Substantzia puruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

  • Materia homogeneoa:


    Osagaiak ezin direnean begi hutsez bereizi, materia horri, materia homogeneo deritzogu. Adb: Itsasoko ura.
  • Materia heterogeneoa:


    Osagaiak begi hutsez bereizi ahal dira, materia horri, heterogeneo deritzogu. Adb: Pizza.
  • Substantzia purua:


    Substantzia puru deritzo konposizio kimikoa duen materia homogeneoari eta propietate fisiko jakin batzuk dituelako bereiz daiteke beste substantzia batzuetatik. Berezko propietate fisiko garrantzitsuenak, irakite tenperatura, fusio tenperatura eta dentsitatea dira.
  • Nahasteak:


    Konposizio aldakorra duen sistema material bat da, metodo fisikoen bidez bereiz daitezkeen substantzia puru bi edo gehiagoz osatuta dagoena.
  • Elementu:


    Substantzia sinpleagotan deskonposatu ezin diren substantzia puruei deritzo. Adb: Zilarra, urrea, sodioa eta kloroa.
  • Konposatu:


    Substantzia sinpleagotan deskonposatu ahal diren substantzia puruei deritzo. Adb: Ura, ur oxigenatua eta gatz arrunta.
  • Disoluzio urtsua:


     Osagai nagusia ura duen disoluzioa.
    Adb: sueroa eta errekako ura.
  • Aleazioa:


     Elementu bik osatzen duten nahaste homogeneoa, behintzat bat metala denean. Adb: Letoia, brontzea eta altzairua.
  • Koloidea:


    Bi fases osatutako nahastea. Adb: Aerogela eta gelatina
  • Disoluzioa:


    Solutu batez eta disolbatzaile batez osaturiko nahaste homogeneoa da.
  • Solutua:


    Disoluzio batean proportzio txikienean agertzen den osagaia da.
  • Disolbatzaile:


    Disoluzio batean proportzio handienean agertzen den osagaia da.
  • Kontzentrazioa:


    Disoluzio Baten kontzentrazioa zenbakiz adierazten du solutu kantitatearen eta disoluzio kantitatearen arteko erlazioa.
  • Filtrazioa:


    Substantzia solidoak eta likidoak bereizteko erabiltzen da. Iragazki bat erabili ohi da horretarako. Adb: Laranja-zukuari pulpa kentzeko.
  • Dekantazioa:


    Batez ere, bi likido bereizteko erabiltzen da. Enbutu  bat erabili ohi da honetarako. Adb: ura eta olioa banatzea dekantazio enbutu batean.
  • Destilazioa:


    Disoluzio baten osagaiak bereizteko erabiltzen da. Disolbatzailearen eta solutuaren irakite-puntuak baliatzen dira honetarako. Prozesu honetako matrazea erabiltzen da. Adb: Edari  baten alkohola eta ura banatzeko.

Kristalizazioa


: Solidoak eta likidoak bereizteko erabiltzen da. Lurrunkortasuna baliatzean datza,  horretarako,  disoluzioa katalizatzaile batean jartzen da, eta  likidoa  lurruntzen doa eta hondoan solidoa agertuz doa kristalen forman. Adb: Gatzagetan gatza uretik banatzeko erabili ohi da.


Entradas relacionadas: