Sozializazioa: zer den eta nola gertatzen den

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,41 KB

DEFINITZEKO: Darwinismoa:Charles Darwinek eta Alfred Russel Wallace-ek, 1858an, Galapagos uharteetara eta Hego Ameriketara bidaiatu ondoren eboluzioari buruz sortutako teoria da, orain arte aldaketa txiki batzuekin oraindik zutik dirauena. Bidaian egindako behaketak oinarritzat harturik egin zuten teoria berria. Antropologia: antrphos”gizakia” eta logos  “aztertzea” edo “jakintza”.Ikerketa horren barruan sartzen da, besteak beste, gure espeziearen eboluzio biologikoa aztertzea,munduan diren gizarte-mota ugariei behatzea eta haien berezitasun kulturalak ikertzea, eta gizartea antolatzeko modu askotarikoak alderatzea. Antropolia fisikoa:gizakiak berezko dituen alderdi biologikoak aztertzeaz arduratzen da,hau da,gizakiak animalia-organismo den heinean dituen ezaugarriak.Hiru dira azterketa ildo nagusiak: 1. Zertan datzan gizakia, eboluzio biologikoaren ondorio den heinean; hau da, gure espezieak historiaurrean sortu zenetik gaurdaino izaten dituen aldaketen emaitza den aldetik. 2.Zertan datzan gizakion eta gainerako hominidoen arteko desberdintasun fisiko agerikoak, ikus daitezkeenak, gainerako hominido horiek baitira gure arbasorik gertukoenak eboluzio-zuhaitzean.(giza anatomia, fisiologia,paleontologia,genetika,biologia molekularra,...) Antropologia kulturala:giza kultura aztertzeaz arduratzen da, bai iraganeko gizarteena eta bai egungoena: haien jatorria,garapena, egitura eta ezaugarriak,edozein dela ere haien teknifikazio-maila. Antropologiaren arlo honetan,eremu sozialen ikasia izan den portaera oro da kultura. Hainbat alderdi aztertzen dira:egitura politiko , sozial eta ekonomikoak; ahaidetasun-harremanak;erlijiozko errituak eta mitoak;eta sortze-lanak, hala artistikoak nola teknikoak.Beraz, antropologia zientifikoak zientzia ugarirekin elkarlanean aritu behar du , estu gainera.(hizkuntzalaritza,etnografia,arkeologia,antropologia fisikoa…..)


Hominizazioa:(Homo generoa agertzea) Humanizazioa:(giza espezietzat har daitezkeenak agertzea) Etnozentrismoa:beste gizatakde batzuen kultura norberaren kulturako irizpideetan edo sinesmenetan oinarritua epaitzen eta baloratzen duten jarrera. Arrazakeria:Arraza-ezaugarriak direla eta gizatalde batzuk besteak baino maila goragokoak direlako ustean oinarritzen duren sinesmen, jarrera edo jokaera. Xenofobia:desberdina edo arrotza den oro gutxiesten eta arbuiatzen dutenen jarrera da. Erlatibismo kulturala;bi kultura ezaugarriak alderatzea edo baloratzea ezinezkoa dela deriotzotenen jarrera da, eta kultura orok izatez balioa duelako ustean oinarritzen da. Unibertsalismoa:kultura batzuk beste batzuen gainean jar ez daitezen , jarrera etnozentrikoak baztertzea proposatzen du . Intelektualismoa eta elkarrizketa: kultura pluraltasuna aberasgarria delako ustea du jatorri jarrera honek;pluraltasun horrek , izan ere, mundua nahiz gu geu hobeto ulertzen lagundu diezaguke, eta horregatik da aberasgarria. Bat egite kulturalerantz:globalizazioa: hainbesterainokoa da teknologia berrien irismena eta garapena, distantzia ezabatzen ari baita. Oraindik badira oso bakartuta dauden eskualde batzuk baina harreman kulturala gero eta handiagoa da. Horregatik esan ohi da inoiz ez bezelako bat egite kulturala ari dela gertatzen orain.


GARATZEKO: HOMINIZAZIO PROZESUA: Antropologia fisikoak , hominizazio-prozesua aztertzen du, biologiaren ikuspegitik giza izatea zertan den zehaztu nahian ;antropologia kulturalak, berriz, humanizazio-prozesua du aztergai. 2.1Esplikazioa aurreboluzionistak. Aurreneko greziar filosofoek uste zuten ( Platon eta Aristotelesek…) gure planetan diren espezie guztiek bere horretan iraun dutela hasieratik, batere aldatu gabe. Aldatu, banakoa aldatzen direla bizitzan zehar, baina espezieek beti berdin dirautela. Espezieak, berezko sorreraren bidez sortu ziren, batzuen esanetan, eta jainko-jainkosen nahiaren bitartez, beste batzuek ziotenez, hala nola erlijio eta kultura askok, baita gaur egun ere. Tradizio biblikoak, teoria kreazionistara jo zuen gizakiaren jatorria esplikatzeko. “Hasiera” liburuaren hitz hitzeko interpretazioa zuen oinarri, hauek ziren tesi nagusiak: izaki bizidun guztiak bereiz eta behin betiko izan ziren sortuak , eta gizakia Jainkoak sortu zuen , bere antzeko eta irudiko. Ikuspegi horiek guztiak hipotesi fixista zuen abiapuntu. XVIII.Mendean askok babesten zuten ikuspegi hori. Carl von Linneo eta Georges Cuvier naturalistek. Haien lanak erabakigarriak izan ziren historia naturalaren arloan, uste baitzuten banakoak ingurera moldatzeko gai izatea diseinu adimendun baten ondorio edo emaitza dela. Haien esanetan,biziaren proiketu guztiaren atzean kreatzaile bat dagoela uzten zuen horrek agerian. Linneo eta Cuvierrek botanikaren eta zoologiaren arloetan egindako lanetan oinarritu ziren gero,  espezieen jatorriaren ikuspegi eboluzionistaren oinarria izango ziren azterlanak. 2.2Esplikazio eboluzionistak. Charles Darwinek “Espezieen jatorria” argitaratu eta gero erabat behea jo zuten doktrina fixistek. Darwinek esplikazio eboluzionisten oinarriak finkatu zituen:1-transformazio jarraikien ondorioz sortzen dira espezieak. Espezie guztiak, bai botanikoak eta bai zoologikoak, aurretik izandako beste batzuetatik datoz eta pixkanaka aldaketen biden eratu dira. 2-haustespen naturala da eboluzioa esplikatzen duen printzipioa. Espezieetan aldaketa ugari gertatzen dira, berez, baina denek ez dute irauten, denak ez dira trasmititzen; bizirik irauteko borrokan eraginkorrenak gertatzen direnak baino ez. 3-Gizakia antzinako primateen ondorengoa da .


Espezieen jatorria argitaratzeak berebiziko oihartzuna izan zuen gizartean eta itzelezko polemika sortu zuen garai hartan. Gaur egun, eboluzioaren teoria egiaztatuta dago, datu paleontologiko ugari izateko. Teoria, darwinista, dena den, ez zen dena esplikatzeko gauza. Mendel naturalistak konpondu zuen. Espezien jatorria argitaratu eta zazpi urtera, herentziazko karaktereak faktore batzuek transmitiarazten dituztela ziurtatu zuen, geroago faktore horiei gene esan zitzaien. Ikerketa horien ondorioz etorri ziren, mutazionismoaren doktrinak:espezieen ezaugarrien aldaketak.2.3Gizakiaren eboluzioa. Gizakiaren jatorria azaldu nahi denean primateen eboluziotik abiatzen da. Giza eboluzioa honela gertatu da. Hominido antzinakoena, Ardipithecus ramidius izan zen. Haren ondoren, Australopithecus generoa. Bi eboluzio-lerro sortu ziren azken horretatik;bata desagertu egin zen eta gaur egungo gizakiraino eboluzionatu zuen. Bigarren lerro horretan , Homo generokotzat hartzen den den lehen espeziea sortu zen : garezur handiagokoa eta aldaketa kultural nabarmenekoa. Eboluzioa-lerro horri jarraitu eta homo sapiensera iristen gara, gure arbaso hurbilenekoa. Hartatik gure espeziea: homo sapiens sapiens.2.4Hominizazio-prozesua. Homo generoaren bereizgarri nagusiak, hiru dira:1- Zutik ibiltzeko gaitasuna, beste primateek ez bezala. Bi oinen gainean ibiltzen dira. Zutik ibiltze horrek aldarazi egin zuen hominidoen anatomia: heltzeko gaitasuna galdu zuten oinetan, aldatu egin zitzaien bizkarrezurraren kurbadura, indatu egin zitzaien lepoa.2- Zutik ibiltzeak , goiko gorputz adarrez baliatu behar izan gabe, eskuak beste hainbat gauzatan trabatze ekarri zien; objetuak manipulatzen, ehizan...3-.Garuna garatzea. Astralophitecusetik homo sapiens sapiensera garuna hiru aldiz handiagoa eta konplexuagoa bihurtu.. Zenbat eta handiagoa izan objetuak manipulatzeko eta egiteko trebetasuna, orduan eta handiagoa da halakoak asmatzeko eta sortzeko gaitasuna → gaitasun tekniko:paleolitoko harrizko tresna zaharrak gizakiaren gaitasun teknikoaren ondorio dira. →  gaitasun sinbolikoa:ideiak, sentimendua... Sinboloen bidez adierazteko eta sortzeko gaitasuna.


KULTURA


Hasierako primate-forma haietatik gertuen ditugun arbaso hominidoetaraino doa eboluzio-prozesua. Milioika urteko prozesu horretan hominizazioa gertatzeaz gain (Homo generoa agertzea), humanizazioa ere gertatu zen (giza espezietzat har daitezkeenak agertzea). Gizakiak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu: zutik ibiltzea, eskuak libre geratzea, garuna garatzea… horrek guztiak kultura agertzea eragin zuen. Jaiotakan hainbat ezaugarri biologiko eta genetiko izaten ditugu, alderdi naturala osatzen dutenak, alderdi kulturala berriz, eremu sozialean ikasiaz dago osatuta (teknikez, ohiturez, arauez bizitzeko moduez…) Beraz kultura honela definitu: “sozialki ikasiz geureganatu dugun informazio guztia da, norberak imitazioz ikasia ere izan daiteke, edo baita besteren batek irakatsia, edo erabiltzearen erabiltzeaz bereganatua edo ohitura bihurtua.” Definizio hori ontzat emanez gero, ezin baiezta daiteke gizakiak baino ez duen ezaugarria denik kultura. Animaliek ere badute nolabaiteko kultura bat, nagusiki portaerak elkarri transmititzeko. Txinpantzeek adib beste batzuei ikusita tresnak erabiltzen ikasten dute. Gauzak ikasteko modua imitazioa da eta hori izaten da gizakiaren jokaera berriak ikasteko bidea eta hizkuntza bidezko transmisioa ere erabiltzen du.


Komunikatzeko moduetan eboluzionatuena. Hizkuntzari esker, gizakiak aukera du besteei informazioa transmititzeko urrutitik. Esan dezakegu hizkuntza dela gizakiaren eta gainerako animalien arteko alde nagusia. Gizakiak sortutako kultura eta zenbait animaliek sortutakoa alderatzen baditugu, giza kulturaren alde nabarmentzen dira haren dinamismoa,aniztasun eta aberastasuna. Giza kultura deritzogu sozialki ikasia edo jasoa eta hizkuntza bidez transmititua izan den informazio multzoari. Gizakia kulturari esker, ingurunea aldatzeko gai da. Giza espeziean eboluzio kultural bat ere gertatu da, eta moldaera biologikoa baino garrantzitsuagoa izan da. informazio-motak: zientzia, artea, morala, teknika, sineskeriak, mitoak, errituak… Gizakiaren ezaugarri bereizgarri bat kultura da. Kultura izateak bereizten du gainerako animalietatik gizakia. Kultura ez da bat eta bakarra, asko daude eta nahasian ditugu: hiri-kultura, kristau-kultura, musulmanena, protestanteena… Pluraltasun horri kultura-aniztasuna deritzo. Gizakiak, ez du beti berdin erantzuten, ez dago horretarako programatuta baina badu norberaren jokaera erabakitzeko nolabaiteko askatasuna
. Gizakiak badu egoera bakoitzean erantzun egokiena zein izan daitekeen erabakitzeko askatasuna eta bai adimena.

Entradas relacionadas: