Suitzako erliebea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

1. GOI-LAUTADA. 600-800 metroko altitudea duen lautada garaia da. Aro Primarioan orogenesi hertziniarrak sortutako Mendigune Hesperiko zaharra higatzearen ondorioz sortu zen;aro Terziarioan, orogenia alpetarrak zati handi bat deformatu eta suntsitu zuen.

1.1. Antzinako zokalo paleozoikoa Iberiar penintsularen mendebaldea hartzen du eta bertan material silizearrak (granito, arbela eta kuartzita) daude. Erliebearen forma nagusiak honakoak dira:
penelautadak (higadurak zokaloaren material sedimentarioak suntsitu ditu eta silizearrak gelditu dira agerian, Salamancan), uharte-mendiak (Extremaduran) eta ibaiek sortutako arroilak (Arribes del Duero). 

1.2. Barruko mendilerroakErdialdekoMendikatea (Gredos, Guadarrama eta Somosierra mendizerrak) eta Toledoko mendiak dira. Aro tertziarioan mendigune primarioaren zokaloa osatzen zuten blokeak altxatu zituen orogenia alpetarrak. Material silizearrak (granitoa, arbela, gneisa) dira nagusi. Mendi horien formak borobilduak dira. Altuera handiagoa du Mendikate Zentralak 1200 m. Bataz beste eta Almanzor bereizten da 2592 m., Toledoko mendietan 1800 m.

1.3. Barruko arro sedimentarioak Duerok (ipar goi-lautada)
Eta Tajok (hego goi-lautada) drainatzen dituzte.
Aro tertziarioan orogenia alpetarrak mendigune primarioaren hainbat bloke hondoratu zituen, bertan sortu ziren aintziretan material sedimentarioak (buztinak, hareak, margak, igeltsoak) metatu ziren. Bertako erliebearen formak honakoak dira:
paramoa
k (azalera lau eta garaiak, azalean kararrizko estratuak dituzte), landazabalak (buztinez eta margez osatutako lautada baxuak) eta aldapak (aurreko bi formen arteko maldak). Altuera handiagoa du ipar goi-lautadak (800 m.) hegokoak baino (600 m.)

2. GOI-LAUTADAREN INGURUKO MENDIAK. Aro tertziarioan mendigune primarioaren zokaloa osatzen zuten hainbat bloke (Galiziako mendigunea, Kantabriar mendikatearen mendebaldea, Sierra Morena) altxatu zituen orogenia alpetarrak eta goi-lautadaren ekialdeko ertzean itsasoan metatutako materialak tolestu zituen (Kantabriar mendikatearen ekialdea eta Iberiar mendikatea) 

2.1. Galizia eta Leongo mendigunean material silizearrak daude eta erliebearen formak altuera txikiko mendi biribilduak eta faila ugari dira.Bertako mendilerro aipagarrienak Segundera, Cabrera eta Los Ancares dira. 

2.2. Kantabriar mendikateak bi sektore ditu; mendebaldekoan, Asturiaseko mendigunean (Picos de Europa) material silizearrak (arbelak, kuartzitak) daude eta erliebean galaoiak eta haranak ageri dira; ekialdeko aldean, Kantauriar mendietan, kareharriak ageri dira eta erliebea tolesdura mendizerrek osatzen dute.

2.3 Iberiar Sistemak egitura konplexua du, iparraldean altuera handienak daude, Urbion, Demanda eta Moncayo mendiak daude, bertan kareharriak dira nagusi, baina horiekin batera badira material silizearrak (mendigune hesperiarraren ertza) eta  buztintsuak ere barruko fosa betetzen, horregatik erliebean forma ezberdinak ageri dira materialen arabera; Gaztelako aldean Albarracin (silizearra) eta Cuencako mendilerroak (kareharriak) daude, Aragoikoan Javalambre eta Gudar (kareharriak). 

2.4 Sierra Morena goi-lautada eta Guadalquivirren sakonunea banatzen dituen faila erraldoia da. Harri silizearrak dira nagusi bertan. Mendilerro nagusiak Madrona, Pedroches eta Aracena dira.   


Entradas relacionadas: