Tengo una

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

*Gogortasun saiak. dinamikoak: bi metodo: inpaktu metodoa: 5mm diametroko bola materialaren kontra jaurti, hatza usteko indarrarekin. Hatzaren diametroa neurtu eta gogortasuna zehazten da neurgailuak dituen taulekin. Poldi-ren aparatua da ezagunena.      Itzulera edo Shore met.: materialaren gogortasuna garaiera jakin batetik erortzen den mailu batek errebotean hartzen duen garaieraren arabera zehazten da. Hatzik ez. Ezagunenak: esklerometroa eta duroskopioa. *Zizailadura saiak.: materialek ebaketa esfortzuen pean duten portaera aztertzea dute helburu. Torlojuak, errematxeak eta txabetak fabrikatzeko erabiltzen diren materialekin burutzen dira.*Gilbordura saiak.: luezea eta sekzio txikiko probeta bati bere ardatzaren norabidean eginiko konpresio esfortzua ezartzen badiogu albo baterantz tolestuko da(gilbordura). Saiak. Hauek kargek zutabe, biela, habe, barratan… eragiten dituzten deformazioak ezagutzeko erabiltzen dira .  *Bihurdura saiak: bihurdura esfortzuak jasanez lan egiten duten piezekin burutzen dira.     Probetak:  BARRA: formakoak erdian ez dute bihurdura tentsiorik izaten, hau handituz doa periferiarantz hurbilduta. HODI formakoak esfortzuen banaketa orekatuagoa dute. Makinak biburu: motor elektrikoa eta finkatzeko euskarria.     *makurdura saiak.: sekzio angeluzuzeneko probetei, muturrak euskarri banatan dituztela, gero eta esfortzu gehiago egiten zaio erdialdean deformazioa neurtzeko.     Saiakuntza hauek trakzio saiakuntzen osagarriak dira, eta batik bat erabilitako egiturei aplikatzen zaie, material jakin baten probetei baino gehiago.      

Entradas relacionadas: