Talde dinamika motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

Pentsalari suitzarra zen . Rousseau-k kontratu soziala idazterakoan zeukan helburua botere legitimoaren iturri eta mugak ezartzea zen. Kontratu soziala. Hobbes eta Lockeren pentsamenduan argi dago askatasuna murrizten dugula, nahita, ordainean babesa lortzeko. Rousseau-k aldiz, bere kontratu sozialaren bertsioa bi gauza kontrajarri hauek ustartzen dituela dio. Hori lortzeko ezinbestekoa da nahimen orokorraren dotrina. Nahimen orokorra. Estatuaren parte diren indibiduoak helburu amankomunak dituzte. Estatuaren nahia dira, ongizate amankomuna helburua duena. Demagun estatu batean pertsona guztiak zergak murriztea nahi dituela. Hori da guztien nahia. Baina zergak jeistea gehiengoaren ongizatea murriztea badakar, ez litzateke aplikatu behar. Beraz, nahimen orokorra da zergak mantentzea.Askatasuna. Rousseauren arabera, nahimen orokorra betetzea askatasun forma gorena da. Askatasun zibila da, natura egoeran daukagunaren modukoa. Bi mota daude: askatasuna positiboa eta negatiboa. Legegilea. Ezinbestekoak dira lege egokiak, legegile batek sortu behar dituena. Legeak sortzea da legagilearen zeregin bakarra. Legegileak legeak ipintzerakoan kontuan hartu behar ditu Estatuaren kideen egoera eta izakera. Legegileak egoerara moldatutako legeak sortu behar ditu. Gobernua. Rousseau-rentzat gobernuaren eta subiranoaren arteko ezberdintasun nabarmena dago. Herritar guztien batuketa da subiranoa pentsalari suitzarraren ustez. Gobernaria, bestalde, subiranoak (herritarrak) emandako politika orokorrak gauzatu egiten duen indibiduo taldea da. Rousseau-ren proposamena monarkiaren eta oinordekotzako gobernu -moten aurka dago.


Gobernu motak. Rousseau-k hiru gobernu mota posible proposatzen ditu eta ez du horietako bakar bat aukeratzen. Demokrazia: Demokrazia zuzenaz ari da Rousseau. Demokrazia zuzenean herritar bakoitzak auzi guztietan bere bozka emateko aukera dauka. Aristokrazia: Hautatutako aristokrazia, naturala edo oinordekotzakoak daudela planteatzen du Rousseau-k. Gobernua beraien ezaugarri egokiengatik hautatuak izan diren indibiduo talde batek osatuko luke kasu honetan.Monarkia. Gobernuaren boterea bakar baten eskuetan jartzean datza, arrisku anitz dituen gobernu forma delarik. Rousseau-ren arabera, monarkek ez dituzte karguak hoberenekin betetzen, gortearen aurrean “postureatzeko” baizik. Horregaitik gobernu txarrak suertatzen dira. Rousseau-ri egindako kritika Askatasunaren inguruan. Rousseau-k aldarrikatzen duen askatasun zibila menperatze latza ekar lezake, nolabait estatu totalitarioa justifika bailezake, nahimen orokorraren arabera.Nola ezagutuko dugu nahimen orokorra zertan datzan?

Entradas relacionadas: