Testu iruzkin

Enviado por Luar y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB

Laburpena: Gu eta gure ideien artean tarte bat dago, aldiz, sinesteekin elkarturik guaudela esan dezakegu beraz, sinesteak garela esan daiteke. Ideietik independizatzea lortu dezakegu garrantzitsuak izan arren. Gainera, ideiak jarraitzeak ahalegina eskatzen du, ez garelako beti konsekuenteak horiekiko, horregatik heroitzat hartzera jotzen dugu ideietatik bizitzen den hori. Bizitza: Ortegaren uste bizitza eta errealitatea pentsamenduaren aurrekoak dira (mendeetan zehar pensatu izan zen kontrakoa). Bizitza ez da edozein bizitza bezala ulertzen, norberaren bizitza da, pertsonala, zirkunstantzia zehatz batzuetan gauzatzen dena. Bizitza nire bizitza da, niri dagokidan erantzukizu ordezkaezina. Animali eta landareen bizitza ez da errotiko errealitate Ortegarentza. Giza bizitza da gogoeta filosofikoaren erdigunea, hauen bereizgarritasuna pentsamena eta norberatze ahalmen bezala ulertua. Teoria: testu zati hontan ideiak burutapen bezala har daitezke. Pentsamenduak dira, eta beraz, egin eta desegiten dira etengabe eta norberaren zalantzak sorturikoak direnez, desegonkorrak direnez alegia, eztabaida daitezke, eta horien fidagarritasuna dudan jarri. Ideiak ere muuturreraino eraman daitezke, gure bizitza horietan oinarrrituz edo gure bzitza emanaz, baina ezin izango dugu horietatik bizi ez direlako gure barnean sustraitzen. Beste hitzetan, ideiak arrazoitzeko gaitasunaren ordezkari dira. Alde: Ideiak gizakio eraikitzen ditugun pentsamenduak dira eta sinesteak aldiz guregan guztiz sustraituak dauden ideia bereziak. Sinesteak gure bizitza dira eta ideiek arrazoimena ordezkatzen dute. Sinesteak gure jabe direla esan dezakegu izan ere, horiek ez bagenu ezin genuke ihaurdungo. Sinesteak gure aurrekoak dira eta ia inork ez ditu zalantzan jartzen, izan ere, norbaitek sinesmen bat zalantzan jartzean trantsizio deitzen den unea gertatuko zen, non sinesmena galdu eta ideia bilakatzen da. Ideiak pentsamenduak dira, zalantzak sortutako ezegonkortasunaren emaitzak. Hauek sortu, eztabaidatu, zapaldu... egin daitezke. Ortegaren ustez hauetatik ezin gera bizi guregan sustraitzen ez direlako, horregatik heroitzat hartzen dugu ideietatik bizitzen dena. Ideiak ez dira beraz errealitatea, gizakiaren eraikuntza baizik.

Kontra: Platonen Ideien Teoria esaten duen bezala,  bi gauza bereizten dira: gauzak eta ideiak. Bakoitzak mundu desberdina batean bizitzen da, lehenengoak mundu sentigarrian daude eta bigarrenak mundu ulergarrian. Gauzak aldagarriak eta ustelgarriak dira, hau da, eraldatu daitezkeen zerbait dira. Aldiz, ideiak aldaezinak dira, betierekoak. Bien artean tarte bat dago, zeharkatu ezin dena. Hau da, gauza ezin daiteke ideia bihurtu ezta ideia gauza ere. Ideiak maila jakin batean daude, gauzen mailaren gainetik, izan ere gauzak ideien imitazio hutsak dira, edozein momentutan aldatu daitezkeenak.

Perspektibismoa: Perspektibismoa esplikatu baino lehen zirkunstantzialismora jo beharko ginateke, esaten duena gizaki oro zirkunstantzia murgilduta dagoela. Zirkunstantzia horiei zentzu bat eman behar diegu, adibidez zirkunstanzia naguasiak xumeekin konparatu behar ditugu. Izan ere, gogoeta filosofikoak egiterakoan ez da daturik baztertu behar. Zirzkunstantziak arazo bat dakartze: aldakorrak dira zein da bakoitzaren ordena? Ortegak gertuen dagoenetik hasi behar garela, gizabanakoarentza garrantzitsuena delako. Zirkunstantzialismoak egiaren desegitea dakar, izan ere aldakorrak direnez ezin dira bakarrean batu. Ortegak esaten du gizabanakoen bizitza perspektibatik antzeman daitekeela soilikm perspektiba desberdinak osatuz. Objetibismoa eta perspektibismoa elkarrekin doazte izan ere bigarrenak zirkunstantzialismotik sortzen delako. Ortegak perspektibismoa erabiltzen du erlatibismo eta arrazionalismoren ikuspegiak egiaren arrazoak gainditzeko. Beraz errealitatearen aniztastasuna onartu baina aldi berean garrantzitsua da aniztasun hori bat egitea oinarri batetik abiatuz. Oinarri hori perspektibismoa izango litzateke izan ere perspektibak osagarriak dira eta bakoitza egia pixkat bat gordetzen dute. Hortaz perspektiba guztiak elkartzerakoan Egia lortuko dugu.

Entradas relacionadas: