Sozietate kapitalistak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,8 KB

Sozietate Motak

Sozietate Pertsonalistak eta sozietate kapitalistak. Beraien arteko ezberdintasuna Sozietateak pertsona juridiko den hainean bazkideekiko duen independentzia Mailan oinarrituko da. Sozietate pertsonalistetan, bazkideen Baldintza pertsonalak aintzat hartzen dira (“ intuitu personae”). Horren eskutik bazkide guztiek edo horien artean batzuek sozietatearen Zorren aurrean osoki, modu amankomunean eta era pertsonalean eta Mugagabean erantzungo dute. Pertsonalistak diren sozietate nagusiak Kolektibo Erregularra eta komanditarioa izango dira. Sozietate kapitalistetan, Bazkideek egindako kapital ekarpena bakar-bakarrik aintzat hartzen da (“intuitu pecuniae”).

Sozietate Zibila eta Merkataritza sozietatea. Beste salkapenak alde batera Utzi gabe ikuspegi juridikotik abiatuta garrantzi handiena duena hau da. Printzipioz bata besteagandik ezberdintzen duena irizpide objetibo bat da, Hau da, sozietateak garatzen  duen Jardueraren izaera merkataritzakoa den ala ez izango da ezberdintduko Dituenak. Beraz ezberdinatasun horren eskutik aplikatuko zaien araubidea Ezberdina izango da. Sozietate zibilaren kasuan Kode Zibileko 1.665 etik 1.708 rainoko artikuluek izango ditu indarrean, Aldiz Merkataritza Sozietateen kasuan Merkataritzarako Kodearen araubidea izango dute aplikagarri, 116 artikulutik 238 Artikuluetara daudenak hain zuzen.

Merkataritzako Sozietate motak

1)Sozietate Kolektibo erregularra

2)Komanditako Sozietate hutsa edota akzioduna

3)Sozietate Anonimoa

4)Erantzukizun mugatuko Sozietatea

espainiako Erreinuko ordenamendu juridikoan merkataritza sozietateak hurrengo xedapen Juridikoez arauturik dago

A) SOZIETATE KOLEKTIBOA (sozietate Kolektibo erregularra):

      Sozietate pertsonalista da oinarrian; izatez, pertsona elkartuen arteko Elkarrekiko konfiantza du oinarri sozietate honek. Sozietate horien izena Zehazteko, bazkide guztien edo horietako batzuen izena hartzen da.

   Sozietate honen ezaugarri nagusia ondokoa da: gainontzekoei begira, Sozietate horren kideen erantzukizuna sorospidezkoa da, pertsonala eta beraien Artean solidarioa da. Kide horiek sozietate kudeaketaren ondorioen gain Erantzun behar dute beraien ondasun guztiekin. Merkataritza kodearen 125. Atalean Eta hurrengoetan dator. 

Bazkideen erantzunkizunen ezaugarriak: Sorozpidezkoa, pertsonala eta solidarioa.

B) KOMANDITAKO SOZIETATEAK: Hutsa edota akzioduna izan daiteke

      Komanditako sozietateak ere izaera pertsonalista du, aurrekoa baino Maila murriztuagoan bada ere. Komanditako sozietatean, bazkide kolektiboez gain Badaude bazkide komanditarioak ere.

Bazkide kolektiboek sorospidez Erantzun behar dute beraien ondasun osoarekin.

Bazkide komanditarioek beraien Ekarpenen araberako erantzukizuna dute galeretan. Sozietatera ekarritako Fondoen araberako erantzukizuna izango dute. Sozietate mota hau merkataritza Kodearen 145 eta hurrengoetan dago.

C) KOMANDITAKO SOZIETATE AKZIODUNA:

      Komanditako sozietate izaera badu ere, bazkideek sozietatera ekarritako Kapitala, akzioetan banatu eta ordezkatzen da.

D) SOZIETATE ANONIMOA:

      Sozietate kapitalisten eredua dugu. Sozietate eredu horretan ez dira Aintzat hartzen bazkidearen baldintza pertsonalak, bazkideek egindako kapital Ekarpena izango da aintzat hartzen dena.

Bere kapitala Akzioetan banatzen eta ordezkatzen da. Sozietate anonimoaren bazkideak ez du Zorren gaineko erantzukizun pertsonalik.

      Bazkideen erantzukizuna beraiek harpidetutako akzioen ordainketara Mugatzen da.

E) ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA:

      Sozietate pertsonalisten eta anonimoaren artean kokatzen da. Kapitala Partaidetzetan banaturik dago eta partaidetza horiek ezin dute “balore” Izaerarik izan. Partaidetzak ezin dira tituluetan adierazi eta ezin dute akzio Izenik jaso.

      Sozietate horren bazkideak ez dute erantzukizun pertsonalik Sozietatearen zorren gain. Beraien artean ezberdindu genezake “Enpresa Berria” izeneko azpi sailkapena.

Sozietate mota ezberdinen Artean aukeratzeko arrazoi ekonomikoa

Bestelako era Sozialak (Interes ekonomikodun elkartzeak eta kooperatibak) eta beste zenbait sozietate

koop printz

Atxikimendu boluntarioa eta irekia/ Bazkideek kudeaketa demokratikoa egingo Dute/ Bazkideen parte hartze ekonomikoa/ Autonomia eta independentzia/ Hezkuntza, Formazioa eta Informazioa/ Kooperatiben arteko elkarlana/ Komunitatearenganako interesa

Sozietateen eraketa eta ezaugarriak


sozietate kontratuaren bitartez, lagun Bat edo gehiago fondo amankomunalean ondasunak edo industriaren ekarpena Egitera konprometitzen direnean izango da, lor daitezkeen irabaziak beraien Artean banatzeko asmoz.

Sozietatearen jatorria “negozio” juridiko batean datza, sozietate kontratuan hain zuzen ere. Kontratu honetatik izaera juridikoa duen pertsona bat sortzen da, sorrarazi Duten bazkideengandik ezberdindua.

Alderdien gaitasuna. Betekizunak (adostasuna, kausa eta xede soziala)

Entradas relacionadas: