Taldearen Garapena, Kohesioa eta Esku-hartze Teknikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,44 KB

1.4 Taldearen garapena eta eraginkortasuna

Talde-kohesioa

Taldeek, kideen arteko interakzioen bitartez, erreferentzia-puntu bihurtzen den kultura komuna osatzen dute. Honek elkartasun-sentimendua sorrarazten du, loturak indartuz eta taldearen kohesioan lagunduz. Taldea zein neurritan sentitzen den bateratua eta bere buruarekin gustura dagoen adierazten du.

Kohesioaren faktoreak

  • Barneko faktoreak: Pertsonen arteko erakarpena (sinpatia, kidetasuna), porrot-esperientziak eta helburu zein itxaropen berdinak.
  • Kanpoko faktoreak: Liderraren jokabide demokratikoa eta taldeak ingurunearekin duen harremana.

Kohesioaren aldeko estrategiak

  • Afektuzko giro positiboa: Askatasunez mintzatzea bultzatu, tentsioak gutxitu eta errespetua sustatu.
  • Espazioaren antolaketa: Giro goxoa sortu (argiztapena, tenperatura, altzariak) komunikazioa errazteko.
  • Helburu argiak: Taldeak norantz doan jakiteak eraginkortasuna handitzen du.
  • Egokitzeko gaitasuna: Baldintzak aldatzen direnean malgutasunez jokatu.

Sakabanatzea

Sakabanaketak kohesioaren kontrako efektua du: taldea desantolatu eta banandu egiten da.

Talde barruko dinamika

Talde-komunikaziorako bide nagusia aho-hizkuntza da. Taldeek sarritan hizkuntza propioa garatzen dute:

  • Argota: Talde batek desberdintzeko edo besteek uler ez ditzaten erabiltzen duen hizkuntza.
  • Jerga: Lanbide edo gai zehatzei buruz zehaztasunez aritzeko hizkera teknikoa.

Taldearen komunikatzeko aukera berriak

Teknologia berriek (sakelakoak, posta elektronikoa, sare sozialak) komunikazioa irauli dute, taldeak sortzeko eta harremanak mantentzeko aukera berriak eskainiz.

Motibazioa talde-dinamikan

Motibazioa pertsona bat helburu bat lortzera bultzatzen duen arrazoia da:

  • Kanpoko motibazioa: Errefortzuetan oinarritua (dirua, sariak, ospea).
  • Barruko motibazioa: Norberak bere buruari ezartzen diona, lorpenen bidez mantentzen dena.

Errefortzuaren teoria

Iraganeko ekintzek etorkizunekoetan aldaketak eragiten dituzte: ondorio positiboak dituzten portaerak errepikatu eta negatiboak saihesteko joera dugu.

2. Taldeetan nola esku hartu

2.1 Taldekako esku-hartzearen alderdiak

Teknikak prozedura multzo bat dira, izaera praktikoa, bizipenezkoa eta ludikoa dutenak. Helburu zehatzak lortzeko tresna gisa erabiltzen dira eta gidari prestatu batek zuzendu behar ditu.

2.2 Taldeak osatzeko teknikak

  • Taldekatze askea: Kideak libreki elkartzen dira.
  • Soziograma: Kideen arteko harreman-sareak eta loturak aztertzeko mapa.
  • Oxford metodoa: Ausazko taldekatzea, betiko taldetxoak apurtzeko.
  • Collagearen metodoa: Paper-tiren bidez taldeak osatzeko modu sortzailea.
  • Rolen antzezpena: Pertsonaiak edo egoerak antzeztuz taldeak osatzea.

2.3 Dramatizazio-teknikak

Parte-hartzaileek egoera zehatzak bizitzen dituzte:

  • Role playing: Bizitzako egoera bat ahalik eta errealisten antzeztea.
  • Rolak alderanztea: Batek bestearen rola hartzen du, enpatia garatzeko.
  • Bakarrizketa: Norberak bere buruarekin hitz egitea, pentsamenduak ozenki adieraziz.

2.4 Talde-dinamikak

Fikziozko egoeren bidez giza harremanak eta gaitasun sozialak garatzeko prozesuak dira. Motak: aurkezpen, elkar ezagutzeko, emozio, autoestimu, kohesio eta gatazkak bideratzeko dinamikak.

2.5 Jardueren programazioa

Jarduera arrakastatsua izateko plangintza behar da: beharrak detektatu, helburuak zehaztu, taldearen ezaugarriak (tamaina, adina) kontuan hartu, lekua, denbora eta materialak antolatu. Ebaluazioa ezinbestekoa da bizipenak eta ikasitakoa partekatzeko.

5.1 Talde-lana eta bilerak

Bilera lan-tresna nagusia da. Motak: informatiboak, formatiboak, erabakiak hartzekoak eta sormenezkoak (Brainstorming).

5.2 Eztabaidatzeko edo informazioa trukatzeko teknikak

Asanblada, Brainstorming, Lagun-multzoa, Txutxu-mutxua, Eztabaida, Mahai-ingurua, Panela, Philips 66, Sinposioa eta Arriskuaren teknika dira talde-lanerako baliabide nagusiak.

Entradas relacionadas: