Sozietate kooperatiba baten ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB


Sozietatearen organoak:Batzar orokorra:Bazkideen bilkura da,eta hor erabiltzen dir,bertaratutakoen edo ordezkatutakoen botoen gehiengo absolutuz,enpresari buruzko gai garrantzitsuak.Hiru batzar mota daude:-Batzar Orokor Arrunta:ekitaldi bakooitzeko sei hilabeteen barruan bilduko da sozietate-
Kudeaketa aztertzeko,eta aurreko ekitaldiko kontuak onetsi eta emaitzen aplikazioa erabakitzeko.-Aparteko Batzarra:Batzar arruntaren betekizunak betetzen ez dituen batzar oro da.Urtean bat baino gehiago izan daitezke eta urteko edozein unetan egin,eta administratzaileek deitu behar dute.-Batzar uibertsala:ulertuko da deialdia egin dela eta batzarra baliozkoa dela edozein gai eztabaidatzeko,baldin eta sozietate-kapital osoa bildurik egonda,bertan dauden guztiek batzarra egiteko erabakia hartzen badute aho batez. Administraileak:Sozietatearen administrazioa administratzaile bakarraren esku utz daiteke, edo talde baten esku,hau da,Administrazio Kontseiluaren esku. Akziodunak.

Akzioak

Akziodunak enpresaren akzio baten edo baten baino gehiagoren jabeak dira,eta,horrenbestez,enpresaren jabeak dira.Eskubide hauek dituzte,besteak beste: Sozietatearen mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea eta likidaziotik gera daitekeen ondarea parte hartzekoa,sozietatean duten partaidetzaren proportzioan.Dena den,erabaki daiteke sozietateak mozkinik ez banatzea eta erreserba moduan metatzea,hau da,berriro inbertitzea sozietatean.-Akzioak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea,akzio berriak jaulkitzen direnean kapital-zabalkuntzan,akziodunek lehentasune dute akzio berriak -Batzarretara joateko eskubidea eta haietan bozkatzeko eskubidea.Oro har,akzio bakoitzak boto eskubide bat dakar,baina ez da akzio mota guztiekin gertatzen. -Sozietateen erabakiak aurkaratzeko eskubidea,erabakiak legearen edo estatutuen aurkakoak badira. -Akziodunen Batzarrean aztertuko diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea,botoa eman ahal izateko. Akzioei buruzko zenbait kontzeptu:

Balio nominala

Akzio bakoitzak duen balioa da eta tituluan edo kontuko idatzoharrean azaltzen da. Benetako balioa:Akzioak duen balioa da,merkatuan saltzen edo erosten den unean.

Errentagarritasuna

Kapital batek errenta sortzeko duen ahalmena da. Ehuneko baten bidez azaltzen da;hau da,aldi batean irabazitakoa inbertitutakoarekin erlazionatzen du. MERKAATARITZA SOZIETATE BEREZIAK: A)Lan sozietatea: Sozietatearen kapitalaren gehiengoa modu pertsonalean eta zuzenean sozietatean lan egiten duten langileen esku dagoen sozietate anonimoa edo erantzunkizun mugatuko sozietatea da lan-sozietatea.Kapitalean parte hartzen duten langileek sozietatean duten lan-harremanak mugagabea izan behar du.. Ezaugarri nagusiak:-Bazkide batek ezin du izan kapitalaren herena baino gehiago,akziotan edo partaidetzan,erakunde publikoek izan ezik,sozietatearen kapitalaren %49 arte izan baitezakete.
Sozietateak,gutxienez,lau bazkide izan behar ditu,eta horietatik hiruk bazkide langileak izan behar dute. -Bazkideen erantzunkizuna mugatua da,sozietatean egin duten kapital-ekarpenaren araberakoa. -Lan-sozietate anonimoen akzioak titulu bidez adierazita egongo dira,eta ez kontuko idatzoharren bidez. -Lan-sozietateek bazkide ez diren langileak kontrata ditzakete,baina badituzte mugak:bazkide ez diren langileek guztira enpresak egiten dituzten lan-orduak ezin dira bazkide diren langileek guztira egiten dituztenak baino %15 gehiago izan. -Sozietatearen izenean, izena eta atzetik “Erantzunkizun Mugatuko Lan-sozietatea” edo “lan-sozietate Anonimoa” jarriko da, edo “SLL” edo “SAL” laburdurak. -Sozietate horiek erreserba-fondo berezi bat osatu behar dute,eta lortutako mozkin likidoaren %10 gorde behar dute horretarako. C)KOOPERATIBA SOZIETATEAK: Interes eta premia berdinak dituzten eta enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoen eta juridikoen elkarte bat da kooperatiba-
Sozietatea.Emaitza ekonomikoak bazkideei esteitzen zaizkie,funts erkideei erantzuna eman ondoren,egiten duten kooperatiba-jarduera kontuan hartuta.Kooperatibek ondare erkide bat sortzen dute,mugak daude hura eskualdatzeko eta ez dute irabazi-asmorik. Ezaugarri nagusiak:-Lehen mailako kooperatibba,bigarren mailakoa edo ondorengo maila batekoa izan daiteke.Lehen mailakoan,bazkideak hiru izan behar dira gutxienez,eta pertsona fisikoak izan ohi dira. Bigarren mailakoan,bi bazkide egon ohi dira,eta pertsona juridikoak diren koperatibez osatuta daude. Bazkideen alta eta baja borondatezkoa eta askea da. -Bazkideek kooperatibaren zorren aurrean duten erantzunkizuna sozietatean duten ekarpenaren zenbateko izendatura mugatzen da. -Kooperatiba bakoitzaren gutxieneko kapitala estutuetan dago ezarrita Kapitala guzztiz ordainduta egon beharko du sozietatea eratzen den unean. -Sozietatearen izenean,izenaren atzetik “kooperatia sozietatea”edo “s.Coop” laburdura joango da. -Kooperatibak lortutako soberakinen %30,gutxienez,Nahitaezko erreserba fondoan eta Heziketako eta Kooperatiba Sustapeneko Fondoan sartuko dira. Eratzea: Nortasun juridikoa eskuratzeko,kooperatibak betekizun formal hauek bete behar ditu. Eratze-eskritura eta estatutuak idatzi behar dira,eskritura notarioaren aurrean sinatu behar da eta kooperatiben erregistroan inskribatu behar da. Sozietatearen organoak :Kooperatibak lau organo ditu: -
Batzar nagusia bazkideen bilkura da,bai eta kideena ere,horrelakorik balu.Gaiak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko organo gorena da. -Kontseilu Errektorea kooperatibaren gobernu,kudeaketa,eta ordezkaritza-organoa da. -Errekurtso batzordea bazkideei ezarritako zehapenak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartzen ditu. -Kontu hartzaileak urteko konstuak ikuskatzen dituzte.

Kooperatiba motak

-Lan elkartuko kooperatiboak -kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibak -Etxebizitza kooperatibak -Nekazaritza- kooperatibak -Aseguru- kooperatibak -Irakaskuntza- kooperatibak



Entradas relacionadas: