Sprako tranbia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

a. Andu [Anjel] Lertxundi (Orio, 1948). Euskarazko literatura modernoan eragin zuzeneko idazlea. Europa eta Amerikako literatur tradizioen ezagupen sakonekoa, aberastasun handiko egilea da. Ipuina, nobela eta haur literatura landu ditu, baina Goenkaleko gidoigile eta zinema zuzendari ere izan da, adibidez. Ihes betea du azken nobela.

b. Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) Azken hamarkadetako idazlerik garrantzitsuenetako bat. Hegoamerikako literaturaren eragina agerikoa daBambulo Andu Lertxundi harengan, eta Atxagak bezala, errealitatea eta fantasia lotzeko ahalegin nabarmena egin du. Modernotasunak eragin duen herri giroaren suntsitzea izan du sarritan kontagai, Babilonia nobelan, adibidez.


c. Joxean Sagastizabal (Elgoibar, 1956). Bere Kutsidazu bidea, Ixabel nobela euskaraz gehien saldu eta irakurri denetako bat izango da seguru asko: 70.000 aletik gora. Antzerkira ere eraman dute.


d. Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957). Ibilbide luze eta sendoko poeta, kritikaren goraipamen ugari jasotakoa. (Begi-ikarak, 2004, adibidez). Ez dio prosari edo gazte-literaturari uko egin.


e. Andoni Egaña (Zarautz, 1963) Bertsolaria, lau alditan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan garaile, eta idazle ere bai. Pausoa noiz luzatu nobela idatzi du, besteak beste.


f. Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) Poesia, nobela eta haur-literatura landu dituen idazlea, nazioartean ere halako oihartzuna lortu duena. 2008ko Literatur Kritikaren Saria irabazi zuen Bilbao-New York- Bilbao nobelak.


g. Jasone Osoro (Elgoibar, 1971). Helduentzako nobela ere lantzen duen arren, Jara

izeneko neska protagonista duten liburuak euskarazko gogokoenak dira 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.


h. Unai Elorriaga (Bilbo, 1973). Bere estraineko nobelak -SPrako tranbia, 2001- Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen, Atxagaren Obabakoak-ek bezala.


i. Harkaitz Cano (Lasarte, 1975). Poesiatik abiatu eta nobelarantz egin duen idazlea. Belarraren ahoa da bere azken nobela lana. Euskarazko idazlerik estimatuenetakoa, bere gaztean.

Entradas relacionadas: