Sumendi motak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,97 KB
EREMU BUZTINTSUA
BUZTINA: Buztina hidrataturiko aluminiosilikatu agregatuz osaturik dago, aluminio mineralen deskonposaketatik datozenak.
1-LANDAZABALA:Ibaiek buztinezko egitura horizontalak ebakitzen eta bereizten dituztenean eratzen dira, berehala higatzen baitira erresistentzia oso gutxi dute-eta.
3-BADLANDS: lubakiak eremu handietan hedatzen direnean sortzen den paisaia
4-MAILU: Mailuak mota detritikoko haitzez osatuta daude, zehazki konglomeratuz. Mota detritikoko haitzak lehendik beste leku batean higatuta izan dira, agenteren bat garraiatuta, ura edo haizearengatik adibidez. Denbora pasa ondoren haitz hauek solidifikatu eta litifikatu egiten dira, hau da arroka sortzen da.
5-ZULOAK: zulo bat sakonune bat lurreko azaleran da, haran bat altueraz inguratua
SUMENDI JATORRIKO INGURUA:
1-KONO BOLKANIKOAK: Gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira. Isurpen-ahoaren inguruan material bolkanikoak pilatuta sortzen dira. Tenerifeko, La Palmako eta Lanzaroteko sumendi batzuek oraindik jardunean diraute.2-GALDARA: Galdara zirkulu-formako krater handiak dira.
Sumendi batek eztanda egiten duenean edo hondoratzen denean sortzen dira.3-MALPAISAK: Eremu malkartsuak dira, eta laba-koladak uhin edo bloke forma hartuz bat-batean solidotzen direnean eratzen dira. 4-DIKEAK: Dikeak, magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu. Pitzadurak horizontalak direnean, dike izeneko hormatxoak eratzen dira. 5-ROKEAK: Rokeak magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu. Hodia kono bolkaniko baten tximinia bertikala baldin bada, eratutako orratzari roke deritzo; baina higaduraren eragina hainbeste jasaten ez duten arrokekin ere eratu daiteke.6-LABAR HANDIAK: Labarra edo amildegia malda bertikal malkartsua duen eraketa geografikoa da. Ohi, amildegiez hitz egiten denean, kostalde ondoan daudenei buruz hitz egiten. Taula formako kostaldeko amildegi batek tamaina oso handia hartzen duenean, itsaslabar izena hartzen du.