Suitzako erliebea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,39 KB

6.2 IBERIAR GOI LAUTADAREN ERTZ MENDITSUAK


Iberiar goi lautadaren ertz menditsuak Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena dira. Era Tertziarioan eratu ziren, Iberiar goi lautadako blokeak altxatu zirenean edo Iberiar goi lautadaren ekialdeko ertzean itsasoak jalkitako materialak tolestu zirenean.


6.2.1. Galizia-Leongo mendigunea


Era Tertziarioan eratu zen, Iberiar goi lautadaren zokaloaren ipar-mendebaldeko angelua Alpetar orogenian altxatu zenean. Material paleozoikoak ditu, beraz. Erliebean, garaiera txikiko mendi biribilduak ageri dira, faila askok ebakita. Mendilerro nabarmenak Segundera, Cabrera eta Los Ancares dira.


6.2.2 Kantauri mendikatea


Bi zati nabarmen bereizten dira:


  • Mendebaldeko aldea, Asturiasko mendigunea. Era Tertziarioan eratu zen, Alpetar orogenian Iberiar goi lautadaren zokaloaren mendebaldeko aldea altxatu zenean. Beraz, material paleozoikoak ditu. Mendebaldeko muturrean, materialaren gogortasunean aldeak daudenez, Appalache erako erliebea eratu da. Ekialdeko muturrean, jatorrizko kaareharrien azaleratze handi bat dago. Hain zuzen, hor daude mendikatearen gailur garaienak.

  • Ekialdeko aldea, Kantauriar mendikatea. Era Tertziarioan eratu zen, itsatsoak Iberiar goi lautadaren zokaloaren ekialdeko ertzean jalkitako Era Sekundarioko material tolestu zirenean. Material horiek kareharriak dira batez ere, baina zenbait lekutako materialetan dauden gogortasun aldeek erliebe jurasiko alderantzizkatuak sortu dituzte.


6.2.3 Iberiar sistema


Tarteko mendikatea da, eta Era Tertziarioan eratu zen, itsasoak Iberiar goi lautadaren zokaloaren ekialdeko ertzean jalkitako Era Sekundarioko materialak tolestu zirenean. Beraz, kareharriko materialak ditu batez ere. Dena dela, arroka paleozoikoz osatutako alderdiak eta arroka buztintsuz osatutakoak ere baditu. Lehenetan, Iberiar goi lautadaren zokaloa azaleratzen da; bigarrenek barne fosak betetzen dituzte. Iberiar sistemaren egiturak bi zati ditu:


  • Iparraldekoa. IM-HE norabidea, mendikateko gailur garaienak daude. Mendilerro nabarmenenak Moncayo, Picos de Urbion eta Cebollera dira, baita Demanda ere.

  • Soriako hego-ekialdetik Iberiar sistema bi adarretan bereizten da: barnekoa edo Gaztelakoa; eta kanpokoa edo Aragoikoa. Biak fosa tektoniko batek bereizten ditu. Fosa hori Era Tertziarioko materialek bete zuten.

6.2.4 Sierra Morena


Ez da berez mendikate bat, baizik eta Guadalquivirreko harana eta Iberiar goi lautada bereizten dituen eskailera maila handi bat. Faila erraldoitzat hartu izan da, baina dirudienez, puntu askotan hautsitako makurdura handi bat da. Era Tertziarioan eratu zen, Mendikate Betikoek altxatzean hegoaldetik egindako bultzadarengatik. Sierra Morenako arrokak paleozoikoak dira eta kolore iluna dute, landarediak bezala. Bi ezaugarri horietatik datorkio izena. Mendilerro nabarmenenak Madrona Pedroches eta Arecena dira.


Entradas relacionadas: