Testu iruzkina 1839ko urriaren 25eko legea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 47,72 KB

Cadizko konstituzioa:


 1.Testu hau, historikoa, juridikoa eta konstituzio bat da. Konstituzioa lege goran da. Horretaz gain, testua publiko bat da, hau da, edozeinek irakurtzeko eskubidea du. 1812ko Martxoaren 19an idatzi zen Cadizen Espainian, espainiarren eta frantsesen arteko Independentzia gerra gertatzen ari zen bitartean. Testu honen egilea kolektiboa da, garai hartan sufragio unibertsalez hautatutako gorteetako diputatuek idatzi zutelako. Testua bi hemisferioetako, hau da, bai Espainiako koloniei eta baita Espainia bertako biztanleei zuzenduta dago eta Fernando IV-a beraien errege bezela onartzen dute. Helburua, absolutismoa deuseztatzea eta liberalismoa ezartzea da.2. Konstituzio hau bi zatitan dago banatuta: Testuaren lehengo paragrafoan, hau da, konstituzioaren Bigarren zatian, Konstituzioan idatzitako legeak artikulutan banatuta ikus ditzazkegu hurrengo sarreran, Gorteetako diputau kideek Fernando VII-haien errege bezela onartzen dutela diote..3.Konstituzio honen idatziaren zergatia ulertzeko 1807 idatzitako Fontainebleauko itunan kokatu behar da. Frantziak Portugaleri blokeo kontinentala ( Portugal Ingalaterraren aliatu baitzen) egiteko helburua zuenez, Godoyk ( espainiako lehen ministroa) Napoleoni espainiatik zeharkatuz Portugalera iristeko baimena eman zion itun honen bidez. Gainera, 1808ko martxoan Aranjuezeko altxamenduan, Carlos VI-ak (Fernandoren aita) bere semearen alde abdikatu behar izan zuen, baina Carlosek, damutzearen ondorioz, semeari koroa itzultzea eskatu zioenean, semeak uko egin zion eta 1808ko Baionako abdikazioak eragin zuen horrek, hau da, Napoleonek Baionan desadostasun hori konpontzearen aitzakiarekin, bahituta izan zituen Carlos eta Fernando. Bertan, Napoleonek lortu zuen Fernandok tronua Carlosi itzultzea eta Carlosek Napoleoni pasatzea. Napoleonek berriz, Espainia konkistatzea helburu zuenez, tronua bere anaia Jose I-ari eman zion Espainiako errege izendatuz.


Pertsiarren manifestua boli1 : 1. Testua identifikatu: Testu hau lehen mailako testua da, garai jakin batean kokatutakoa “Madrilen, 1814ko apirilaren 12a”. Diputatu absolutistak izan ziren testu honen egileak eta esaldi honetan ikusi dezakegu “BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira”. Testu politikoa da eta Fernando VII.Ari zuzenduta dago Jauna eta BM esaten dutenean. Fernando itzuli zenean idatzi zuten 1814ko apirilaren 12ean egindako konstituzioak indargabe utzi zuen absolutismo monarkikoa berrezartzeko eskaera eginez, Erregimen Zaharra berrezartzeko.2. Ideia nagusiak: Testu honen ideia nagusia monarkia absolutista berrezartzearen nahia eta ideia liberalak baztertzea da, 1812ko konstituzioaren oinarriak baztertuz. Modu honetan, nobleek zituzten pribilegioak berreskuratu ahalko dituzte.Lehen aipatu bezala testuaren egileak absolutistak dira eta Fernando VII.A ideologia absolutistak dituenez badakite haien helburua lortzen lagunduko diela. Horregatik Fernando bueltatu bezain laster eskutitz hau idazten diote. Hauek dira testua ulertzeko ezagutu beharreko kontzeptuak:· BM: bere maiestatea, Fernando VII.A · Cadizeko dekretuak: konstituzio liberala · Konstituzioa: estatu baten lege gorena da, bertan erabakitzen da estatua era izango dituen ezaugarri eta oinarri garrantzitsuenak. 3. Inguruabar historikoa: Fernando VII.A bahituta zegoen garai hartan eta erdi mailako klaseak (liberalak) eta noble eta kleroko batzuk (ilustratuak, erreformistak eta absolutistak) Cadizen bildu ziren eta gorteak antolatu zituzten hiria liberal bihurtzeko asmoz. Horrela 1812ko konstituzioa idatzi zuten “La Pepa” izenez ezagunagoa dena ideia liberalak aplikatuz. Hainbat aldaketa aplikatu zituzten, besteak beste: burujabetasun nazionala, berdintasun juridikoa, hezkuntzarako eskubidea, aginpide banaketa etab.


Pertsiarren manifestua boli2: 
 Fernando VII.A bueltatu zenean, liberalismoa aurkitu zuen  baina jeneral batzuen laguntzaz absolutismoa berrezartzea lortu zuen
. Hori izan zen absolutista batzuk Pertsiarren Manifestua idatzi zuten garaia, ez baitzeuden gustura konstituzioak egindako aldaketekin. Gehienbat desadostasuna zuten noble eta kleroei pribilegioak kentzearekin eta horregatik manifestu honetan eskatzen dioten gauzetako bat Fernando VII.Ari monarkia absolutua berrezartzea da. 1814. Urtean Fernando itzuli zenean konstituzioa guztiz desegin zuen eta monarkia absolutua berrezarri zuen. Espainian gehiengoa absolutistak zirenez, liberalek ez zuten aukerarik izan haien aurka matxinatzeko eta haietako askok alde egin behar izan zuten. 4. Iruzkina: Testua idatzi zuten absolutistek aipatzekoa den iritzi aldaketa handia eduki zuten, gerra amaitu bezain laster lehen alde zeuden konstituzioaren aurka joan baitziren testuan argi ikusten den bezala. Liberalak ez zuten bat ere ondo hartu haien lan guztia pikutara joan izana. Testu honek garai hartan berebiziko garrantzia izan zuen, besteak beste Fernando VII.A absolutismoa ezartzera bultzatu zuen haien pribilegioak berreskuratu ahal izateko. Hori zen batik bat idazki horren garrantzia, ordura arte egon zen konstituzioa liberal bakarra deuseztatu zuelako seiurteko absolutistari hasiera emanez.

Mendizabalen desamortizazio dekretua boli.
1: 1. Testuaren sailkapena Iturria: 1. Mailakoa da Mendizabalen desamortizazio dekretua delako.  Gaia: juridikoa da dekretu bat delako  Egilea: Mendizabal merkataritzan aritzen zen familia bateko semea zen. Aurrekari hauek ondasunak eskuratzeko eta esperientzia politikoa lortzeko aukera eman zion. Seiurteko absolutistan zirkulu liberal klandestinoetan ibili zen eta geroago, Riegoren altxamenduan parte hartu zuen. Absolutismo berrezarri zenean 1823an, Ingalaterrara erbesteratu zen. Espainiara itzuli zenean, 1835an, Ogasun eta Lehen ministro karguak eskuratu zituen. Ogasuna sendozeko Desamortizazo legea aurrera eraman zuen. Jasotzailea: Hasieran erregina da, baina dekretu bat denez, beste jasotzaileak espainiarrak dira (desamortizatuak eta erosleak)  Testuaren helburua: Desamortizazioen helburua adieraztea.  Jatorria: publikoa lege bat delako.  Kokatze kronologikoa: 1836an, I. Gerra Karlistaren garaian eta  K okatze espaziala (Madrid). Liberalismoa gobernuan egon zen hasierako momentuak.2. Analisia Testuaren egitura: Bi paragrafo identifika daitezke. 1.Ean helburu orokorrak 2.Ean helburu zehatzak.  Testuaren ideia nagusia: Desamortizazioa da.  Kontzeptuen azalpena: jabego: Liberalen printzipio sakratua eta beraien balioaren neurria amortizazio: Instituzio edo familia batek Ondasunak eskuratzea baina saltzeko ezintasunarekin. Zor nazionala: Estatuak eskatutako ordaindu gabeko maileguak. Zorion publikoa: Liberalismoaren beste printzipio bat, zoriontsu izateko eskubidea. Isabel II.Aren tronu gorenarekin identifikatzea: Espainaiarrak, karlismoa arbuiatuz, Isabel II.Aren kausarekin identifikatzea.


Mendizabalen desamortizazio dekretua boli2: 3 Testuingurua Desamortizazioen bidez liberalek nahi zuten merkatutik kanpo zeuden ondasunak ateratzea. Hala ere, prozesu hau 1767an Karlos III.Arekin hasi zen Jesusen Lagundiko ondasunak saldu zituenean. Prozedura hau beste agintariekin errepikatu zen ere (Karlos IV, Godoy, Jose I, Cadizeko Gorteak, Hirurteko Liberala, Mendizábal, Madoz, e.A., honela Calvo Sotelorekin 1924arte. Mendizabalen dekretu hau praktikan jartzean, Erromako erlazio diplomatikoak apurtu ziren. Desamortizazio honen helburua zen Isabel II.A tronuan mantentzea Espainian estatu liberala ezartzeko. Horretarako beharrezkoa zen Gerra karlista irabaztea. Elizaren ondasunen salmentekin Ogasun Publikoa sendatu nahi zuen kanpoko kredituak lortzeko. Proposatutako helburu batzuk lortu ziren: Gerra Karlista bukatzea, mailegu berriak lortzea, liberalismoaren aldeko jabeen klase berri bat sortzea. 4. Testuaren garrantzia. Ondorioak: Desamortizazioek harremanak diplomatikoak Vatikanoarekin hautsi bazituzten ere, helburu nagusia lortu zen, hau da, I. Gerra karlista bukatzea. Bide batez, lurjabeen klase liberal bat sortarazi zuen..4.Iritzia: Mendizabal liberala zenez, Fernando VII.Aren garaian erbesteratuta bizi zen Ingalaterran. Han monarkia parlamentarioaren sistema ezagutu eta Espainian ezarri nahi zuen. Ogasun ministroa izanik Espainiako finantzen egoera txarra izan zen aurkitu zuen arazorik garrantzitsuena. Berak erabaki zuenean desamortizazioak martxan jartzea, aurretiaz aipatutako helburuez gain, Elizaren boterea murriztu nahi zuen. Elizak ez du inoiz Mendizabalen desamortizazioa barkatu. Gaur egun komentuetan turismo kulturala egitean, bere izena mespretxuz aipatzen da.


Burdinbideen lege orokorra boli.1:1.Testuaren sailkapena: Iturria: 1. Mailakoa (egitatearen garaikoa delako).  Gaia: juridikoa (Trenbideen legea delako).  Egilea: Francisco de Luxán. Biografia: Madrilen jaioa 1800an. Bere aita, 1812ko Cadizko Gorteetan diputatua izan zen. Franciscok, 1842-43an printzesen Geografia eta Historiako irakasle lana egin zuen. 1836tik, legislatura askotan diputatua izan zen eta bitan, 1854 eta 1856an, Sustapen ministroa izendatua zen. Artillerian, brigadier kargua lortu zuen eta politikan erresumako biziarteko senatorea.Honetaz gain hainbat artikulu zientifiko eta literario zenbait egunkaritan.  Jasotzailea: Gehienbat atzerriko konpainiak. Testuaren helburua da atzerriko teknologia eta kapitalak erakartzea Espainiako trenbide sarea egiteko.  Jatorria: publikoa, lege bat delako eta trenbideen proiekturako konpainiak erakarri nahi dituelako.  Kokatze kronologikoa eta geografikoa: Madrilen (erreginak sinatu zuelako) 1855ean, Biurteko aurrerakoian.2. Analisia: Testuaren egitura: Testu hau Trenbideen legea da. Nahiz eta hainbat artikuluz osatuta egon, iruzkina egiteko, guztietatik sei aukeratu dira baino ez.  Testuaren ideia nagusia: Espainian trenbideak egiteko eta kudeatzeko emakida.  Kontzeptuen azalpena Trenbideen emakidak: (6. Art) trenbideak eraikitzeko eta ustiatzeko baimena Diru-laguntzak: (8. Art); Onura ekonomikoak eta fiskalak (20. Art) Inbertitutako kapitalaren bermea (19. Art.) Estatuak emandako ziurtasunak inbertitutako kapitalaren zati bat itzultzeko, interesak kobratzeko ziurtasuna, atzerriko inbertsioen Estatuaren bermea eta material finko eta makineriarako aduanen salbuespena. Muga zergak ez ordaintzea.


Burdinbideen lege orokorra boli.2:

3 Testuingurua Kausak: aurrekariak, tematika historikoa

) Trenbideko sareak, Europan goraldian zeudenak, ondasunak garraiatzeko baliabide ezin hobea ziren denborak eta kostuak jaisten zituztelako. Hala ere, trenbideen eraikuntza Espainian araututa ez zegoenez eta garai hartako gatazka sozialak eta politikoak zirela bide, atzerriko kapitalak ez zeuden prest Espainian inbertitzeko.
Ordura arteko trenbideak zenbait meategietan agertzen ziren baino ez. Lege hau Biurteko Aurrerakoian indarrean sartu zen, beste erreformen artean. Hain laburra zen legislatura hau, ezen aldaketa politika gutxi egin baitziren. Ohiko oposizioaz gain, biurteko honetan korronte politika asko agertu ziren, hala nola, demokrata, errepublikarra, langileen mugimendua eta karlismoaren berragerpena. Ekonomiari dagokionez, industriak bultzatzekotan neurri liberalak martxan jarri ziren. 4. Testuan azaldutakoaren ondorioak:Lege honek trenbideen eraikuntza ahalbideratu zuen, gehiena gaur egun erabiltzen dena. Diseinua erradiala zen eta, teorikoki, burdinsareak industrializazioa erraztuko zuen. Azkenean, trenen zerbitzuaren eskaera ez zen hain handia izan, eta honetaz gain, industria inbertsioak bultzatu beharrean Estatuaren diruaren 9/10 trenbideetan erabili zen, industriaren kalterako. Sareak kudeatzean, konpainiak konturatu ziren trafikoa nahiko murritza zela. Eta laster zailtasunak agertu ziren bai kosteak ordaintzeko eta inbertitutako kapitalak errekuperatzeko ere. Iritzia: Trenbideen efektu biderkatzailea (industrien sorrera ahalbideratzeko) ez zen Espainian gauzatu makinaria eta materiala atzerritik inportatu zelako. Bestalde, trenbideen trazatu erradialak (Madriletik portuetara eta Frantziako mugara) Espainiako zonalde zabalak baztertuta utzi zituen.

1839ko urriaren 25eko legea boli.1:


1. Sailkapena: Izaera: Juridikoa.Jatorria: Lehenengo mailako iturri historikoa, ematen duen informazioa zuzena eta gertaeren garaian idatzitakoaTestuaren hartzailea: Publikoa.Egilea: Kolektiboa,Gorteak.Testuaren helburua: Euskal lurretako foruen modifikazioak.Testuaren kokapena denbora eta espazioan: I. Gerra karlista amaitu eta gutxira ateratako legea, 1839ko urriak 25ean.2. Testuaren azterketa:Lehen gerra karlista amaitu berria da, Isabelinoen alderdiko Espartero eta Karlisten alderdiko Marotoren Bergarako besarkadarekin eta testu honen gai nagusia Euskal lurretako foruak dira. Testuaren ideia nagusiak:*Monarkiaren osotasun konstituzionala arriskuan jartzen ez duten bitartean, foruen onarpena.*Foruen egokitzea konstituziora.Gorteak Madrilen elkartu, Foruen gaia aztertu eta 1839ko urriak 25eko lege hau atera zuen, Maria Kristina erregeordeak sinatua.Honako bi artikulu hauek biltzen ditu: *artikulua: Foruen baieztapena Nafarroan eta Euskal probintzietan, beti ere, Espainiako monarkiaren batasun konstituzionala arriskuan jartzen ez badu. 3. Iruzkina: Fernando VII.Aren erregealdiko azken urteetan, absolutistek eta liberal moderatuek osatzen zuten gobernua, eta honek absolutista sutsu eta liberal aurrerakoien arteko ezberdintasunak areagotu zituen. Egoera honetan, erregearen anaia zen Carlos Maria Isidrok erregetzaren ondorengotza hartzea posible ikusten du . Baina 1830ean, Fernando VII.A Maria Kristina Borboikoarekin ezkontzen da eta Isabel izeneko alaba izaten dute. Hau dela eta, santzio pragmatikoa izeneko legea ateratzen du. Lege honek, lege salikoa indargabetzen zuen eta aurrerantzean emakumeek erreinatu zezaketen.Fernando VII.A hil eta berehala, Gorteek Isabel izendatzen dute Espainiako erregina eta honek Karlosen haserrea piztu eta Gerra Karlistei hasiera emango zaie.


1839ko urriaren 25eko legea2.Boli: Karlistak (Karlos infantearen aldekoak) Isabelinoen (Isabell II.Aren aldekoak) aurka borrokatu zuten. Lehenengoei babesa ematen zienak nekazariak, lur jabe ziren noble batzuk, herrietako eliza, eta orokorrean foruen aldekoak ziren, Euskal lurretan eta Nafarroan izan zuten indar eta gotorleku nagusia, hirietan ezik. Isabelinoak berriz negozio gizonak, nobleak, elizak… osatzen zuten eta monarkia konstituzionala eta ilustrazioaren ideiak defendatzen zituzten.1833-1835: Karlisten garaipenak Zumalakarregi kapitain karlista hiltzen den arte Bilboko setioan .1835-1837: Espainiatik zehar zabaltzen dira Karlisten espedizioak eta Bilbo hartzen bigarren aldiz saiatzen dira. 1837-1839: Karlistak banatzen dira, posibilistak ) eta intransigenteak (Gerraren amaiera Bergarako Besarkadarekin etorri zen 1839an. 4. Balorazioa eta ondorioak:Lehen gerra karlista amaitzeko, liberalek foruak errespetatuko zituztela zioten baina hau ez zen horrela izan, lege honek, foruak aldatzeko bideak zabaldu zituen eta hori dela eta, barnealdean zeuden mugak kostaldera aldatu ziren, kintoak berrezarri ziren… 1841ean beste lege batek Nafarroako foruak indargabetuko ditu. CForuen gatazka ez da hemen amaituko, eta Karlisten eta Liberalen arteko gatazkak jarraituko du 1876an, III. Gerra karlistak amaitzean Canovasek foruak indargabetzen dituelarik, kontzertu ekonomiko bat emanez.


1879KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA1.Boli: 1 Testuaren sailkapena Iturria: 1. Mailakoa (gertakizunen garaikoa) delako. Gaia: testu juridikoa da (lege bat delako). Egilea: Antonio Cánovas del Castillo, nahiz Alfontso XII.Ak sinatu ere.Biografia: Antonio Cánovas del Castillo (Málagan, 1828an-Arrasaten 1897an)politiko eta historialari espainiarra. XIX. Mende bukaeraren zenbait aldiz Espainiako gobernuburu izan zen.Espainiako monarkiaren berrezarpenaren irudi nagusiena, alderdi kontserbadorearen buru eztabaidaezina zelarik. Kritika handiak jaso zituen demokrazia itxurarekin konformatu baitzen, txandakako sistema bultzatuz, esklabotasunaren alde egoteagatik eta abar. Canovasen sistema politikoak demokrazia tradizionala eta ez iraultzailea ezarri nahi zuen. Sistema honek, monarkian oinarrituta, bipartidismoa eta agintea txandakatzea defendatzen zuen. Espainiako gobernuan txandakako sistema proposatu zuen partidu nagusien artean. Honela ordura arte izandako tentsio politikoak ekiditeko. Jasotzailea: Espainiarrak, euskaldunak barne. Testuaren helburua: Foruen desagerpena ezagutaraztea. Jatorria: publikoa lege bat delako.Kokatze kronologikoa eta espaziala:Madrilen 1876.07.21ean (azken gerra karlista bukatu ondoren). 2. Analisia:Testuaren egitura: Testu hau sarrera batez eta lau artikuluz osatuta dago. Testuaren ideia nagusiak: Euskal Probintzietako foruen abolizioa.Bigarren mailako ideiak (kontzeptuak):Foruak:idatzitako euskal usadioak. Probintzia bakoitzak bereak zituenak.Honek suposatzen zuen zergak ez ordaintzea (bakarrik donativo izenekoa) eta Espaniako armadan derrigorrez parte ez hartzea (itsas zerbitzuan izan ezik).


1879KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA 2.Boli: 3 Testuingurua: Aurrekariak: Foruak antzinako erregimenaren idatzitako usadioak ziren, Espainiako lurraldeak gobernatzeko balio zutenak eta. Liberalismoa ezarri zenerako, Euskal probintziarenak eta Nafarroarenak baino ez ziren geratzen. Azkenak abolitzean Aragoi koroakoak (Aragoi, Katalunia eta Valentzia) izan ziren, lurralde hauek austriar hautagaiaren alde Ondorengotza Gerran borrokatu eta galdu zutelako. Foruak lurralde bateko legedi berezia zirenez, sistema liberalean egokitze txarra zuten, Liberalismoa berdintasunean eta askatasunean oinarritzen zelako. Hori dela eta, konstituzio guztietan foruak ez ziren aipatu edo aldaketaren beharra adierazten. Lehenengo Gerra Karlistako (1833-1839) operazio militarrek Euskal Herrian izan zuten eszenatoki nagusia, karlisten hautagaia eta foruen etorkizuna lotu zelako. Gerra hau bukatu zen Bergarako Itunari esker. Espainiako Gorteek berretsi zuten itun hau furuei balio juridikoa emanez 1839.10.25eko legearekin. Geroago, 1841ean, euskal diputazioak Esparteroren kontra altxatu zirenez, zigor moduan baimen forala abolitu zen eta barneko aduanak kostaldean eta Frantziako mugan jarri ziren. Espartero gobernuko presidentzia amaitzean 1843an, foru eskumen hauek ez ziren berreskuratu. Foruek 1876.07.21 arte iraun zuten. Desagerpen hau azken gerra karlistako (1872-1876) porrotaren ondorioa izan zen. 4. Testuaren garrantzia Ondorioak bi motatakoak izan ziren: bat-batekoak eta gerokoak. Lehenengoak dokumentu honetan aipatzen dira (arma zerbitzura joatea, estatuko gastuetan parte hartzea eta Espainiako konstituzioa onartzea). 4.Ondorioztapenak: Foruak, liberalismoaren ustez, anakronismoa ziren estatubateratu eta askatasun printzipioak (soziala, juridikoa, ekonomikoa) zalantzan
jartzen zituztelako. Hortaz, etengabeko saiakerak foruak murrizteko edo abolitzeko.


1876Ko konstituzioa: 1. KOKAPENA. 1876ko konstituzio testua lehen mailako iturriko testua da jatorriaren aldetik.Izan ere, egilea eta egoera denboran garaikideak dira. Formari dagokionez, testu juridikoa da,konstituzio bat delako eta eduki politikoa du. Testua Erregea; Alfontso XII.Ak, eta garaiko gorteek; 1876ko gorteek, egin zuten Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean Berrezarkuntza garaian. Hortaz, egilea kolektiboa da eta nazio osoari zuzenduta dago; hartzailea publikoa da.Testu honen asmoa edo helburua, berrezarkuntzari oinarri juridikoa ematea da.2. TESTUINGURUA. Sei urteko iraultzailea porrot egin ostean, 1874. Urtean monarkiaborboitarra ezarri zen, Alfontso XII.Aren eskutik. Alfontsok 74ko abenduan, Sandhurst-ekoadierazpena sinatu zuen, Cánovas del Castillo bultzatuta. Cánovasek, urteak eman zituenpolitika sistema berri bat antolatzen monarkia konstituzional eta integratzaile batenberrezarkuntzan oinarrituta zegoena, ezegonkortasun politikoa gainditzeko. Sandhurst-ekoadierazpenaren bidez, programa politiko berria aditzera eman zen. Hortaz, berrezarkuntzahazten da 1875 eta 1923 bukatuko da.Cánovasen sistema bi alderdiren txandakatze politikoan oinarritzen zen. AlderdiKontserbadorea, Cánovasek zuzenduta, eta bestetik, alderdi liberal fusionista, Sagastak zuzenduta. Bi alderdi hauen txandatze politikoa posiblea izan ahal izateko hauteskundeak faltsutzen zituzten. Hala eta guztiz ere, sistemari oinarri juridikoa emateko, argi dago,konstituzio bat beharrezkoa zela, jarraian aztertuko duguna. Honetan oinarritzen zenCánovasen sistemaren oinarriak. 3. TESTUAREN AZTERKETA. Testuan, konstituzioaren hainbat artikulua agertzen dira. Hasieran,11.Art. Bitartez, erlijio konfesionaltasuna aitortzen da. Estatuaren erlijio ofiziala kristautasunada. Hala ere, beste erlijioen praktikan onartzen dira betiere, pribatuak izanda. Jarraian, (13.Art.An), Herritarren eskubideak eta askatasunak onartu egiten dira, baina beste lege batzuek hauek mugatzen ditu. (11.Art.An) aipatu egiten da, subiranotasuna gorteen eta erregearenartean zatituta zegoela. Beraz, aginte legegilea bien esku zegoen. Hurrengo artikuluetanaginteei egiten die erreferentzia. Sistema politiko berrian ez dago aginte banaketarik, aginteenarteko kolaborazioa ez ezik.


Testua Joaquin Costaren “Oligarquía boli.1: 1. Testuaren sailkapena: Iturria: 1. Mailakoa. Egileak idatzi zuen bezala agertzen zaigulako.  Gaia:  politikoa da. Testuan Espainiako egoera politikoa azaltzen du.  Egilea identifikatu: Egilea Joaquín Costa da.  Pertsona hau Huescan jaio zen. Politiko, ekonomialaria, jurista eta historialaria zen. XIX. Mendeko Berrikuntza-mugimenduko pentsalaririk onena izan zen. Tratatu asko idatzi zituen, gehienbat nekazaritzari buruzkoak. Bai gaia subjektiboa da. Berak oligarken, politikoen eta jauntxoen jokabidea kritikatzen duelako.  Jasotzailea: Irakurlea da jasotzailea. Orokorrean espainiar guztiak. Testuaren helburua Espainiako agintarien ustelkeria salatzea da. 2. Analisia: Testuaren egitura: Bi ataletan banaturik. Lehenengoan gobernuak osatzen duten faktoreak aipatzen ditu: oligarkak, jauntxoak eta gobernadore zibilak. Bigarren ataletan adierazten du pertsona hauek ez direla klase gidari edo ordezkari organikoak eta gobernuko gorputz  arrotzak, komisionistak edo estortsionistak. Klase kontserbatzaileak dira, hauteskundeak faltsifikatzen dituzte, sistema okerreko bidetik daramate eta masek emandako aginteaz baliatzen dira beraien nahia egiteko.  Testuaren ideia nagusiak: Sistema politikoaren ustelkeria salatzea.  Bigarren mailako ideiak edo  kontzeptuen azalpena: Oligarkak (burgesia industriala, bankeroak, goi mailako merkatariak...); Gorago mailako jauntxoak.3. Testuingurua: Kausak:   Berrezarkuntzaren sistemak bi oinarri zituen: burujabetza partekatuta) eta konstituzioa onartzen zuten alderdiak. Egia esan bi alderdi baino ez zuten gobernatu; Canovasena Alderdi liberal-kontserbadorea eta Sagastarena liberalfusiozalea.   Canovasen alderdiaren aldekoak baziren goi-mailako burgesia, militarrak eta funtzionarioak eta latifundioen lur jabeak. Sagastaren alderdiaren jarraitzaileak dinastiaren aldekoak ziren baina bere ideologia aurrerakoia zen.   Sistema politiko honetatik kanpo Alfontso XII.Aren monarkia onartzen ez zutenak zeudenHauteskundeei zegokienez, guztiz manipulatuta zeuden. Gobernuko alderdia agortuta zegoenean, hauteskundeak aurretiaz faltsutzen ziren oposizioko alderdia goberna zezan. Hori posible zen tokian tokiko jauntxoen manipulazio eta presioari esker.


Testua Joaquin Costaren “Oligarquía 2.Boli: Politikariak edo funtzionarioak trukagarriak ziren, baina sistema honekin jauntxoek mantendu ahal zuten beraien botera zegokien zonaldeetan.   Berrezarkuntzaren sistema 1876ko konstituzioan oinarritu zegoen baina errealitatean politikoki nahiko itxia eta zentralista izan zen. Horren harira, probintziatako diputazioak berrantolatu zituen, alkateak gobernuak izendatuta ziren. 4. Testuaren garrantzia: Testu honek sistema politikoaren ustelkeriaren arduradunak salatzen ditu. Bere ideologia berritzaileak eramaten du kontraesan batera, hau da, defendatzen du sistema barrutik ezabatu behar dela klase neutroak eta aktiboen bitartez. Ekonomiari dagokionez, nekazaritza zen gehien aztertu zuen arloa. Industrian ez zituen bere lana finkatu.   Iritzi pertsonala: Bere pentsamendua ez zuen eragina handirik epe laburrean. Berak ez zuen lan eremuetako langileen baldintza txarrak salatu baizik eta nekazaritzako errendimendu urria. Nekazarien interesak anarkistek klandestinitatean defendatzen zituzten greba orokorren  edo atentatuen bitartez.


El intruso eleberriaren pasartea 1.Boli:


A- Testu mota: Forma aldetik testu hau literarioa da, El intruso eleberriaren pasarte bat baita. Errealismo naturalistaren korrontean koka dezakegu, deskripzioen gordintasunak adierazten duen bezalaxe. Kritiko batzuen ustez,  Blasco Ibañez-en eleberririk kaxkarrenetarikoa da, salaketa sozialari eman baitzion lehentasuna, sorkuntza arloko garapenaren kalterako. Zentzu honetan, testu subjektiboa izan arren, errealitate zehatz bat deskribatzen duen neurrian testu historiografikoa dela ondoriozta dezakegu.Testuaren edukia soziala da, meatzaritzako beharginen muturreko lan eta bizi baldintzak deskribatzen dituelako. Jatorriari dagokionez, lehen mailako testua da, gertakizunen garaian bertan idatzitakoa delako B- Autorea: Vicente Blasco Ibañez (1867-1927), idazle eta politikari valentziarra.  C- Hartzailea:Argitaratutako testu literario bat denez, testu publikoa da, bere helburua gizarte osora ailegatzea zelako.D- Helburua: Helburua, Bilbo aldeko meatzaritzan lan egiten zuten beharginen lan eta bizi baldintza ezin okerragoak salatzea da, Bizkaiko burdingintzaren oparotasunaren alderdi iluna erakustea. E- Testuaren data eta testuingurua:
Eleberri hau 1904an idatzi zen, hau da Berrezarkuntzaren bigarren aldian.
2.Testuaren analisia edo barne-azterketa: Kontzeptuak Peoien etxea: meatzariek lo egiten zuten egurrezko eraikin txikia zen.Aresti: eleberriaren pasarte honen protagonista da, meatzarietako bat. Kamainak: bata bestearen gainean eraikitako ohe estu-estuak; baxurako itsasontzietan ohikoak dira.Bizkarroiak: parasitoak: zorriak, arkakuzoak... Asaldatzailea: errebeldea, manugaitza, makurtzen ez dena. Enkarterriak: Bizkaiko mendebaldeko eskualdea, Bizkaiko meatzaritzaren gune nagusia, hain zuzen .Ideia nagusiakTestua hiru paragrafotan dago egituratuta: Lehenengo paragrafoak (oso laburra) autoreak deskribatuko duen espazioan (meatzarien aterpean) eta protagonistengan (meatzariak) kokatzen gaitu: “jornalariak (...) pilatuta” bizi ziren “peoien etxea”n, hain zuzen..


El intruso eleberriaren pasartea 2.Boli: 3. Testuaren testuingurua edo kanpo-azterketa: Politikoki, espainiar Errestaurazioaren (1874-1923) bigarren fasearen (1902-1902) hasieran kokatu behar gara, Alfontso XIII.Aren erregealdiaren (1902-1931) hasieran, hain zuzen. 1876ko Konstituzioa kontserbadorea zegoen indarrean, eta Canovas eta Sagasta jada hilda bazeuden ere, txandakatze sistema indarrean mantentzea zen alderdi liberal eta kontserbadorearen helburua. Aurrera  Antonio Maura liberala zen gobernuburua. Testuinguru sozio-ekonomikoari dagokionez, Bizkaiko siderurgiaren garairik emankorrenetariko batean kokatzen da. Meatzari hauen lan eta bizi-baldintzak eta Europako beste batzuenak ez ziren hain desberdinak, gauza batean izan ezik: Ibaizabalen ezkerraldeko mea aire zabalean ustiatzen zen. Pasartean irakurtzen den bezalaxe  “ustiaketa kanpoaldean egiten da; harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik egin behar; zulatu eta apurtu, ereiteko lurretan bezalaxe”. Ez zegoen teknika zehatz bat menperatu beharrik eta zentzu horretan beharginak errez ordezka zitezkeen, are errazago, langileen eskubideak defendatzeko erakunderik ezean. 1890eko greba arrakastatsua ere igarota zegoen, eta ustez 1904. Urterako langileen baldintzak, apurtxo bat bada ere, hobetuta zeudela pentsa badezakegu ere, Blasco Ibañez-en deskribapenak ez du horretarako betarik eskaintzen. 1890ean Bizkaiko ezkerraldeko meatzariek lehen greba entzutetsua egin zuten, eta burdingintza eta ontzioletako langileak bildu zitzaizkien. Meatzaritzen aldarrikapen nagusiak hauexek ziren: 10 orduko lanaldia, barrakoietan ez bizitzeko eskubidea eta kantinetan ez erosteko eskubidea, hauetan oinarrizko elikagaiak garesti saltzen baitziren eta kalitate eskasekoak. 4. Ondorioak eta norbere iritzia: Testu honek ez zuen eragin zuzenik eduki garaiko egitura ekonomiko, sozial eta politikoan. Testu literarioa den neurrian, asko jota ere irakurleen kontzientzian eragin zezakeen, eta XX. Mendearen hasieran alfabetatu gabeen indizea estatu espainiarren %56koa zenez, zuhurrak izan behar gara bere eragina baloratzerakoan, nahiz eta Blasco Ibañez arrakasta handiko idazlea izan zen.Edozein modutara, ezin da oharkabean igaro, testu literario bat den neurrian bere atenporalitateak beste proiekzio bat ematen diola, selektibitateko proba diseinatzeko orduan eleberri honen pasartea aukeratu izanak adierazten duen bezalaxe.


EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK 1.Boli: - Testu mota: Forma aldetik testu juridikoa da, Bizkaiko eta bereziki Bilbo inguruko abertzaleen batzokiaren funtzionamendua arautzen duelako. Testuaren edukia politikoa da, argi eta garbi, sortu nahi den mugimendu politikoaren ardatzak zehazten dituelako.Jatorriari dagokionez, lehen mailako testua da, gertakizunen garaian bertan idatzitakoa delako, garaiko errealitate bati erantzuteko.Autorea: Arana anaiak dira, Sabino (1865-1903) eta Luis (1862-1951), beraz autorea kolektiboa da, are gehiago araudi hau elkarte berriko bazkideek ontzat eman zutela  dakigunean.Hartzailea: Argitaratutako testuak bi hartzaile ditu: alde batetik ireki berria den egoitza abertzalearen bazkideak -eta zentzu horretan testu pribatua da- eta bestetik bultzatu nahi zen mugimendu politiko berriaren jarraitzaileak bihur zitezkeenak.Helburua: Helburua, esan bezala, egoitzaren funtzionamendua arautzea eta mugimendu politiko berriaren funtsezko ideiak plazaratzea da. 2. Testuaren analisia edo barne-azterketa:Kontzeptuak: Lagi-Zarra: Lege Zaharra esan nahi du, hau da, Bizkaiko foruen berreskurapen osoa, ez soilik 1876an abolitutakoak, baita 1841ean kendutakoak ere (aduanen kokapena, Foru-Baimena...).Erromatarra: Erromako Aita Santuaren jarraitzailea.Ideia nagusiak Testua zortzi artikulutan dago egituratuta:Lehenengo biek elkartearen izena, helburuak eta oinarri normatiboak definitzen dituzte, zabaldu berria den aisiarako zentroa Gainontzeko sei artikuluek sortzen ari den mugimendu politikoaren oinarriak  ezartzen dituzte: 3.Etik 7.Era Lagi-Zarra eta Jaun Goikoa terminoen esanahia zehazten ditu, euren arteko “harmonia perfektua” eta “ordena ... Eklesiastiko eta zibilaren arteko bereizketa” ezarriz, integrismo erlijioso zurruna defendatzen zen aldi berean.


EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK 2.Boli: 3. Testuaren testuingurua edo kanpo-azterketa: Politikoki, espainiar Errestaurazioaren (1874-1923) lehen fasearen (1874-1902) bukaeran kokatu behar gara, Maria Cristinaren erregeordealdian (1885-1902), hain zuzen. 1876ko Konstituzioa kontserbadorea zegoen indarrean, eta txandakatze sistemaren arabera Práxedes Mateo Sagasta zen gobernuburua (1892-1895) bigarren aldiz. Testuinguru honetan izugarrizko pisua zeukan 1876ko Foruen abolizioak sortutako egoera: foru diputazioak eta batza nagusiak desagertu ziren, gaztedia soldaduzka egitera derrigortuta gelditu zen. Testuinguru sozio-ekonomikoari dagokionez, Bizkaiko siderurgiaren garairik emankorrenetariko batean kokatzen da. Bihurteko Aurrerakoiean (1854-1856) onartutako legediaren babespean, atzerriko inbertsioak ugaritu egin ziren, eta ehundaka meategi sortu ziren ezkerraldean. III. Karlistaldiak prozesu hau eten bazuen ere, bukatu zenean indar berriak hartu zituen. Zeregin horretarako meatzariak behar ziren.Esan bezala, Sabino Arana karlisten familia batean jaio zen. Euskal probintzietako biztanle gehienak bezala munduaren ikuspegi tradizionalista zeukan, eta zentzu honetan katolikoa.Lagi-zarrari dagokionez, Aranaren ustez foruak euren osotasunean berreskuratzeak Bizkaiaren independentzia suposatuko zuen. Aipagarria da, Aranaren independentismoa Bizkaian hasten dela, eta gainontzeko euskal lurraldeetara hedatzekoa asmoa agertu bazuen ere, herrialde bakoitzak bere berezitasunak mantendu behar zituela adierazi izana, Euskal-erria konfederatua osatuz.4. Ondorioak eta norbere iritziaEuskaldunen Batzokija hurrengo urtean itxi zuen gobernadore zibilak. Ibilbide motza beraz. Sabino Aranak sortu zuen mugimendu politikoak, ordea, izugarrizko hedapena lortu zuen, eta horren seinalerik argiena, gaur egun ere, EAEko lehendakaria EAJ-PNVko kidea dela da.Hedakuntza honek mugimendu abertzalearen lehen kontraesanak eragin zituen, sektore autonomista eta independentistaren artean.


LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA 1.Boli: 1. Testuaren sailkapena  Informazio iturria: 1. Mailakoa. Egitatearen garaikoa delako.  Dokumentuaren fidagarritasuna: Lehenengo informazio iturrikoa denez, fidagarria da. Jatorria: publikoa da PSOEaren astekari ofizialean agertu zuelako.  Gaia: politikoa da PSOEaren astekari ofizialean agertzen delako non gobernua, agintariak eta “La lucha de clases” aipatzen den. Soziala da ere Maiatzaren 1.Aren manifestazioa eta langileen egoera azaltzen duelako.  Egilea: kolektiboa da. “La lucha de clases” PSOEren astekaria zena. Tomás Meabek fundatu zuen astekari hau. Baditu zenbait subjektibotasuna, hala nola, kalifikatiboak: (manifestazio zaratatsua, erregetxoek); zalantzazko terminoak (onerako edo txarrerako); osasun egoerak );Jasotzailea: Testua lehenengoan, langileei zuzenduta dago, eta beranduago gobernuari eta agintariei baldintzak hobetzeko.  Testuaren helburua: Langileen kontzientzia suspertzea da, derrigorrezko barrakoiak eta janari txarrak desager daitezen. 2. Analisia  Testuaren egitura: Zenbait paragrafotan banatura dago: 1.- Bizkaiko (…) eratu zuten. 1896ko manifestazioan eskatutakoa. 2.- 1890ko greban eskatutakoa eta onartutakoa: (Gaur egun…erostea) ordutegia murriztea, barrakoiak desagertzea eta saldutako janaria eta hobetzea eta bere prezioa jaistea. 3.- Aginte publikoak arazoaz konturatzea (gure iritziz…badute ere)  Testuaren ideia nagusia: Meatzarien lan-baldintza txarren salaketa. Kontzeptuen azalpena: Maiatzaren 1.A (langileen eguna. 1886an Chicagon eraildako anarkisten oroimenez). Erregetxoek (tokiko agintariak, jauntxoak edo kazikeak). Kuartel (barrakoiak). Dendak (nagusien edo enkargatuen dendak non nahitaez langileek erosi behar zuten).

LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA 2.Boli: 3. Testuingurua Kausak:Euskadiko langile mugimenduak meategien ustiaketa modernoarekin hasi zen. Nahiz eta 1869ko Meatzetako Legeak ustiaketa intentsiboa onartu. Beharrezkoa zen III. Gerra Karlista bukatzea 1876an meategien zonaldeak markatzeko eta kanpoko kapitala, gehienbat frantsesa, belgikarra eta ingelesa, Jaurerrian inbertitzeko. Ustiaketa modernoak eta immigrazioak Nerbioko ezkerraldeko herrien populazioa handitu zuten. Etorkinak, Espainiako eta Euskal Herriko landa eremuetatik ihesi egiten zutenak, meategien ondoan kokatu ziren. Ezkonduak beste familiekin etxeak partekatzen zituzten eta ezkongabeek, berriz, enpresetako barrakoietan ostatu hartzen zuten. Vicente Blasco Ibañezek “El intruso” eleberrian salatu zuen moduan, barrakoien edo kuartelen egoera ezin kaskarragoa zen: altuera gutxikoak, haizeztatze eskasekoak, zirrikituz beterikoak eta zerien kiratsa nazkagarria zen. Enpresako dendak debekatzea meatzarien beste errebindikazio bat zen. Askotan langileek ez zuten dirutan kobratzen enpresetako bonotan baino. Hauek enpresako denda eta kantinetan gasta zitzaketen. Egoera honek zuen interbide bakarra greba egitea zen. Lehenengo greba orokorrean langileek eskatzen zuten 10 orduko lanaldia, arloen (tareak) deuseztapena eta denden eta barrakoien kentzea. 1890ean, Loma jeneralak patronala eta langileen artean bitartekaritzako lanak egin zituen. Horren ondorioz adostu zen neguan 10 orduko lanaldia eta udan 11 ordukoa. 4. Testuaren garrantzia  Testuan azaldutakoaren ondorioak: Testu honek “La lucha de clases” astekarian agertu zuenez, ez zuen zuzeneko ondoriorik izan. Hortaz, hurrengo urteetako greba orokorrak.  Iritzi pertsonala: Meategi jabeen eta meatzarien arteko erlazioak desorekatuak izan ziren. Jabeek normalean ez zituzten kontuan hartzen langileen errebindikazioak. Hain txarrak ziren haien lan baldintzak ze botere publikoek bitartekaritza lanak egitean, langileen errebindikazioak nahiko logikoak ikusten baitzituzten.

Entradas relacionadas: