Testu iruzkina 1876ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

1876ko KONSTITUZIOA

Aztertuko dugun testu hau, formaren aldetik testu juridikoa Da artikulu desberdinak biltzen dituen konstituzio bat delako. Edukiaren Aldetik politikoa da, foruen abolizioa eragiten duelako eta horrek hainbat Aldaketa eragin zituelako euskal probintzien administrazioan. Lehenengo mailako Iturria dugu garaiko gorteek idatzi zutelako, (1868ko seiurteko demokratikoan Bildutako gorteek) dira. Testu kolektiboa da Gorteek erregearekin batera idatzi Zutelako. Publikoa da nazio osoari zuzenduta dagoelako. Madrilen idatzi zen 1876ko ekainaren 30ean, Borboitarren berrezarkuntzaren garaian. Garai honetan Isabel II.A gobernutik joan zen eta Alfontso XII.Ena (bere semea) ezarri zen Errege. Konstituzio honen helburu nagusia Isabel II.Aren erreinaldian izandako Arazoak gainditzea izan zen.
Berrezarkuntza garaia, Canovas del Castillok Gidatu zuen.

Konsitituzio honen idei guztiak garrantsi berdina daukate eta Hurrengoak dira: 11.Artikuluaren arabera, erlijio ofiziala katolikoa dela esaten Du. Beste erlijio batzuk onartzen dira baina publikoki ez. 13.Artikuluan giza Eskubideak eta askatasunak onartzen dira zeren eta adibidez, Industrializazioaren eraginez, atzerritik erlijio desberdinetako agintari asko Etorri ziren. “Askatasun” honi esker prentsa, sindikatuak… garatu ziren. 18.Artikuluan Subiranotasun partekatua ikus dezakegu, Gorteen eta Erregearen Artean. Modu honetan botere politikoa handiagoa eta zorrotzagoa izango zen. 19,20 eta 28.Artikuluetan Gorteak bi ganbaratan banatu zirela aipatzen digute, Kongresua eta Senatua. Senatari izateko baldintzak kongresuko diputatu izateko Baino gogorragoak ziren. Koroak izendatutako senatari batzuk biziartekoak ziren .Senatuak ganbara oligarkikoa osatzen zuen. Beste alde batetik, diputatuak Hautatzeko sufragio zentsitarioa ezarri zen, (boto eskubidea gizon aberatsek Bakarrik). Botere politikoa oligarkiaren kontrolpean zegoen. 75.Artikuluan Lege Berdintasuna lurralde osoan adierazten da. Monarkiaren barruko lurraldeen Desberdintasunak ez ditu onartuko zentralizazio honek. Euskal Herrian, foruak Abolituko ziren baina mugimendu nazionalistak indartuko dira.

Konstituzio honetan aipatzekoak dira hurrengo definizioak. Lehengoa, Alfontso XII: Isabel II.Aren semea da, Espainiako erregea, bere ama Kargutik joan ondoren. Bigarrena, Senatua: Gorteen goi ganbara da, espainiar Herria ordezkatzen duen instituzioa. Senatariak Autonomia Erkidego bakoitzak Autatzen ditu. Hirugarrena, Diputatuen Kongresua: Espainiako Gorteen behe Ganbara da, espainiarrak ordezkatzen dituen instituzioa.

Konstituzio honen zergatia ulertzeko jakin beharra daukagu Aurrekariak, horretarako seiurteko demokratikoa aztertu behar dugu. Denboraldi honek Une larria izan zen monarkiarentzat zeren eta Errepublika aldarrikatzeak, Gatazka karlista gogortu zuen. Aldi berean Kuban, gerra zabaltzen hasi zen eta Gobernua saiatu zen konpontzen Errepublika federal barruan sartzeko. Matxinada Kantonalistak gatazkarik larrienak sortu zituen gobernuan; iraultza soziala… Beste alde batetik lehen errepublika ezartzeak une nahasia sortu zuen eta klase Dominanteek monarkiaren beharra aldarrikatuko zuten. 1872-tik 1876-ra III. Gerra Karlista gertatu zen, garrantzi txikiena zuena. 1875 ean Borboiko Etxekoen berrezarkuntza gertatu zen, Canovasek antolatuta. 1872ko abenduan Alfontso XII.Enak Espainiako errege bihurtu zen. Garai honetan txandakatze Sistema politikoa egin zuten egonkortasun politikoa ezartzeko eta altxamendu Militarrekin bukatu nahi zutelako. Sistema honek Canovasek eta Sagasta artean Aurrera eraman zen. 1876an Konstituzio berri bat idatzi zuten Gorteek Erregearekin. Konstituzio honen helburua Isabel II.Aren erreinaldian izandako Arazoak gainditzea izan zen.

Konstituzioa hurrengo ondorioak ekarri zituen. Ez zuen Herritar guztien identifikazioa lortu eta ustelkeria eta berrezarkuntzaren Kontra zeuden indar politikoak sortu ziren: (errepublikanoak, abertzaleak, Katalanistak…). BerrezarkuntzaK ez zuen lortu guztizko egonkortasunik, hainbat Krisi jaso zituelako: Bartzelonako aste tragikoa, 1898ko hondamendia, 1917ko Grebak…  Erregenerazionismoa deitutako Intelektualen mugimendua sortu zen XIX. Mendearen bukaeran eta XX.Mendearen Hasieran, Espainiaren gainbehera aztertzeko eta horri Buelta emateko politikak Proposatzeko. 1923an, Primo de Riverak kolpe militarra eman zuen diktadura bat Ezarriz (1923-1939) konstituzioa indargabetuz. Alfontso XIII.Enak errege Jarraitu zuen eta 1930eko udal hauteskundeen ondoren monarkia bukatu eta Errepublika ezarri zen. Alfontso XIII.Enak atzerrira jo zuen eta berrezarkuntza Garaia amaitu zen.

Konstituzio honen balorazioarekin amaitzeko, esan dezakegu Konstituzioaren iraupena nahiko handia izan zela besteekin konparatuta. Alde Horretatik, egonkortasun bat eman zion estatuari. Beste alde batetik aipatu Beharra dago berrezarkuntza hasieran agindutako asmo guztiak ez zirela bete Baina aurrerapaso batzuk gertatu ziren: biltzeko eta adierazpen askatasuna… eta Horrek aldaketak ekarri zituen; hau da Nazionalismoak eta langile sindikatuak Indartzea.

Entradas relacionadas: