Subiranotasun nazionala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,92 KB

Leninengandik stalinengana

Gerra bukatzean, egoera txarra zegoen : laborantza eta industria produkzioa

txikitzea hasi zen, hirietan produktuak falta zegoen, inflazioa, gosetea, heriotza-

tasaren igotzea, egonezina herritaren eta oposizioaren artean. Egoera hartan, Politika Ekonomiko Berria martxan jarri zuen Leninek. Ekonomia sistema mistoa ezarri zuen:

- Nekazaritza, merkataritza txikia eta enpresa txikiak sektore pribatuan geratu ziren. Gainera, kolektibizazio gelditu, soldatapeko lana ezarri zen  eta herentzia eskubidea onartu zen.

- Industria astuna, garraioa, atzerriko merkataritza eta bankuak estatuaren kontrolpean

geratu ziren. 

PEBari esker, nekazal eta industria ekoizpena handitu, egonkortasun ekonomikoa lortuz, langabezia murriztu eta bizi-maila hobetu ziren. Barne merkatua desorekatu zuen, eta nekazari batzuk lurrak saltzera behartu zituen eta burgesia berria jaio zen (enpresaburuak eta lurjabeak).

1924ko KONSTITUZIOA

Gerra zibila amaitzean Sobieten biltzarrak Konstituzioa idaztea erabaki zuen. Puntu nagusiak:

- SESB sortzea, sistema federalarekin. Errusia, Ukraina, Transkaukasia eta Bielorrusiak osatzen zuten, eta autodeterminazio eskubidea zuten errepublika horiek.

- Sobiet Gorenak zuen Estatuaren aginte nagusia eta aukeratzen zuen Presidiuma (presidentea eta ministroak botere betearazlea izatea)

- Mosku izatea Sobietar Batasunaren hiriburua.


LENINEN ONDORENGOTZA

1922an Lenin oso gaixo zegoela, bi hautagaik borrokatu bere posturako:

Trotski: iraultzaren teorialaria. Iraultza SESBetik kanpo esportatzearen aldekoa.
PEB gainditu eta estatua desagerraraztearen aldekoa.

Stalin: burokrata, antolatzaile trebea eta herrialde bakarreko sozialismoaren aldekoa.

Stalinek irabazi zuen borroka, eta Zinoviev eta Karmenevekin alderdiko aginteko troika eratu zuen, eta gero idazkari nagusi bihurtu zen Stalin.

Erregimen politikoa

1924ko antolaketa politikoa berritu behar zuten. Ondorioz, 1936ko konstituzioa egin zuten:-SESB 11 errepublikaz osatutako Estatu federal bihurtu zen.- Sobiet Gorena bi ganberetan: Batasunaren Sobieta (soziala) eta Nazionalitateen

Sobieta (nazionala).- Presidiuma sortu zuten: presidentea, presidenteordeak, idazkaria eta 24 kide.- Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak mantendu zuen benetako boterea,

Stalinek purgen bidez handitu zuen bere boterea. 1936 eta 1938 artean

nagusiki Stalinek bere lehiakide politikoak desagerrarazi zituen. 

Stalin hil arte eutsi zioten sistema politiko horri.



Entradas relacionadas: