Testu iruzkin kadizko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,7 KB

Aztertuko dudan testua PERTSIARREN MANIFESTUA DA. TESTUA EZ DAGO OSORIK. Testu historikoa da, testuan azaltzen DEN EGOERA, FERNANDO vii.AREN ITZULERA, eta testuaren egileak, 1813KO GORTE nAGUSIETAKO ZENBAIT DIPUTATU, garaikideak baitira. Testu ZIRKUNSTANTZIALA DA, DIPUTATU TALDE BATEN PROGRAMA POLITIKOA AZALTZEN DITUELAKO, EGOERA POLITIKO JAKIN BATEN AURREAN, DIPUTATU HORIEK HARTU DUTEN JARRERA ISLATZEN DU TESTU HONEK.

CÁDIZKO kONSTITUZIOA 1812AN ONARTU ONDOREN, 1813AN, VALANCAYKO HITZARMEN SINATU ZUTEN NAPOLEONEK ETA FERNANDO vii.AK. HAREN ITARTEZ, ESPAINIAKO KOROA BERRESKURATZEN ZUEN FERNANDOK. NAPOLEONEN SOLDADUAK ERRETIRATZEN HASI ZIREN ETA PATRIOTEK GORTEETAKO DIPUTATUAK AUKERATU ZITUZTEN BERRIZ ERE. GORTE HORIETAKO 69 DIPUTATUK MANIFESTU HAU SINATU ZUTEN ETA FERNANDO vii.ARI ERA PRIBATUAN HELARAZI ZIOTEN. HONEN GUZTIAREN ONDORIOZ, ESAN DEZAKEGU, Egile kolektiboa DUELA TESTU HONEK ETA HASIERA BATEAN, DOKUMENTU PRIBATUA IZAN ZELA. ONDOREN, fERNANDO vii.AK ERABAKI ZUEN PERTSIARREN PROPOSAMENAK ONARTZEA ETA KONSTITUZIOA ETA KADIZKO LEGEDIA EZABATZEA. HORREGATIK MADRILERA HELDU ZENEAN GORTEAK DISOLBATU ZITUEN ETA MANIFESTUA ARGATARATU ZUEN mADRILGO gAZETAN. MADRILGO gAZETA GARAI HARTAKO EGUNKARI OFIZIALA ZEN. UNE HORRETAN TESTU HAU DOKUMENTU PUBLIKO BIHURTU ZEN, ESPAINIAR GUZTIEI ZUZENDU ZITZAIEN MANIFESTU HAU. PERTSIARREN HELBURUA ZEN FERNANDOK CADIZKO KONSTITUZIOA ETA GORTEETAKO LEGE LIBERAL GUZTIAK EZABATZEA ETA ABSOLUTISMOA ETA ERREGIMEN ZAHARRA BERREZARTZEA ZEN. Dokumentu honetan Konstituzioaren hitzaurrearen atal bat eta zenbait artikulu agertzen dira. Hitzaurreak azaltzen digu Gorteak Cadizen bildu direla eta erregeordetza bat izendatu dutela, Fernando VII.A gatibu dagoelako. Cadizko Gorteek erresumako ordezkaritza guztia bere gain hartu zuten.
Gerra garaian bildu ziren Gortea Nagusiak. Hori dela eta, frantsesek okupatutako probintzien ordezkari guztiak ezin izan ziren Cádizera heldu. Bertan bizi ziren pertsonen artean bilatu ziren ordezkoak. Cádizen liberalismoaren aldeko giroa zegoenez, pisu handi samarra hartu zuen korronte politiko horrek Gorteetan. Liberalismoa ezartzeko, ezinbestekoa zen Erregimen Zaharra suntsitzea. Horixe egiten du zortzigarren artikuluak;
Zerga pribilegioak ezabatuz.
Politika arloan ere, Espainian erregimen liberala ezartzeko bidea irekitzen dute beste artikulu guztiek, 12.A izan ezik. Liberalismoaren honako printzipio hauek jasotzen dituzte artikulu hauek: nazio-subiranotasuna, botere-banaketa eta hiritarren eskubideak eta askatasunak.Artikuluz artikulu azalduko dugu testua hurrengo lerrootan. Konstituzioaren 1. Artikuluak berdintzat jotzen ditu penintsulako eta kolonietako biztanleak, guztiek osatzen baitute espainiar nazioa. Independentzia Gerra hasi zenean ez zegoen berdintasunik; kolonietako biztanleek merkataritza askatasunik ez zuten, zerga ugari ordaintzen zituzten eta goi-kargu asko penintsularrek bakarrik bete zitzaketen. Napoleonek penintsula inbaditu ondoren, Ameriketako hiri batzuetan tokiko botereak ezartzen ari zirela jakin zuen Batzorde Goren Zentralak eta arriskuan ikusi zuten batzordekideek Espainiako inperioa. Kolonietako biztanleak erakartzeko bidea izan zen Gorteak deitzea eta Ameriketako diputatuek ere Gorteetan parte hartzea.

3. Artikuluak nazioaren subiranotasunaz mintzatzen da, eta legeak ezartzea nazioari bakarrik dagokiola esaten du. Halere, Konstituzio honen arabera, legeak proposatzeko eta aldi batez eteteko eskubidea du erregeak, izan ere, 15. Artikulua aintzat hartzen badugu, nazio-subiranotasunaz mintzatu beharrean, subiranotasun bikoitza edo konpartitua ezarri zela esan behar genuke.

8. Artikuluak nobleziaren eta Elizaren zerga pribilegioak ezabatzen ditu, espainiar guztiek lagundu behar dutelako Estatuaren gastuetan haien ondasunen arabera. Ordura arte, nobleek ez zuten zerga zuzenik ordaintzen, ezta Elizak ere. Horrez gain, hamarrenak ordaindu behar zizkioten nekazariek Elizari.

12.
artikuluak erlijio-askatasuna baztertzen du,
erlijioa katolikoa baino ez baitu onartzen. Arestian esan dugu, Cádizko Konstituzioa liberala dela, eta, eskubideak eta askatasunak babesten dituela.  Erlijio-askatasuna da salbuespena. Absolutismoaren eta erreformismo ilustratuen aldeko diputatuek ez zuten erlijio askatasunik defendatzen. Aurrekoaz gain, Cádizko diputatuen artean, jatorri eta lanbide askotako jendea egon arren, ordezkaritza zabalena Eliz jendeak izan zuen. Beharbada horregatik ere baztertu zen erabat erlijio askatasuna.

14. Artikuluak dio Espainiako gobernua monarkia moderatu heredagarria dela. Moderatu hitzak adierazten du erregea ez dela monarka absolutua; botere betearazlea du monarkak eta gobernua zuzentzen du, baina erregeren ekintzei ministroek eman behar zieten onespena.

15. Artikuluak dioen bezala, Gorteek egiten zituzten legeak, erregearekin batera
Legeak proposatzeko eskumena izateaz gain, gustuko ez zituen legeen aplikazioa bi urtez eteteko eskumena zuen monarkak. Gorteen eskumenei dagokienez, esan behar da nazioarteko itunak onesten zituztela Gorteek. Horrez gain, armada gidatzen zuten eta sortu berriak ziren Estatuaren aurrekontuak onartzen zituzten.

17. Artikuluak dio auzitegietako epaile eta magistratuek aplikatzen dituztela legeak. Era horretan, erregea epaile gorena izateko eskumena galtzen du.

371. Artikuluak inprenta askatasuna aldarrikatzen du;

Aldez aurretiko zentsura alde batera utziz

Inprenta-askatasuna asko garatu zuten liberalek eta prentsa eta irakurtzeko zaletasuna dezente zabaldu ziren XIX. Mendean.
1812ko Konstituzioa oso luzea da eta artikulu batzuk baino ez ditugu iruzkindu. Halere,  aztertu ditugun artikuluetan garbi ikusten da orokorrean konstituzio liberala dela; nazioaren subiranotasuna, botere banaketa eta prentsa askatasuna jasotzen dituelako. Halere, Cádizko Gorteetako diputatu guztiak ez ziren liberalak eta Fernando VII.A itzultzean, absolutismoaren aldeko diputatuak nagusitu ziren. Testuinguruari dagokionez, Independentzia Gerraren giro nahasian kokatu behar dugu Cádizko Konstituzioa. Luis XVI.Aren Exekuzioaren ondoren, bat egin zuen Espainiak Frantziaren kontrako aliantzarekin eta Konbentzio Gerran parte hartu zuen. Gerrak iraun zuen bitartean,  Ameriketako koloniak eraso zituen Britainia Handiak, nahiz eta teorikoki, espainiarren aliatua izan. Konbentzio Gerra galdu ondoren, Frantziaren aliatu bihurtu zen berriz Espainia eta San Ildefontsoko Ituna (1796) sinatu zuen Frantziarekin. Aliantza horren ondorioz, San Vicente Lurmuturreko gudua (1797) eta Trafalgarkoa galdu zuten franko-espainiar ontzidiek. Porrot horien ondorioz, Espainiarren itsas-armada ahuldu egin zen eta Amerikar lurraldeak babesteko arazoak izan zituen erregeak. Hori dela eta, Atlantikoko merkataritza eten egin zen eta  lur jota gelditu ziren erreinuko ekonomia eta errege-ogasuna. Porrot militarrei nekazaritzako arazoak gehitu zitzaizkien. Uzta txarrek oinarrizko produktuen hornidura zaildu zuten.  Gosete handiek gizarte gatazkak ekarri zituzten. Britainia Handia itsasoz inbaditzeko ahaleginek huts egin ondoren, merkataritzako blokeoa ezarri zien Napoleonek ingelesei. Portugal horren kontra azaldu zen, eta hura inbaditzea erabaki zuen enperadoreak. Baimena eskatu zion Napoleonek Carlos IV.Ari Espainia zeharkatzeko. Carlosen onespena lortu ondoren, Frantziako soldadu batzuk Portugalera abiatu ziren, baina beste batzuk Espainian gelditu ziren. Frantziarren azpi-jokoak, gizarte-egoera larriak eta Gorteko gatazkek Aranjuezko matxinada sustatu zuten.   Godoy ministroa atxilotu zuten matxinoek eta Carlos IV.A haren seme Fernando VII.Aren alde abdikatu zuen. Egoera baretu zenean, abdikatu izanaz damutu zen Karlos eta laguntza eskatu zion Napoleoni. Enperadoreak bitartekari modura eskaini zuen bere burua, eta Frantzian elkartzeko deia egin zion Espainiako errege-familiari. Baionan zirela, Fernandok koroa itzuli zion aitari eta hark Napoleonen esku utzi zuen. Enperadoreak haren anaia Joseri eskaini zion Espainiako tronua.Espainiar guztiek ez zuten monarka berria gogo onez hartu, eta 1808ko maiatzaren 2an Madrilgo herria frantziar armadaren kontra matxinatu zen. Murat jeneralak gogor erreprimitu zuen matxinada, baina Jose I.Aren kontrako borroka ez zen horregatik eten. Frantziarren kontrako guda antolatzeko tokiko batzordeak sortu ziren Espainia osoan.  Aste gutxiren buruan, Probintzia Batzordeak ere eratu ziren. Irailean bat elkartu ziren batzorde haiek Batzorde Goren Zentralean. Floridablancako kondea izan zen Gorenaren presidente. Fernando VII.A aitortu zuten Espainiako errege batzordekidek eta agintea bere gain hartu zuten, erregea itzuli artean. Britainia Handiarekiko aliantza sinatu eta gudarostea antolatu zuten, Frantziaren kontra borrokatzeko. Horrekin batera, gobernu programa erreformista ere aurkeztu zuten. Bailengo garaipena lortu zuten patriotek, baina Napoleonek soldadu gehiago ekarri zituen eta Espainia osoa okupatu zuen, Cádiz izan ezik - ingelesek babestu baitzuten hiria -. Hortxe deitu zituen Gorenak Gorte Nagusiak. Laugarren mailako zeharkako sufragio unibertsalez aukeratu ziren diputatuak eta ganbara bakarra osatu zuten. Antolaketa politikoa iraultzeaz gain, ekonomia, armada, hezkuntza, administrazioa eta beste zenbait arlo ere modernizatu zituzten Gorteek. Ekonomiari dagokionez, Erregimen Zaharreko erakunde garrantzitsuenak suntsitu zituzten Cádizko gorteek. Eskumeneko jaurerriak abolitu zituzten eta lurralde jaurerriak jabego pribatu bihurtu zituzten. Azken erabaki honek iskanbila ugari sortu zituen, lur asko nekazariek erreklamatu zituztelako. Maiorazkoak ere ezabatu ziren eta herri lurrak nahiz erlijio ordena deseginen ondasunak desamortizatu ziren. Industria askatasuna ezarri zen eta gremioen pribilegioak ezabatu ziren, kontratazio askatasuna bermatzeko. Zergak eta Ogasuna erreformatzea ere proposatzen zuten zenbait diputatuk eta aurrekontuak zehazteko bideak egin ziren.Herriaren defentsari dagokionez, nahitaezko soldadutza ezarri zuten Gorteek eta herritar armatuek osatutako MILIZIA NAZIONALA sortu zuten.Hezkuntza arloan, oinarrizko hezkuntza publikoa antolatzen hasi ziren. Lurralde administrazioa ere berritu zuten Gorteek eta probintzia eta udalerritan banatu zuten lurraldea. Probintzia diputazioak ere sortu zituzten.Cádizko Gorteek espainiar liberalismoa indarrean jarri zuten, eta oso tresna baliagarria izan ziren Espainia modernizatzeko. 1812ko Espainiako Konstituzioa 1787ko Estatu Batuetakoaren edo 1791ko Frantziakoaren mailakoa zen, eta eredua izan zen Hispanoamerikako eta Europako zenbait herrialderentzat (Bi Sizilietako erreinua).


Entradas relacionadas: