Tenperatura decinizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB

EGITURAZKO mutazio kromosomikoak: Kromosoma zehatz baten sekuentzia genikoen luzera edo nukleotidoen ordena eraldatzen da.

Akats hauek meiosian zehar suertatzen dira, kromosoma homologoak gaizki bereiztu direlako.

Motak:

  • Delekzioa: Nukleotido- sekuentzia bat galtzen da.

  • Alderantzikatzea: Kromosomaren zatiak lekuz aldatzea.

  • Translokazioa: Sekuentzia bat lekuz aldatzen da eta beste kromosoma batekin bat egiten du.

Transgenikoak lortzea

  •  Transgenikoak aldaketa genetikoak izan dituzten organismoak dira.

  •  Ikerketa medikoan, biologia zelularrean eta nekazaritzan edo abeltzaintzan erabili daitezke.


Animalia transgenikoak

  • Sagu transgenikoak sortu dira, gene eraldatu desberdinak dituztela.

  •  Sortu diren sagu transgenikoak gizakiok pairatzen ditugun hainbat gaixotasun garatuko dituzte: diabetesa, fibrosi kistikoa, Alzheimerra.

  •  Helburua gaitz horien kontrako tratamendu eraginkorrenak garatzea da.

  • Arrain transgenikoak: animaliekin egindako aplikazio nagusienak arrainetan egin dira.

  •  Karpa transgenikoak sortu dira, askoz ere azkarrago hazten direnak, amuarrainaren hazkunde-hormonaren genea sartu zaielako, eta halaber izokin transgenikoak, tenperatura txikiei aurre egiteko prestatuagoak.


Landare transgenikoak

  •  Nutrizio aldetik osasungarriagoak diren landareak lortu dira.

  • Izurriteei eta infekzioei aurre egiteko erresistentzia duten landareak.

  •  Muturreko baldintzetan bizi daitekeen landareak. Adb: paduretan.

  • Nekazaritza-ekoizpena ingeniaritza genetiko bidez:

  • Artoaren aldaera transgenikoak, hotzaren, izurriteen eta zenbait herbiziden aurrean oso erresistenteak, barneratu zaien geneen arabera.

  • Gariaren aldaera transgenikoak, elikagarriagoak eta izurrite eta herbiziden aurrean erresistenteagoak.

  • Tomatearen aldaera bat, motelagoa heltzen dena.

Entradas relacionadas: