Teknika kualitatiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,33 KB

JUDOA


Japoniar jatorria duen borroka honen asmatzailea gizon ahula zen. Hau
dela eta antzinako borroka metodoak ikertzen hasi eta Judo teknikak asmatu
zituen. Hauen bitartez indartsuagoak ziren aurkariak menperatu zitzakeen.
Judoaren berezitasunetako bat da borrokalaria bere aurkariaren indarraz
baliatzen dela bere aurka egiteko.
Helburua gorputz osoa erabiliz aurkaria lurrera bota eta bertan
geldiaraztea litzateke.
Judoa praktikatzeko Judogi edo Kimono izeneko jantziak erabiltzen
dituzte. Jantzi hauek oso sendoak izaten dira heltzerakoan erraz puskatu ez
daitezen.


Judogia lotzeko koloretako gerrikoak erabiltzen dira. Kolorearen
arabera judokaren maila adieraziko da; zuria da maila baxuen adierazten
duena eta ondoren horia, laranja, berdea, urdina, marroia eta azkenik maila
gorena adierazteko; beltza.
Judoa Tatami izeneko eremuan jokatzen da. Tatamia elkarren ondoan
jarritako lastairatxoz osatuta dago.
Jatorria errespetatuz tekniken izenak Japonieraz adierazten dira,
herrialde guztietan.


3
Erasotzen duen borrokalariari “Tori” deitzen zaio. Erasoa jasaten
duenari berriz “Uke”.


JUDOKO OINARRIZKO TEKNIKAK


Judoan teknika ugari erabiltzen dira. Gu bakar batzuk baino ez ditugu
ikasiko.
 Rei (agurra): Agurra kidearekiko
errespetua adierazteko modu bat da. Lanean
hasi aurretik egiten da eta ondoren laguna
agurtzean datza. Agurtzeko bi modu daude:
o Ritsurei (Zutikako agurra)
o Zarei (Lurreko agurra)


 Ukemiak (erorketak): Judoan
derrigorrez lurrera nola erortzen den ikasi beharko dugu.
Oinarrizko lau
modu daude:


o Ushiro-Ukemi (Atzeranzko erorketa)
: Zutik, besoak
aurrerantz luzatuak; makurtu
egingo gara belaunak tolestuz.
Hemendik atze aldera eroriko
gara ipurdia oinetatik ahal
dugun gertuen ezarriaz. Hankak
angelu zuzenean igoko ditugu
eta eskuekin tatamia indarrez
kolpatuko dugu. Buruak lurra
ukitu ez dezan erortzerakoan
pixka bat altxatuko dugu.


4


o Yoko-Ukemi (Alborako
erorketa): Erorketa egingo
dugun aldeko zango eta
besoak gorputz
aurretik aurkako
alderantz luzatuko ditugu.
Beste aldeko belauna
tolestuko dugu, erorketa
alde batera eginaz.


o Mae-Ukemi (Aurreranzko erorketa): Gorputza aurrera modu
tinko batez eroriko da. Besoek alderantzizko V bat osatzen
dutelarik lurra besaurreekin eta eskuekin kolpatuko dugu.


o Zenpo-Kanten-Ukemi (Aurreranzko erorketa bueltaka):
Besoek borobil bat irudikatzen dutelarik, eskuak hanken artean
ipiniko ditugu. Alde bateko sorbaldaren gainean egingo dugu
itzulipurdia. Burua ez da sekulan lurrean ezarri behar.


 Giltzak: Aurkaria lurrera botatzeko erabiliko ditugun teknikak dira.
ASHI WAZAK Hanketako teknikak
o O-soto-gari:
 Torik Ukeren desoreka bilatuko du bere aldera erakarriz.
 Torik ezkerreko hanka
Ukeren eskuinekoaren parean
kokatzen du. Ondoren eskuineko hanka Ukeren eskuineko
belaunaren atzealdean kokatuko du zangotraba bat
eraginaz.


5
 Bere gorputza aurrerantz botaz eskuineko hankarekin
Ukerena “erratzatuko” du.


o Ouchi gari:
 Torik eskuineko hanka Ukeren ezkerreko belaunaren
atzean kokatuko du.
 Ezkerreko hankean zangotraba egingo dio “erratzatuko”
balu bezala.


o O-soto-guruma:
 Torik eskuineko hanka Ukeren eskuineko belaunaren
atzekaldetik kiribiltzen du suge bat balitz bezala.
 Uke urruti badago eta ezkerreko hanka Ukeren
eskuinekoaren parean kokatu ezin dudanean erabiliko
dugu.


6


o O-soto-otoshi:
 Torik Ukeren hankak zabal daudela ikustean egiten dugu.
 Torik bere pisua ezker zangoan ipiniaz eskuineko hanka
ukeren zango artetik pasako du atzerantz eta goranzko
zentzuan ukeren desoreka lortzeko.


o Okuri ashi Harai:
 Tori eta uke alboko pausuak egingo dituzte.
 Toriren eskuinera doazenean, Torik eskuineko hankarekin
Ukeren ezkerreko txorkatilean jarriko du.
 Barruraka ekarriko du eskuineko hanka, Ukeren bi hankak
harrapatuz, besoekin eskubiruntz botatzen duen
bitartean.


KOSHI WAZA Aldaketako teknikak


o O-Goshi
 Ukeren desoreka bilatuko dugu gugana erakarriz.
 Torik ezkerreko hanka atzerantz eramango du, Ukeri
bizkarra emanez. Eskuineko besoa Ukeren beso azpitik
pasa eta bere gerrian helduko du.
 Ezkerreko besoarekin gorantz eta aurrerantz tiratuko
dugu.


7
 Torik Uke bere gerri euskarri puntutzat harturik lurrera
botako du.


o Tsuri komi goshi:
 Torik Uke beregana ekartzean egingo dugun aldakaren
teknika.
 Tori Ukeri bizkarra emango dio eta makurtuko da.
 Torik besoekin gora eta beregana eramanaz, aldakaren
inguruan giro eginaz lurrera botako du.


TE WAZA Besoetako teknikak
o Ippon-Seoi-Nage:
 Ukerengandik tiratuz bere desoreka bilatuko dugu.
 Torik ezkerreko hanka atzerantz eramaten du, Ukeri
bizkarra emanez. Hankak flexionatuz Torik bere
eskuineko besoa Ukeren besapean sartuko du. Ezkerreko
eskuarekin lurrerantz tiratuko du.
 Tori besotik tiratuz makurtu egingo da eta gerri kolpe

Entradas relacionadas: