Testu iruzkin

Enviado por Luar y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB

Prestigio handiko euskalkia da gipuzkera, Euskal literaturan euskalki literario nagusia da, gipuzkera izan zen azken mendeetan. Ildo horretatik ulertzen da apaiz eta bertsolari bizkaitarrek jende aurrean jarduteko gipuzkera ere egiten dute. Azkuek gipuzkera osotua proposatu zuen XX. mendearen hasieran. Egungo euskara batuak gipuzkeraren ukitu handia du, handiegia batzuen iritziz. Gipuzkera ez dator bat probintziaren luze zabalarekin. Gipuzkera, Gipuzkoako erdialde guztian eta Nafarroako Mendebaldean hedatzen da. Gaur egun, hiru azpi euskalki daude gipuzkeraren barruan: Sartaldekoa Mendebaldekoa dena (Azpeitia), Erdigunekoa (Tolosa) eta Sortaldekoa Ekialdekoa dena (Oiartzun). Gipuzkoak 2001 urtean %48k hitz egiten zuten euskera. 1991an %42a hitz egiten zuen. Gehiengo nagusiak gipuzkera du euskalkia.

Ezaugarriak: Bokalak: -Aditz laguntzailean dauden bokal-alternantziak dira: (EB) gara / (G) gera  zara/zera. -"A" organikoa jaten dugu Gipuzkoan: (EB) gaur ez daukagu eskolarik / (G) eskolik.

Diptongoak eta hiatoak: -Bi bokal ezberdinen artean kontsonanteak sartzen ditugu, b eta y: (EB) bihotza / (G) biyotza buruan/buruban.

Kontsonanteak: -Tradiziozko gipuzkerazko testuetan ez da h-rik ikusten. Aztarnak utziak ditu h-g modura: lehortu/legortu. -Gipuzkera bokalen artean "r" eta "g" galtzeko joera du: orain/oain gera/gea. Deklinabidea: -Nor eta nork kasuak, pluralean, bizkaierarekin gertatzen den moduan ez dira bereizten: haurrak etorri dira menditik / haurrek ekarri dute berria. -Nondik kasuan, -tik jarri beharrean -tikan erabiltzen da: etxetikan nator.

Aditza: -Aditz laguntzailean "e" bokalaren aldeko aukera du egina: det, zerate, dezu. -Bizkaierak bezala aditzetako -en desinentzia -an bihurtzen da: nintzan. -Aditz bukaeratan bokala galtzea ere gertatzen da: zun/zuen, zitun/zituen. -Ahalerazko, subjuntibozko eta aginterazko adizkietan -tu, -du eta i kentzen dira: etorri zaitez / etor zaitez. -Nork pertsona morfema -zute formaz ageri da, ez 

-zue: dakizute, dezute.

Entradas relacionadas: