Subiranotasun nazionala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,15 KB

3.3 MODERATUEN LANA BOTEREAN (1833-1836, 1837-40, 1844-54, 1856-1868)


Lehen aldian  Probintzien banaketa egin zen eta Errege Estatutua .
Azken hau Antzinako Erregimenaren eta Erregimen Berriaren artean trantsizioa lortzeko idatzi zen. Konstituzio hau ez zen osatu.

HAMARKADA MODERATUA (1844-1854).
Narváez generala gobernura iritsi zenean, Koroaren agintea indartu eta administrazio zentralista antolatu zuen. Milizia Nazionala kendu eta ordena publikoa ziurtatzeko Guardia Zibila sortu zen. Gaitera inprenta eta prentsa zuzenean kontrolatu ziren, gai horien gaineko eskumena zuen epaimahaia deseginez.. Espainiako nazioko erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra zela adierazten zen. Bestalde, 1851n sinatu zen konkordatua negoziatu zuten eta Desamortizazioa eten ziren. 

Konkordatuaren arabera estatuko erlijio bakarra katolikoa zen eta aginte zibilak erlijioa defendatzeko betebeharra zuen
. Gotzainei hezkuntzan
esku hartzeko baimena eman zieten, Azkenik, erlijioari eta moralari buruzko lanak zentsuratzeko gaitasuna ezarri zuen. Horren truke Erromak desamortizatutako ondasunak jabeen eskuetan geratzea onartu zuen..

Zigor Kodea argitaratu zen. Probintzia bakoitzaren agintea gobernadore zibilen esku utzi zen, eta herrietako alkateak haien Agintepean. Beraz, aginte zentralaren eta tokiko agintearen arteko lotura egin zen. Dekretu baten bidez, hezkuntza Publikoa zentralizatu zen. Ogasunean, antzinako zerga ugariak arrazionalizatzeko kontribuzio zuzen berriak ezarri ziren -lurraldekoak, industriakoak eta Merkataritzakoak-; baina katastrorik edo estatistika fidagarririk ez zegoenez, iruzur Fiskala egiten jarraitu zen. Horren ondorioz, diru sarrera gehiago lortzeko Zeharkako zergak bultzatu behar izan ziren berriro, kontsumoen gaineko zerga
.

“UNiÓN LIBERAL” ETA MODERANTISMOAREN ARTEAN (1856-1868)



O'Donnell
jeneralaren helburu nagusiak ziren:
monarkia konstituzionala sendotzea;
ordena publikoa Berrezartzea eta moderatuak eta aurrerakoiak adiskidetzea. 1845eko Konstituzioa berrezarri zuen printzipio aurrerakoi batzuekin, Milizia Nazionala ezabatu zuen eta udalak berrantolatu zituen. Baina Narváez jenerala gobernura itzuli zen, Akta Gehigarria ezabatu zuen, desamortizazioa eten zuen, eta moderantismoaren osagai kontserbadoreenak hartu zituen. Erreginaren babesa zuen.
Moyano legea indarrean sartu zen (1857):
gaztelania hizkuntza bakartzat hartzen zuen Eta egitura erabat zentralizatua, eskolak herrietan alkatearen menpean eta Institutuak probintzietako hiriburuetan gobernadorearen menpe; estatuak uko egin zion dirua jartzeari eskola sarea burutzeko. Beraz, 1877ko urtean ez zekiten ez idazten ez irakurtzen gizonen % 63 eta emakumeen % 81 (% 75 bataz bestea). Geroxeago Unión Liberal alderdiak beste aukera bat izan zuen, Marokoko gerran (1859-1861) –lurralde Iorpen gutxi izan zituen - eta Mexikon eta Indotxinan egindako espedizioek Gobernuari ospea eman Zioten baina estatuaren aurrekontua hustu zuten.
Abentura horietan, Prim jeneralak ospe handia lortu zuen (Marokon) eta lider aurrerakoia Izango zen. 1864an Narváez Gobernura itzuli zen, eta berarekin, politika Kontserbadorea eta askatasun publikoak murriztu ziren.


3.4  1837 ETA ESPARTEROREN

ERREGEORDETZA (1840-43)


Mendizabalen gobernuak komentuak eta horien ondasunak desjabetu eta desamortizatzeko dekretuak egin zituen. "Nazioko ondasun" horiek salduta, besteak beste, Ogasuna berreskuratu, erosleen babesa lortu eta gerra irabazteko baliabideak lortu nahi ziren.
Konstituzio berriaren aldarrikapenak -1837- armada karlista Madrilerantz zihoanean egin zen.
Bi ganberakoa zen (Senatua erregeak izendatzen zuen) eta Cadizko printzipio hauek oinarri ziren:
nazioaren subiranotasuna, aginte banaketa eta banakako eskubideen aitorpena. Alderdi aurrerakoienak prentsa askatasuna eta udalei aitortutako autonomia politikoa eta kudeaketa autonomia -udalak auzokoek hautatzen zituzten aginte zentralak parte hartu gabe- eta Milizia Nazionala (boluntarioek osatzen zuten, eta tokiko agintearen menpe zegoen) berreskuratzea izan ziren. Udalen eta Milizia Nazionalaren auziak hurrengo urteetan moderatuen eta aurrerakoien artean agintea lortzeko benetako borroka argitara atera zuen. Justizia admisnistrazioa eratu zen 1835ean. Karlistekin gerra amaitu ondoren, Espartero jeneral aurrerakoiak ospea handia lortu zuen prentsari esker (Lutxanako ekintza,1836) eta  handiago bihurtu zuen 1840an probintzien altxamenduak defendatu zituenean gobernu moderatuak aurkeztutako Udal Legearen aurrean. Lege-proiektu horrek udalen aginte independentea murriztu zuen, alkateak hautatu beharrean gobernuek izendatuko zituztela ezarri zen eta. Erreginaren sinadura ostean desordenak hasi ziren eta Maria Kristinak Frantziara bidaiatzea erabaki zuen, gobernatzeari uko eginez. Gorteek Espartero erregeorde hautatu zuten. Hiru urtez modu autoritarioan gobernatu zuen, aurrerakoien sektoreetatik bakartuz, eta militarren talde txiki baten laguntzaz. Altxamendu moderatuak gogor zapaldu zituen -Diego de León jenerala fusilatu egin zuen-. 1842an Bartzelona hiria bonbardatzeko agindu zuen, industria krisi larri baten eraginez matxinadak gertatu ziren eta. Krisi hori Erresuma Batuarekin sinatutako merkataritza itunarekin areagotu egin zen, Kataluniako oihal-industriaren interesen aurkakoa zen eta. Bestalde, Espainiako langileen mugimenduak 1840ko hamarkadan izan zuen jatorria, Katalunian langileen lehen erakundeak sortu zirenean: Juan Muns ehulea Kotoi Industriako Langileen Elkartearen buru zen, eta soldata hobekuntzak eskatzeko lehenengo grebak antolatu zituen.

BIURTEKO AURRERAKOIA (1854-1856)


Eginkizun nagusia Konstituzio berria egitea izan zen, baina, amaieran, ez zen aldarrikatu. 1854ko konstituzioak alderdi aurrerakoiaren ideiak islatzen ditu: nazio subiranotasuna; koroaren aginteari mugak ezartzea; prentsa epaimahaiaren iritziaren menpe jartzea; moderatuek ezabatutako Milizia Nazionala itzultzea; auzokoek hautatzea alkateak eta ez aginte zentralak; boto emaileek hautatzea Senatua eta ez Koroak; Gorteen autonomia; Kongresuak izatea lehentasuna Senatuaren aurrean urteko aurrekontuak erabakitzerakoan; erlijio tolerantzia. Politika ekonomikoaren ardatz nagusia desamortizazioa izan zen -1855eko legea, P.
Madozena-, baina garapen ekonomikoa sustatzeko lege berriak agertu ziren:
Trenbideen Legea (1855), Bankuen Legea (1856) eta Espainiako Bankua sortzea (1856). Hautesleen oinarria zabalduz, aurreko erregimenean zapalduta egon ziren joera politikoak argitara atera ziren aurrerakoien ezkerrean:  

Demokrata eta errepublikanoa

. Alderdi demokratak demokrazia, errepublika eta Langileen bizimoduan gizarte aldaketak eskatzen zituen.


Entradas relacionadas: