Talde dinamika motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,4 KB

7- Lidergo motak :

Lidergoa taldeko egituraren barruan kokatzen den kidearen rol garrantzitsuenetako bat da. Liderrak helburu jakin batzuetara gidatzen dio taldeari, hau kohesionatua mantenduz beti. Bilera batean liderrak dinamizatzaile rola izan behar du.

-Motak: Liderrak gauzak nola egiten dituen arabera:


-Larderiazko liderra: Taldeak lanera dioanean erabili behar dituen prozedurak, teknikak eta ekintzak zehazten ditu, baita lan bat garatzeko orduan kideen arteko erlazioa ere.

-Lider demokratikoa: Honek taldeko kideen artean erlazio jariakor bat izaten laguntzen du eta hauen beharrak asetzen saiatzen da, horregatik kontsideratzen da liderrik hoberena.

-Laissez-faire liderra: Talde-ekintzetan ez du parte hartzen, taldeari bakoitza bere erabakia hartzen uzten dio eta materiala eta informazioa eskatzen zaionean eskuragarri jartzen ditu.

-Ezaugarri pertsonalak: Dinamizatzaileak bere eginkizuna errazteko hainbat ezaugarri izan behar ditu, adibidez:


1.Oreka eta heldutasun psikikoa izan behar du,

2.Taldekideen gaitasunetan konfiantza izan behar du

3.  Malgutasun mentala eta emozionala izan behar du

4. Besteengan irekitasuna, tolerantzia eta erabilgarritasuna izan behar du

5. Pertsonen arteko gaitasuna, besteekin harreman funtzionalak ezartzeko gaitasuna inplikatzen duena


6)Talde batean agertzen diren rolak. Rolen ezaugarriak

Rola kanpotik agintzen den jokaera da, sozialki egingo duguna espero dena. Taldean, rol hauek funtzionamenduaren eta taldean onartzen diren zereginen arabera agertuko dira eta positibo edo negatiboak izan daitezke beraren funtzionamendurako.

Rol positiboen artean hauek azpimarratzen ditugu:

-Lider naturala:

taldeko pertsona sendoa da eta bere gainerako kideek bere autoritateagatik ezagutzen eta errespetatzen dute.

-Orientatzailea:

Taldeak jorratu behar dituen ideia eta gaietara bideratzen ditu

-Modertzailea:

Taldea lasaitzeko ardura dauka, taldeen arteko tentxioak gutxitzen ditu eta ideiak bideratze ditu emozioetatik baztertuz :

Idazkaria:


taldeko “memoria” da , hau da, taldeak sortutako informazioa berak idazten / gordetzen du.

-Aditua:

Taldeari informazio baliotsua mahi gainean jartzen dio, baino batzuetan sasijakintsuaren rola hartzen du.

-Argitzailea:

Azalpenak eskatzen ditu eta jorratu beharreko puntuak zehazten ditu eta taldea argia ea garbi lan egiten laguntzen du.

-Animatzailea:

Taldea estimulatu eta taldeko kideen parte hartzeaz arduratzen da.

-”El acelerador”:

Taldeak egiten dituen bilerei erritmo altua jartzen die, baina, askotan erritmo hori taldeari kalteak bakarrik sortzen dizkio.

Liderra: Autoritate gehiena duen pertsona da eta taldearen barruan nahi duen funtzioa jorratu dezake; terapeuta, edukatzailea, animatzaile,... Bezala.



2) Talde baten ezaugarriak:


Talde guztiak beraiek definitzen eta identifikatzen dituen ezaugarri batzuk dituzte eta talde bat osatzeko ezinbestekoak dira ezaugarri hauek:


1- Bere kideen arteko elkarrekintza sistema bat dago:


Taldeak beraiengan erlazio bat izan behar du baita besteekiko beharrak identifikatu horrela proposatutako helburuak lortzeko.

2- Helburu komun batzuk badaude: Helburu hauek ARGIAK, ERAGILEAK eta talde guztiaren PARTE HARTZEA ahalbidetzen duten helburuak dira.

3- Taldeak arau sistema bat izan behar du partaideen jarrerak kontrolatzeko, hau giro on bat egoteko ezinbestekoa delako. (Terapeuta zuzendari moduan, taldearen arauek antolatzen dute).

4- Talde kontzientzia:


Bere kideak pixkanaka pixkanaka indibidualki pentsatzeaz, taldearengan pentsatzera pasa behar da talde bezala jokatzen hasteko.

5-Talde kohesioa: Kideek taldearen partaide izateko zein neurritan dauden pozik


Entradas relacionadas: