Soziolinguistika: Kontzeptuak eta UNESCOren Irizpideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,79 KB
Soziolinguistikako Oinarrizko Kontzeptuak
Soziolinguistika: Hizkuntzak bere testuinguru sozialean aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da.
Hizkuntza Motak eta Transmisioa
Hizkuntza txikia: Hiztun gutxi dituen hizkuntza; hiztun kopuru handi batera iristen ez dena.
Hizkuntza handia: Hiztun asko dituen hizkuntza.
Hizkuntza-transmisioa: Komunitate bateko hiztunek seme-alabei euren hizkuntza irakastea; horren bitartez, istorio bat, antolaketa sozial bat eta kultura baten jarraipena ziurtatzeko.
Hiztun-komunitatea: Lehen hizkuntza bera duten edo hizkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa.
Ama-hizkuntza: Lehen hizkuntza, haurrak etxean gurasoengandik ikasitakoa. Haurtzaroan lehenbizi ikasitako eta gero erabiltzen jarraitzen den hizkuntza.
Egoera Soziolinguistikoa eta Erabilera
Hizkuntza-normalizazioa: Minorizatuta dagoen hizkuntza bat egoera horretatik atera eta gizarte-esparru zein funtzio guztietara hedatzeko prozesua.
Hizkuntza funtzionala: Eremu eta funtzio formal nahiz informaletan erabiltzen den hizkuntza.
Diglosia: Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntzaren edo hizkuntza-aldaeren arteko mendekotasun-egoera. Aldaera horiek funtzio desberdinetarako erabiltzen dira: bata, funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, hedabideak); eta bestea, informaletarako (familia, lagunartea).
Gaitasun Linguistikoa eta Estatusa
- Elebakarra: Hizkuntza bakarra hitz egiten duena.
- Elebiduna: Bi hizkuntza hitz egiten dituena.
- Eleanitza: Bi hizkuntza baino gehiago hitz egiten dituena.
- Hizkuntza ofiziala: Legez aitortuta dagoen hizkuntza.
- Dialektoa: Hizkuntza baten aldaera edo hizkuntza bat hitz egiteko modu espezifikoa.
- Hizkuntza estandarra: Eremu formalean erabiltzen den hizkuntza-eredua.
UNESCOren Irizpideak
Hizkuntzen bizitasuna neurtzeko UNESCOk proposatutako faktoreak:
- Hiztun kopuru absolutua.
- Hizkuntza-komunitate horretako hiztun kopurua biztanleekiko.
- Hiztun-komunitateko hiztunen jarrera hizkuntzarekiko.
- Hizkuntzaren aukera eremu berrietara eta komunikabideetara hedatzeko.
- Hizkuntza horretan egindako dokumentuen izaera eta kalitatea.
- Hizkuntza horretan irakasteko eta hizkuntza bera ikasteko dauden material didaktikoen aukerak.
- Hizkuntzaren egoera erabilera-eremu ezberdinetan.
- Gobernuek eta erakundeek hizkuntzarekiko dituzten politikak eta jarrerak.
- Hizkuntzaren belaunaldien arteko transmisioa.