Sozializazioa: zer den eta nola gertatzen den

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,45 KB

· JARRERAK:



Etnozentrismoa 

Beste gizatalde batzuen kultura norberaren kulturako irizpideetan edo sinesmenetan oinarrituta epaizten eta baloratzen dutenen jarrera da. Gutxietsi eta kritikatu egiten dituzte arrotzak gertatzen zaizkien bestelako elementu kulturalak. Jarrera hori dago, besteak beste inperialismo, koloninismo eta antzeko beste fenomeno batzuen oinarrian.


Arrazakeria

Arraza-ezaugarriak direla eta gizatalde batzuen besteak baino maila goragokoak direlako ustean oinarritzen den sinesmen, jarrera edo jokaera.


Xenofobia

Atzerrizkoa desberdina edo arrotza den oro gutxiesten eta arbuiatzen dutenen jarrera da. Askotan beldurrak edo ezkjakintasunak sortutako jarrera emozionala.


Erlatibismo kulturala

Bi kulturaren ezaugarriak alderatzea edo baloratzea ezinezkoa dela deritzotenen jarrera da, eta kultura orok izatez balioa duelako ustean oinarritzen da. Bidegabekerien eta krudelkediren aurrean pasibotasun betean ezer egin gabe geratzeko aitzakitzat erabiltzen da.

Unibertsalismoa

Kultura batzuk beste batzuen gainean jar ez dezaten, jarrera etnozentrikoak baztertzea proposazten du unibertsalismoak. Egiazko elkarrizketa bati ekin beharko litzaioke. Gizartearen antolaketa demokratikoa, oinarrizko eskubideekiko errespetua, aukera-berdintasuna, eta askatasuna. Ezaugarri horiek ezaugarri unibertsal bihurtu beharko lirateke. Baina horrek ez du esan nahiherri bakoitzak bereak dituen ezaugarriek desagertu egin beharko luketenik.

Interkulturalismoa eta elkarrizketa 

Kultura pluraltasuna izatea aberasgarria delako ustea, mundua nahiz gu geu hobelo lagundu diezaguke, eta horregatik da aberasgarria. Sistemen guztien arteko elkarrizketaren eta tolerantziaren alde egiten dute. 


Entradas relacionadas: