Sozietate anonimoa ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,16 KB

4.Merkataritza-sozietatea:


Pertsonalista;
sozietate kolektiboa eta komanditako sozietate hutsa.Kapitalista;
erantzukizun mugatuko sozietatea,komanditako sozietate akzioduna,enpresa berria sozietate mugatua eta sozietate anonimoa.
4.1 Sozietate kolektiboa: bazkideen ezaugarri pertsonalek berebiziko garrantzia dute, sozietate pertsonalista baita.Sozietate kolektiboa Merkataritza Kodeak arautzen du./Ezaugarri nagusiak; ezaugarri hauek ditu;bi bazkide behar dira gutxienez,bazkide guztiek hartzen dute parte enpresaren kudeaketan,bazkideek sozietatearen zorrei dagokienez honelako erantzukizuna dute:erantzukizun pertsonala solidarioa eta mugagabea.Ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik eta bazkide-izaera ezin da askatasunes eskualdatu:gainerako bazkideek ados egon behar dute.4.2.Erantzukizun mugatuko sozietatea;
Sozietate kapitalista mota bat da bazkide gutxik osatzen duten eta kapital handirik behar ez duten enpresentzat egokia.
4.3 Sozietate anonimoa;
kapitalista erabat,bazkideen ezaugarri pertsonalek ez baitute inolako garrantzirik enpresan:kapitala da elementu garrantzitsu bakarra.Sozietate anonimoa da enpresa handiei hobekien egokitzen zaien sozietate-mota.A)Ezaugarri Nagusiak:1)sozietate anonimoak bazkide bakarra badu pertsona bakarreko sozietatea deritzo.2)Bazkideen erantzukizuna mugatua da,sozietatean egindako kapital-ekarpenaren araberako.3)gutxieneko kapitala 60.000 euroka da.Akzio izendunetan edo eramailearentzako akziotan banatuta dago.Bi modutan eratuta:aldi bereko eraketan akzio guztiak sozietatea eratzen den unean bertan ordaintzen dira eta ondoz ondoko eraketan berriz akzioak ondoz ondo ordaintzen da.4)Sozietatearen izena honela osatua”SA”5)Sozietatearen akzioen transmisioa askea da, sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoen unetik aurrera.6)Sozietateen gaineko zergak zergapetzen ditu sozietate anonimoak.B)Eratzea: Gainerako merkataritza guztiak bezala honek eskritura publiko bidez eratu behar du eta bi hileko epea dago merkataritza-erregistroan inskribatzeko.C)Akziodunak,Akzioak;
Akziodunak enpresaren akzio baten edo gehiagoren jabeak dira eta horrenbestez enpresaren jabeak dira.Eskubide hauek dituzte;1)Sozietatearen mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea;likidaziotik gera daitekeen ondarean parte hartzekoa sozietatean duten partaidetzaren proportzioan.2)Akzioak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea;akzio berriak jaulkitzen direnean.Kapital-zaballkuntzan akziodunek lehentasuna dute akzio berriak eskuratzeko.3)Batzarretara joateko eskubidea eta haietan bozkatzeko eskubidea;enpresa handietan akziodun asko daudenez batzarretara joateko eskubidea mugatu egin behar izaten da eta gutxieneko akzio-kopuru bat behar izaten da batzarretara joateko.Horrelakoetan sindikatzeko aukera dago.4)Sozietatearen erabakiak aukeratzeko eskubidea;erabakiak legearen edo estatuen botoa emateko.5)Akziodunen Batzarrean aztertuko diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea botoa eman ahal izateko./Sozietate anonimo baten kapitala zati berdinetan banatuta dago eta horietako bakoitzari akzio deritzo.Enpresa bati egiten zaizkion kapital-ekarpenak tituluen bidez adierazten dira edo kontuko idatzoharren bidez.

Entradas relacionadas: