Teknika kualitatiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,61 KB

Motak:1-


Freeskate: aisialdirako Erabiltzen direnak.2-Fitness: jarduera aerobikoa Egiteko erabilyzen direnak, hau da, iraupen luzeko irristaketa aldiak.3-Hockey 4-Aggressive: Half pipe edo Kalean jauziak edo “grindeatzea” egiteko balio dutenak.5-Freestyle-Slalom: kono artean Zailtasun ezberdineko figurak ahalik eta abiadura handienean egiteko. Irristaketa kirol modalitate bat da.6-Dantza artistiskokoak: izotz gaineko Irristaketa artistikoaren pareko kirolean erabiltzen direnak.7-Jeitsierakoak: malda handietan Behera jeisteko erabiltzen direnak.8-Abiadurakoak; abiadurako Irristaketa kirolean erabiltzen direnak.9-Mendikoak: mendian barrena Ibiltzeko erabiltzen direnak

Osagaiak:



Bota
motak:
Hockey eta Agressive patinak bota gogorragoak erabiltzen dituzte eta fitness eta Freeskatekoak biguinagoak.

Lotze sistemak



Hiru sistema Erabiltzen dira; lokarriak, lotura automatikoak eta mixtoak. Lokarriek Lotze malguagoa ematen dute eta automatikoak zurrunagoa. Patin mixtoetan Berna aurreko lotura automatikoa izaten da orkatila ondo eusteko eta oin Gainekoa lokarriduna.

Txasisa edo gurpil euskarria



egitura honek bota Eta patinak batzen ditu. Era askotakoa izan daitezke, baina orokorrean, Txasis luzeagoak egonkortasun gehiago ematen dute eta laburragoak Maniobrabilitate handiagoa. Bestalde txasisak plastikozkoak edo Aluminiozkoak izan daitezke. Aluminiozkoak arinagoak, gogorragoak eta Egonkorragoak izaten dira, ondorioz sentsibilitate handiagoa ematen dute. Plastikozkoak berriz kolpeak hobeto jasaten dituzte.

Gurpilak



gurpilak bi Aldagairen arabera sailkatzen dira batipat, diametroa eta gogortasuna. Gurpilik txikienak 47 mm-koak izan daitezke, adibidez agressiveko Patinenak eta handienak 110 mm-koak, adibidez abiadura patinenak. Gogortasuna “A” hizkiaz jarraitutako zenbaki batek adierazten du, zenbat Eta zenbaki altuagoa gurpila gogorragoa da. Gurpil bigunak abiadura Gutxiago ematen dute eta azkarrago gastatzen dira, baina gehiago heltzen Dute. Gurpil gogorra ordea abidura handiagoa ematen dute, gehiago irauten Dute baina gutxiago heltzen dute.            
Orokorrean ondoren gurpilak Erabiltzen dira patin mota ezberdinetan:

Patin mota

Diametroa

Gogortasuna

Freeskate

72-84mm

80A - 85A

Fitness

80 -90mm

80A - 90A

Hockey Línea

72 -76mm

74A – 78A

Abiadura

90 - 110mm

83A - 110A

Agressive

47 - 60mm

88A - 95A

Errodamenduak:Gurpil bakoitzak bi errodamendu Eramaten ditu erdigunean kokatuta eta hauek dira gurpilari mugikortasun maila Emango diotenak. Errodamendu arinak gurpilak arinago mugituko ditu. Errodamenduen arintasuna ABEC eskalan neurtzen da (ABEC 1, ABEC 3, ABEC 5, ABEC 7, ABEC 9 eta ABEC 11), ABEC zenbaki altuagoak errodamendu arinago eta hobea Suposatzen du.

PATINEN MANTENUA

  • Erabilerarekin gurpilak Gastatu egiten dira. Orokorrean gurpila alde batetik gastatzendira. Hau Gertatzerakoan komenigarria izaten da gurpilak elkar trukatzea. Ezkerreko Patinekoak eskuinekora pasa eta alderantziz. Gurpilak elkar trukatzerakoan Marrazkian ikusten den moduan egin behar da.
  • Bestalde, aldika errodamenduak Garbitzea ere komenigarria izaten da, kaleko hautsa eta zikinkeriekin Errodamenduek beren gaitasuna galtzen dutelako.
  • Ez busti gurpilak! Horretarako ez patinatu bustita daude zoruetan (euritan edo euria egin Ondoren) edota putzuetan. Errodamenduak erdoildu eta izorratu egiten dira.


1.2. BABESAK

            Kaskoa, Ukondokoak, Eskuturrekoak, Belaunekoak Eta Ipurdikoak


2.TEKNIKA 2.1.Oinarrizko Jarrera

2.2.Erorketak

2.3.Geldierak

2.4.Aurreranzko Irristaketa

2.5.Biratze Paraleloa

2.6.Biratze Gurutzatua

2.7.Atzeruntz Irristatzea

2.1. Oinarrizko jarrera

Jarrera Honek teknika gehienakegiten baimenduko Digu.

- Belaunak Flexionatuak egon behar dute patin punten parera iritsi arte. Grabitate zentroa Gero eta beherago gero eta orekatuagoak egongo gara.

- Oinak Paraleloan eta aldakan neurrira separatuak mantenduko ditugu.

- Enborra Zuzen eta zertxobait aurreratua.

- Burua Tente eta begirada aurrerantz.

2.2. Erortzeko moduak


Nahiz Eta erorketak ezustean gertatzen diren komenigarria da erortzen ikastea. Bi Erorketa nagusi ikasiko ditugu: 

2.2.1. Aurrera

Ahal Izan ezkero beti aurrerantz erortzen saiatuko gera.

- Erortzera Goazela ikusten dugunean makurtu egingo gera gure grabitate zentroa Jaitsiz.

- Belaunak Flexionatu eta lurrean ezarriko ditugu (eskerrak belaun babesei).

- Ondoren Eskuak lurrean ipiniko ditugu eta besoen flexio batekin kolpearen bortizkeria Motelduko dugu.

2.2.2. Atzera

Atzeraka Erori ezkero kolpea arriskutsuagoa izan daiteke buruan edo bizkarrezurrean Kolpatu gaitezkeelako.

-Hemen ere erortzera goazela ikusten Dugunean makurtu egingo gera.

-Eskuak oinen parean lurrean ipiniko Ditugu eta besoekin kolpea leunduko dugu.

-Ondoren ipurdi gainean eseriko gera.

2.3. Geratzeko moduak

Geratzeko Modu ezberdinak dauzkagu. Komenigarria da nagusienak menperatzea: 

2.3.1. Atzeko takoarekin

Modurik errazenetakoa da patinak dakarren balaztak erabiltzea. Daukan Eragozpena da hau erabilpenarekin gastatu eta aldatu beharra izaten dela.

-Oinarrizko jarreratik abiatuta oinak Artazi jarrera hartuko dute, hau da balazta duen patinak bestearekiko Aurreratua.

-Atzeko belauna flexionatu eta aurreko Hanka luzatu horoparekin lurraren aurka indarra eginez. Patineko aurreko Gurpilak altxa egingo ditugu, atzeko gurpila lurrean mantenduz. Takoak lurra ukitzerakoan Patina abiadura galtzen joango da.

-Takoaren gainean presio gehiago eginez, Gero eta azkarrago mantsotuko gera. Hortarako atzeko belauna gehiago flexionatu Beharko dugu.

2.3.2. “T” moduan.-
Oinarrizko Jarreratik abiatuta gorputzaren pisua aurreko patin gainean ezarriko dugu, Belauna ondo flexionatua daukagularik.

- Atzeko Hanka luzatu eta patina elkartzut lurrean arrastaka eramango dugu. Gurpilen Barne ertzekin moteltzen da abiadura.

- Hasieran Normala izaten da geratze mota hau biraketa batean amaitzea. Hori ekiditeko Saiatu balaztatzen duen patinaren aldeko sorbalda ez atzera irekitzen.

2.3.3. Biraketa moduko geratzea


Geratzeko modu hau biraketa itxi bat egitean datza .

- Oinarrizko jarreratik abiatuta biraketa paralelo bat egiten hasiko gara

- eta abiadura moteltzen hasten denean biraketa itxi egingo dugu, kanpoko Sorbalda biraketa erdiguneruntz kolpe batetan eramanez.

- Sorbalda barrurantz sartzerakoan, aldaka ere jarraian barrurantz sartzen Da eta ondorioz patinak derrapatu egiten dute.

2.4. Aurreranzko irristaketa

-Oinarrizko jarreratik abiatu

-Patin bat aurrean eta beste atzean “V” Moduan. Gorputzaren pisua aurreko patinaren gainean jarriko dugu eta

-atzeko patinak bulkada emango du Atzeruntz eta kanporuntz aurrekoa aurrerantz irristatzen delarik.

-Bulkada eman duen patina bestearen Parean jarriko da eta gorputzaren pisua bertan ezarriko dugu,

-honela beste patinarekin beste bulkada Bat emango dugu.

Eraman nahi dugun abiaduraren arabera makurtuago edo zutituago joango gara. Abiadura handian patinatzeko makurtuago joan beharko gara, era horretan bulkada Luzeagoak eta indartsuagoak eman ahal izateko.

AKATS bat da Bulkada bakoitzean zutitzea gamelu bat izango bagina bezala.

2.5.Biratze paraleloa


Abiadura Hartu ostean ondorengo urratsak jarraituko ditugu.

-Oinarrizko jarreran utzi joaten

-Biratu nahi dugun aldeko patina Aurreratu eta gorputzeko pisua bertan jarri

-Gorputza biraketa erdigunera okertu, era Horretan aurreratutako patinaren gurpilen kanpokaldearekin eta atzeko patinen Gurpilen barnekaldearekinjoango Garelarik

-Biraketa gehiago itxi nahi badugu, Kanpoko sorbalda biraketa erdigunera eramango dugu.

Oharra: gorputzeko pisua aurreko Patinean egon behar da, atzeko patinak oreka mantetzen lagunduko du atzean eta Pixkat zabalduta eramanez.

2.5.Biratze gurutzatua


Biratze Paraleloan goazela;

-Atzeko patinarekin bulkada eman eta Jarraian aurrera pasako da, aurreko patinaren aurretik gurutzatuz eta Gorputzeko pisua patin oinen gainean utziaz.

-Momentu horretan atzeratuta dagoen patina Paralelora bueltatuko dugu.

2.7.Atzeruntz irristatzea


Atzeraka Patinatzeko, aurrerako teknika berdinak erabiliko ditugu. Begirada bizkar Gainetik atzerantz mantenduz.-Oinarrizko jarreeratik abiatuta,                                                                         -Patin bat atzeratuta eta gorputzeko Pisua bertan.

-Beste patinaren orpoa zabalduta eta Punta atzeratutako patinaren puntarekin ia ukitzen, hau da, bi patinak “V” Moduko bat eginez.

-Aurreratutako patinarekin bulkada emango Dugu aurreruntz eta kanporuntz, euskarri patina irristatzen delarik,

-eta jarraian atzeratutako patinarekin Paraleloan jarriko dugu.

Entradas relacionadas: