bizkaiako herritarrei... Euskal Herrian izan zuen eragina.
Helburua:
Helburua Euskal Herriko foruak betirako deuseztatzea eta Espainiako
konstituzioaren indarra Euskal Herrian ezartzea da.
Kokapena: tokia
Dokumentua Madrilgo Gorteetan sortu zen eta erregearen sinadura ere
Madrileko jauregian izan zen.
Kokapena: garaia BERREZARKUNTZAREN HASIERA
Legea 1876ko uztailaren
1876an argitaratu zen, III. Gerra Karlistaren ondoren,
Berrezarkuntzaren hasieran. Berrezarkuntza, Seiurteko Iraultzaileko
gatazken ondoren, Canovas del Castillok Espainian jarri zuen sistema
politiko berria da, ordena eta egonkortasuna ekartzeko.
AZTERKETA
Legea sarrera eta 4 artikulutan banatzen da. Azteztuz gero, bi zati eta bi gai
nagusi bereiztu ditzakegu:
 Espainiako Gorteek Euskal Herriko foruetatik geratzen ziren azken
berezitasunak ezabatzen dituzte: zerbitzu militarra eta zerga salbuespena.
 Azken artikuluan legeak bidea irekitzen du Euskal herriari egokitutako
lege bereziren bat emateko, behar izanez gero eta Espainiako Gorteen
onespenarekin. Artikulu horrek kontzertu ekonomikoa iragartziz, Ondoren legearen lau artikulu azaltzen dira.
- Gorteetan moderatuak nagusi ziren, Cánovas del Castilloren
jarraitzaileak. 
- Alfonso XII.A Isabel II.Aren semea zen. Sandhursteko adierazpenaren
bitartez (Cánovasek idatzitako testua), Espainiak behar zuen errege
liberala izango zela agindu zuen.
1. Zatia (1,2,3. Art.) Euskal Herriko Foruen azken berezitasunak ezabatzen dira.
 1. Artikuluak dio Espainiako probintzietako guztiek (Bizkaitarrak,
Arabarrak eta Gipuzkoarrak barne; eta zalantzarik balego espreski
azpimarratzen da) derrigorrezko soldadutza egin behar dutela eta
Estatuko gastuetan lagundu behar dutela.
 2. Artikuluak azpimarratzen du euskaldunak behartuta daudela
armadara joaten,
 3. Artikuluak azpimarratzen du Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako
probintzietako biztanleak beharturik daudela estatuak ezarritako zerga
guztiak ordaintzera,
2. Zatia (4. Art.)
Artikuluaren arabera, Euskaldunek konstituzioarekin bat egin dezaten,
gobernuak foru zaharretan zeuden legeak aztertuko ditu eta beharrezkoak
diren berezitasunak eman ala ez aztertuko du, Espainiako legeak urratu gabe
eta Gorteen onespenarekin....
Artikulu horrek kontzertu ekonomikoa iragartzen du. Helburua Euskaldunekin
adiskidetzea eta Berrezarkuntzaren Sistemara erakartzea da.
KOMENTARIOA (kanpo-analisia)
Testua ondo ulerzteko ezinbestekoa da bere inguru historikoan kokatzea.
ARLO POLITIKOA
Euskal Herriko foruen deusestapena III. Gerra Karlistaren ondorio zuzena izan
zen. Hortaz, garrantzitsua da gerra horren jatorria eta nondik norakoak azaltzea.
Espainiako I. Errepublika jarri zutenean karlismoaren aldekoak ugaritu ziren eta euskal herritarren enfrentamentua areagotu zen. Berriro Lehenengo Gerra karlistan ikusitako banaketa gertatu zen hiritar eta herritarren artean:
 Euskal Herriko herritar karlistek erlijioa goratzen zuten eta foruen alde
borrokatzeko prest zeuden, “liberal ateo”ek mehatxatzen zituztelako.
 Hiritarrek, 1. Gerra Karlistan izan zuten jarrera berdinaz, konstituzio
liberalaren legaltasunari eutsi zioten.
Carlos VII.A (Carlos María Isidroren iloba) erregegaitzat hartuta, karlistak berriro borrokan hasi ziren, Nicolás Ollo nafarra buruzagi zutela. Bide batez, azaldu
dezagun 3. Gerra Karlistaren bilakaera:
- Karlistek armada txikia eratu zuen eta euskal lurralderik gehiena kontrolpean hartu zuen ). Ondoren, estatu karlista berria eraikitzeko ahaleginean hasi ziren, 
- Orokietan galdu arren, karlistek ez zuten etsi eta Bilbo setiatu zuten baina hiriak gogor eutsi zion erasoari. Azkenean, karlistek
atzera egin zuten Ollo generala, etsaien kanoikada batek jota hil zenean.
- Gerrak aurrera jarraitu zuen. Baina orduan Errepublikaren amaiera izan
zen eta borbondarren monarkiaren berrezarkuntza etorri zen. Ondorioz,
Espainiako herritar konserbadoreek bizkarra eman zioten karlismoari.
- Laguntzarik gabe, karlistek atzera jo behar izan zuten eta, tarteka
garaipen bat edo beste lortu arren, apurka apurka muga zeharkatu eta
atzerriratu ziren. Horrela amaitu zen 3. Gerra Karlista eta, bide batez,
Euskal Herriko foru-sistema, azkenean Cánovas del Castillo eta berrezarkuntzaren sistema Euskal Herriko foruen deuseztapenaren erantzuleak izan ziren. Beraz, garrantzitsua da sistema
horren jatorria eta ezaugarriak azaltzea.

1874ko abenduaren 1.Ean, Alfonso XII.Ak (hamazazpi urte betetzean),
Sandhursteko akademia militarretik, Adierazpena Nazioari izeneko agiria
zabaldu zuen. Testuan Alfonsok Espainiako azazoen konponbidea monarkia
tradizionala berriz ezartzea zela zioen. Orduan, bera errege ona, katoliko eta
liberala izango zela prometitu zuen. Erregeak firmatutako dokumentua
Cánovas del Castillok idatzi zuen.
Cánovas del Castillok monarkia legaltasunez jarri nahi zuen; zoritxarrez, Martínez
Campos generala aurreratu zitzaion, Sagunton altxamendu militarra egin eta,
armen bitartez, Alfonso XII.A Espainiako errege aldarrikatu baitzuen. Armadaren
gehiena altxamenduari gehitu zitzaionez, errepublika galdu zen eta, seiurtekoa
gertatu ez balitz bezala, gobernu liberal moderatua berrezarri zuten.

Entradas relacionadas: