Sustraizko errealitatea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

4. PERSPEKTIBISMOA

Ortegaren pentsamenduaren bigarren aroa da. Perspektibaren nozioaz El espectador  (Sogilea) idazkietan ari da eta horien ikuspegiaren garrantzia nabarmentzen da.

 Bibliaren eta Platonen aipamenak ezinbesteko erreferentziak dira Mendebaldeko gizakia ulertzeko. Gogoeta filosofiko orok urruneko zirkunstantziak hartu behar ditu kontuan- Hala ere, badira askoz hurbilagoak diren beste zirkunstantzia batzuk ere, baina hain ditugu hurbil non ez garela haietaz jabetzen eta eragin handia dutela zirkustantzia horiek gugan beraz, kontuan izan behar ditugu. Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia.

 Errealitateari so egiten dion bakoitzak bere ikuspuntutik begiratzen dio, eta ezin esan daiteke ikuspuntu bat besteen gainetik dagoenik(ikuspuntuen aniztasuna). Ondorioz, egia absolutua, errealitatearen gaineko irudi guztien konbinazio antolatua da. EGIA errealitateari buruzko ikuspegiak bateratzeko ahaleginean erdietsiko da.

 Ortegak aldarrikatzen du nork bere ikuspuntuarekin leial izan behar duela. Pertsona baten iritziak balioa baitu, nire iritziarekin bat ez datorrelako. Desadostasun hori pertsona horien pentsamenduaren autonomiaren seinale da. Horiek horrela, Ortegarentzat tolerantzia oinarrizko balioa da gizartearen bizikidetzarako: besteen irudiek nireek beste eskubide dute existitzeko, eta elkarren osagarri dira.


 Aurre egin nahi die eszeptizismoari eta erlatibismoari. Horien arabera alferrik ahalegintzen gara egia ziurrak bilatzen, berez helezinak direlako. Gainera arrazionalismoa ere gainditu nahi du, ikuspegi bakarra aurkitzea denbora eta pertsona ororentzat.

 Perspektibismoaren arabera errealitatea ezin daiteke interpretatu subjektuaren eta objektuaren arteko ohiko bereizkuntza baztertzailearen eramuan. Ortegak nia eta gauza batzean oinarritzen den alternatiba epistemologikoa proposatzen du: niak gauzak bizitzen ditu, errealitaearen hautematea elkartze horretan oinarritzen da . Geroago, niaren eta gauzen arteko elkarrekintza bizitzaren nozioari lotuko zaio.

 Ikuskeren arteko erlazioak, korrespondentziak, bilatu behar ditugu: ideien bateratzeak. Kontua da errealitatea ulertzea. Norberaren egia baieztatzeari utzi behar diogu, eta beste ikuspegi batzuekin partekatzeari ekin. Etapa berri hau ez da aurrekoaren amaieram zegaztapena baizik, bi perspektibetatik balio duena hartzen baitu; bziitzaren perspektiba (emandako errealitatea) eta arrazoimenarena (errealitate hori ulertzeko ahalegina).

 Bizitza da filosofiaren aztergaia baina Ortegak ez du arrazoiaren aurka egingo. Bizitza niaren eta zirkunstantziaen arteko elkarrekintza da.

Entradas relacionadas: