Superpotentziak eta Sistema Bipolarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,54 KB

  • Sistema bipolar

    bat eratu zen, eta sistema horretako bi superpotentziek, gerrarako eta suntsitzeko antzeko ahalmena izaki, tentsio-egoeran zeukaten mundu osoa, elkarri eraso egiteko mehatxua zela eta.
  • Armamentu-norgehiagokak

    era arriskutsuan handitu zuen bi superpotentzien suntsitzeko ahalmena; izan ere, biek zituzten armamentu atomikoa, hidrogenozko bonbak, irismen handiko kontinentearteko misilak eta arma kimikoak. Espaziora ere iritsi zen sobietarren eta estatubatuarren arteko norgehiagoka.
  • Eragin-eremua

    mugatu zuten. Oso gogor deuseztatu zuten disidentzia oro.
  • Pertsuasioa

    , hau da,

    propaganda

    , erabili zuten bi superpotentziek beren eragin-eremuak sendo­tzeko eta batzeko.
  • Gerra pizteko beldurraren politika.

    Tentsio handiko uneak eta une lasaiagoak izan ziren txandaka: tentsio handiko uneak, superpotentzietako batek edo aliaturen batek segurtasun-eremuaren mugak zeharkatzen zituenean, eta une lasaiagoak, segurtasuna bermatzeko edo armak ez ugaritzeko hitzarmenak sinatzen zituztenean. Tentsio-uneetan, helburua aurkariaren disuasioa zen, eraso nuklear baten mehatxuaren bidez
  • Intentsitate txikiko gatazkak

    . Tokian tokiko ­gatazkak superpotentziek zuzenean edo zeharka esku hartu zuten. Lehiakideak bi blokeetako batean kokatuta konpontzen zen gatazka.
  • Espioitza eta

    zerbitzu sekretuak

    garatu ziren –CIA Estatu Batuetan, eta KGB Sobietar Batasunean– etsaiaren zientzia-, teknologia- eta armamentu-aurrerapenak ezagutzeko

Entradas relacionadas: