Talka orogenoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,04 KB

1.Ertz konbergenteak (suntsitze-eremuak)


Ezaugarri nagusia: Plaka litosferikoen suntsitze-eremuak dira. Subdukzio-eremuak Zer gertatzen da?Litosfera ozeanikoa sortutako dortsaletik aldendu ahala, hoztu eta astunagoa bihurtzen da. Beste plaka batekin topo egitean mantura azpiratzen da, subduzitu egiten da. Zein plaka mota hondoratzen da?Dentsitate handiena duenez, beti plaka ozeanikoa da azpiratzen dena.

Zein prozesu gertatzen dira bertan?1-Litosfera ozeanikoaren suntsitzea. 2-Jarduera sismiko eta bolkaniko handiak.3-Hondoratutako plakaren basaltoa urtzean, magmatismoa. 4-Presioa eta tenperatura handitzearen eraginez, metamorfismoa.Zein orogeno mota sortzen dira? Bakoitzaren azalpena eta adibide bat. (IRUDIA)1-OROGENO TERMIKOA: Plaka kontinental batek plaka ozeaniko batekin talka egitean sortzen da. Hego Amerikako plaka eta Nazcako plakak topo egitean, Nazcakoa azpiratuz Andeak sortu ziren. 2-UHARTE-ARKUAK: Biplaka ozeanikok elkarrekin talka egitean, jatorri bolkanikoko uhartez osatutako artxipelago bat sortzen da, Japonia, Karibea eta Filipinak.Kontinenteen talkaren ondoriozko ertz konbergenteak

Zer gertatzen da bloke kontinentalek talka egitean?1-Bien arteko litosfera ozeanikoa, litosfera kontinentalean hondoratzen da. Ura desagertu eta ozeano-hondoetako sedimentuak konpresioaren ondorioz pilatu eta goratu egiten dira.2-Bloke kontinentalek talka egitean, hauen litosfera arinegia izaki, ez da hondoratzen eta plaka biak bata bestearen gainean jarriaz, mendikate baten bidez elkartuta geratzen dira.Zein prozesu gertatzen dira bertan? (Talka-orogenoa) (IRUDIA)1-Litosfera Kontinentalaren loditzea, bi plakak bata bestearen gainean jartzeagatik.2-Mendikate edo talka-orogeno baten sorrera; Himalaia, Pirinioak.. Tontorrak ozeanoetako sedimentuetan dutenez jatorria, uretako organismoen fosil ugari aurki daitezke bertan.3-Loditutako litosferari mantuak egiten dion bultzada indarraren eraginez, igoera isostatikoa izaten du orogenoak. 

2.Ertz dibergenteak (eremu-eratzaileak) eta ebakidurako ertzak (kontserbatzaileak)


Ertz dibergentea.Zer gertatzen da?Mantuko materialak azaleratuz, gainazal ozeanikoa eratzen da. 1-(Dortsal ozeanikoak edo urpeko mendikateak / rift) (IRUDIA)2-Dortsal-ozeanikoak edo urpeko-mendikateak eratzen dira mantuko    materialak gainazaleratzean eragindako haustura-eremuetatik. 3-Bolkanismoak gainazaleratutako basaltoek, gainazal ozeaniko berria sortzen dute.4-Konbekzio-korronteek eragindako hausturaren erdiguneari Rift deritzo; bertan magma basaltikoa etengabe ateratzen da. Ebakidurako ertzak. Zer gertatzen da?Bi plaka horizontalen kontrako higiduraz sortzen direnez, ez da gainazalik sortzen ez eta suntsitzen ere. Faila eraldatzaileak: noiz sortzen dira? Non egon daitezke? (IRUDIA) Bi plaka horizontalean eta kontrako noranzkoan higitzean sortzen dira. Gehienak ozeano-hondoetan egon ohi diren arren, kontinenteetan era egon daitezke, esate baterako San Andres Faila, Ozeano Bareko eta Ipar Amerikako plaken ertzean.

3.Plaka barneko fenomenoak. Gune beroak


Gandor termikoak edo magma-lumak: zer fenomeno sortzen dituzte? 1-D geruzatik datozen magma ilerek litosfera zulatu eta, Jatorri bolkanikoko uharteak ( Hawaii eta Kanariak) edo Riften ( Afrikako ekialdeko Rift Haran Handia) formazioa eragiten dute.

Fenomeno bakoitzaren kasuan, nola gertatzen den eta adibidea. 

1-Jatorri bolkanikoko uharteak ( Hawaii eta Kanariak)(1irudia)

4.Barne- eta kanpo-dinamikaren arteko interakzioa. Harrien zikloa

Erliebea barne- eta kanpo-prozesu geodinamikoen interakzioen emaitza da

Erliebearen sorrera: Mantuko konbekzio-korronteen eraginez, bolkanismoa eta plaka tektonikoen higidurek, isostasiak.. Eratzen dute erliebea.

Modelatua: Kanpo-agente geologikoek( haizea,ura,izotza, gizakia..), erliebea modelatu edo eraldatzen dute. Plaken suntsiketa: Ozeano-fosetan grabitatearen eraginez subdukzioa gertatzen da, plakak sakoneraino hondoratuz.

Harrien zikloa


(28.Orr)1-METEORIZAZIOA:agente atmosferikoek (haizea, euria..) eragindako prozesu multzoa da, eta harriak zatikatu, eta sakabanatu egiten ditu. Meteorizazioa, mekanikoa,kimikoa zein biologikoa izan daiteke. Harri amatik, zati finagoak erauzi, higatu daitezke.2-DIAGENESIA: Meteorizazioz sortutako materialak, higatu eta garraiatu direnean, arro sedimentarioetaraino garraiatzen dira. Bertan presioa eta tenperatura handitzean,pilatu, trinkotu eta zimentatuz, arroka sedimentario bilakatzen dira. 3-METAMORFISMOA: Presioaren eta tenperaturaren igoeraren eraginez, harri batzuk eraldatu eta beste harri batzuk sortzen dira, egoera solidoa galdu gabe. Mineralak eraldatu daitezke eta ehundura ere.4-URTZEA:Sakonera jakin batetik aurrera, tenperatura eta presioa hain altuak izanik, material guztiak urtu eta magma bihurtzen dira.5-KONTSOLIDAZIOA: Magma hoztu eta solidotzea da. Prozesu hau abiadura eta leku desberdinetan gertatu daiteke; mota desberdinetako harri magmatikoak sortuaz.

5. Deformazioak

Defromazio motak: Lurrazaleko harriek jasaten dituzten esfortzuak direla eta, hiru deformazio mata izan ditzakete:1-ELASTIKOA: Behin behinekoak dira eta indarra gelditzean harriak hasierako egoerara itzultzen dira; adibidez lurrikarek eragindako bibrazioak.2-PLASTIKOA: Hauek itzulezinak dira, milioika urtean zehar jasandako konpresioek eragindakoak.3-HAUSTURAZKOA : Harrien gaitasun plastiko zein elastikoa gainditzean, apurtu egiten dira.4-TOLESTURAK: deformazio plastikoak.(3irudia)

1-TOLESTURA MOTAK: Antiklinala eta Sinklinala (irudiak pwp)2-Tolestura antiklinala edo sinklinalak, PLANO AXIALAREN POSIZIOAREN arabera:(4irudia)

6. Diaklasak eta failak

Diaklasak: hausturak desplazamendurik gabe (pitzadurak). Haustura planoaren bi aldeetako blokeak desplazatuta ez dituzten hausturak dira.

Failak: hausturak  + desplazamendua.Haustura planoaren blokeetako bat edo biak desplazatuta daudenean.1-Faila zuzena edo distentziozkoa.2-Alderantzizko faila edo konpresiozkoa.3-Urradura-faila

Entradas relacionadas: