Non eta noiz sortzen dira emozioak?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,45 KB

2. EMOZIOAK 1. Zergatik Behar du umetxoak beste espezie guztietako kumeek baino askoz gehiago heldua?


Jaio berriak berez heldugabeak dira Eta bere betebeharrak eta nahiak besteen bitartez asetzen ditu. Beraien lehen Jarduerak jakinaraztea da eta horregatik ezinbestez umearen bizitza harremanen Bidez zabaltzen da. Norbanakoak mundu fisikoarekin dituen harremanak ez dira Animaliarentzat bezain sinpleak eta berehalakoak. Gizarte-giroa ingurugiro Naturalari gainjartzen zaio, eta berarengan eragiteko ezinbesteko bitarteko Bihurtzen da. Bizitza kolektiboaren antolaketa aldatu egiten da umeak, lanbidea Eskuratu eta lanaren bidez guztion bizitzari laguntzeko gai bihurtu eta bere Bizitza propioa bermatzeko aukera duenean. Une hori desberdina da Zibilizazio-moduen eta -etapen arabera.

2. Nola asetzen ditu umetxoak bere beharrizanak eta nahiak

Denboraldi honetan Zehar, umeen beharrak eta nahiak beren inguruan duten pertsonek bete egiten Dituzte. Haien lehenengo ekintza haien nahien berria ematea da (negarra). Beraz, garrantzitsuagoak dira sozio-harremanak inguruarekin daukaten harremanak Baino.

3. Zein faktore Psiko-biologikoaren arabera egokitu daiteke jaioberria bere ingurura?

Jaiotzen Den unean premiak dituen bezala, mugitzeko ahalmena ere badu. Mugimendu Horietako batzuk beraren bizitza begetatiboaren (elikadura, metabolismoa, Arnasketa...) ondorio zuzenak dira. Beste batzuk, ordea, harreman-bizitzarako Balio izango dioten organoetan oinarritzen dira. Hala eta guztiz ere, Ongizatearen edo nahiezaren inpresio organikoen menpekotasun handiagoa dute, Kanpoko objektuetarantz jotzeko joera baino. Gorputz atalen astintzea Frenetikoa bada ere, mugimendu horiek ez diete kanpoko kausei erantzuten, Automatismoei loturiko txandakako edo aldi bereko mugimenduei baizik.

4. Non sortzen dira emozioak?

Pentsalari Batzuen ustetan, ekintzaren premiei erabat lotutako engranajeak dira. Cannonek, Adibidez, erakutsi duenez, ez dago emoziorik zirkulazioan produktu endokrinoak, Eta bereziki adrenalina, era masiboan deskargatzen ez badira. Horien ondorioz, Sistema neurobegetatiboaren zatia den ortosinpatikoa estimulatu eta, Horrenbestez, bronkioloak dilatatuz, hematosiaren eremua zabaltzen da, Bihotzaren taupadak areagotu eta, azken batean, odol-hodiak hertsaraziz, odol Multzoa kanpoaldera, erraietara eta nerbio-zentroetara banatzen da, une Horretako premien arabera. Aldi berean, glukosa kantitate handia agertzen da Odolean eta ehunetan. Halatan, energia-bitartekoak areagotu eta autonomismo Baliagarriak indarrez edo bat-batean aktibatzen dira: adibidez, erosoa edo ihes Egitea.

5. Zein da emozioen mekanismoa? Nola azaltzen da?

Emozioen harremana anplifikatu egiten dira. Sentsibilitate organikoaren (zure gorputza nola dagoen konturatzen zara, Eserita, etxanda...) eta jarduera tonikoaren (zure gorputza erlaxatuta edota Urduri dagoen badakizu) artean dagoen elkarrekikotasunak azaltzen du progresio Hori. Mekanismo hau hiru alderditan azaltzen da: I) Eszitazioaren ondorioz Jaiotako espasmoak eszitazio handiagoa eragiten du, eta espasmo handiago baten Sorburu bihurtzen da. 2) aparatu motore osoa inbaditu eta beraren ahalmena Gainditu ondoren, deskargatu egin behar da: barre-zirrarak agertzen dira. 3) Barreak gehiegizko tonua lasaitzea lortzen ez badu eta eszitazio tonikoak Jarraitzen badu, eraginak eskeletoko muskuluetatik erraietako muskuluetara Hedatuko dira: negar-malkoak agertuko dira.

6. Zer partekatzen dute emozio guztiek?

Emozio guztiek tonua Partekatzen dute. Oinarrizko emozio guztiak tonua sortzeko, kontsumitzeko edo Mantentzeko modura mugatu daitezke. Bereizten dira: a) eszitazioaren Intentsitatea eta bere eraginen ebazpenaren harremanaren arabera, b) iturri Organikoen aniztasunaren arabera c) une ebolutiboaren arabera.

7. Zer da plazerra eta zoriontasuna?

Plazera Fereken ondorioz sortzen da, eta geroko pizgarria sentsoriala (pizgarri Fisikoa, besarkada bat ematen dizutenean) nahiz morala ( pizgarri psikikoa, "ze ondo egin duzu!" esaten dizutenean) izan, ageriko espasmoak nahiz Espasmo intimoak likidatuz amaitzen da beti. Gehiegizko erraztasunak plazeraren Graziagabetasuna dakar, eta egoera hori luzatuz gero, sufrimendu ere bihur Daiteke. Batzuetan, bien arteko muga nahasi egiten da, hein batean. Pertsona Batzuek anbibalente mantenduz gozatzen dute. Esparru guztietan -moralean, Sexualitatean nahiz sukaldaritzan- boluptuosoa denak badaki sufrimendu- edo Asperdura-unea plazer bilakatzen. Alaitasuna oreka zehatz baten eta tonuaren Eta mugimenduaren elkarrekiko ekintzaren ondorioa da. Oreka hainbat mailatan Ezar daiteke. Badaude alaitasun pasiboak: gogobetetasuna inpultso-gabeziaren Eta gure jardueraren murrizketaren arteko harmonia gozo bat sentitzea izan Daiteke. Badaude alaitasun aktiboak, zeinetan keinuen intentsitatea Eszitaziointimoaren intentsitatearekin lehian dagoela dirudien: kontsumitu Egiten du, baina aldi berean berritu ere bai. Muskulu- eta Artikulazio-aparatuen sentsazioak estimulagarriak dira, eta ume txikiarengan Errazantzematen da euren eragina, adibidez, umea, arropa erantzita eta Bainuontzian sartuta, mugimendu-askatasuna berreskuratu eta plazer-keinuak Adierazten dituenean. Mugimenduaren eszitazioak plazeraren eta fereken eragin Berbera izan dezake. Zieglerren arabera, animalia guztiengan, ugalketaren Aurretik, asaldatze-motorearen aldia izaten da.

8. Zer da amorrua? Eta zerk sortarazten du norrnalean?

Eszitazioa Likidatzeko aukerarik ez dagoenean, haserrea sortzen da. Ferekek eragindako Plazera erraz bihurtzen da sumindura. Askotan ferekatutako txakurrak, marmar Egin eta hortzak erakusten ditu. Lasaitu egingo duelako ustean, amak behin eta Berriro ferekatzen duen umeak aurka egingo dio eta, hain zuzen, aurkakotasun Horretan lasaituko da. Idiozia kasu batzuetan, asaldura motorearen Gehiegitasunak haserre-aldarriak eragiten ditu. Haserre-leherketaren ondoren Lasai,mugimenduak baretu eta poztasun-irrintziak egiten dituzte. Halere, horien Maiztasuna areagotzen den heinean, berriro haserrea sortu eta horrela izaten da Jarraian, txandaka. Jolasaldiaren ondoren suminduta dagoen umearengan, Haserre-leherketa bat loaldi sakon eta lasaia egiteko ezinbesteko baldintza izan Daiteke. ErasmeDarwinek azaltzen duenez, bere Iagunetako batek, zaldian ibili Ondoren, haserretzeko modua bilatzen zuen, horren ondoren lasaiago egoten Zelako. Lan batzuetan, jarduna benetan gauzatzeko aukerak baino Garrantzitsuagoak dira itxarotea, zaintzea, prestatzea eta aurreikustea; Halakoetan, badirudi suminkortasun zorra sortzen dela. Zenbait pertsonak Ezinegon antzeko zerbait jasaten dute, eta egin duten horri aurrea hartzen Diote: ez dute ekintza burutzen, aurretiaz prestakuntza exajeratu edo gauzatzea Atzeratu gabe, edota burutzeko gai ez diren asmoak dituzte. Halako pertsonak Haserrealdiaren mugan egoten dira etengabe.

9. Zer da larritasuna? Nola sortu eta bilakatzen da?

Sufrimendua Bezala, larritasuna plazeraren aurkakoa da. Espasmoa ebatziz gero, plazera Eragiten du; iraunez gero, sufrimendua. Distira biziak begia itsutzen duenean, Irisean arranpa sortzen da; irisa paralizatuz gero, espasmoa eta sufrimendua Ere gelditzen dira. Hori bizitza begetatiboaren aparatuetara hedatzen denean, Espasmoak larritasuna eragiten du. Larritasuna harreman-bizitzako Ezinegonintimoa da, eta pixkanaka kanpoko eraginekiko axolagabetasunera eta Sentikortasun-ezera eramaten du. Larritasun mailak: • Asperdura (kanpoko Muskuluetan eze barrukoan = mugimnendua • anestesia morala edo psikikoa • Algofilia (hacer daño pero no sufrir el dolor, no tiene connotaciones sexuales) • onanismoa (masturbarse)

10. Zer da Beldurra? Zein ezaugarri ditu?

Beldurra jarrera-
Funtzioen nahasketa da, Jarrera egokiaz erantzutea ezinezkoa dan egoeraren ondorioa. Muskuluen Lasaitasunak eta dardarak ez dute usten keinu edo jarrera egoki batez Erantzuten. Etorkizunera bideratuta, beldurra irudikeria bihurtu eta Larritasunarekin bateratzen da. Hipertonia garatzen du. • Beldur estimulagarria Da (puenting). • Haur jolasen arauak (el juego del lobo) • Fobia edo obsesioa (fobia a los ascensores)

11. Zer da herabetasuna Eta eite erreakzioa? Zein emozioaren antza dute?

Herabetasunean, hartu beharreko Jarrera edo itxuraren inguruko zalantza agertzen da. Beldurrean gertatzen diren Dardar eta segurtasun-gabezia bera mugimenduetan. Beldurrean gertatzen den Jarrera-funtzioen desordena bera:hipotonia, distonia, asinergia. Baina Herabetasunaren arrazoiak, funtsean, psikologikoak dira. Pertsonen aurrean agertzen Den beldurra da; edota, zehatzago, "ni-a" gainerakoen aurrean Jartzean agertzen den beldurra. Herabetasuna prestantzia-erreakzioei zuzenean Lotuta dago (H. Wallon); erreakzio horien duda-muga edo gainbeherari lotuta. Beldurraren Antza du.

12. Zein da emozioen sorrera? Eta bere rola?

Emozioen jatorria pertsonekin daukagun harremana da. Emozioen papera biziraupena bermatzea da. Emoziorik ez badaude, hilko ginateke. Gizakiok heldugabeak jaiotzen gara baina ahalmen askorekin. Hauek garatu egingo Dira madurazioan.

13. Zer egiten du tonu Muskularrak?

Tonua mugimendu hutsetik bereizi da, egonkortasun, malgutasun, Indar, aniztasun eta prezisio handiagoa emateko. Baina aldi berean, berari Aurka egiteko gaitasuna ere garatu du, haren ordez jarrera bat ezarrita: ez Gelditasun pasiboa, guztiz aktiboa baizik. Disoziazio hori oso agerian dago Kasu patologikoetan, hala nola katatonian. Halakoetan, gorputzak jarrera zail Eta deformatuenak mantentzen ditu, baina subjektuak nahi izan gabe. Egoera Normal batean ere, arreta bat-batean eta erabat galduz gero, une batez Zentzurik ez duen jarrera bat har dezakegu. Jarrera batetik desberdina den Ekintza bati bidea motz diezaioke jarrerak berak; hala gertatzen da, adibidez Desagregazio psikomotrizeko kasu batzuetan (dementzia goiztiarra) edota Zalantza-egoera batzuetan 14. Nola Erlazionatzen dira jarrera eta errepresentazioa?
Irudikapena sortzean, Zalantzarik gabe, faktore askok hartzen dute parte; beraz, ezin da jarreraren Emaitza soiltzat hartu, nahiz eta zentzumenek jasotako inpresioen erreplika Hutsa ere ez den (ikusi aurrerago). Irudikapen bat sortzean parte hartzen dute, Besteak beste, nozioek eta teknikek, adibidez, hizkuntzak, eta horiek guztiek Zibilizazio-nnaila bat eta batez ere gizarte-bizitza eskatzen dute. Horiek Guztiek eskainitako esparruan, ekintza hain da derrigorrezkoa eta etengabea, Batzuetan ez dago ohartzerik ekintza dagoenik ere. Eta, halere, ikus daiteke, Umearengan adibidez, gauzek eragiten dioten jarrerekiko menpekotasunean sortzen Dela gauza horien pertzepzioa. Bistakoa denez, pertzepzioa desberdina izango da Eszitazioaren kalitatearen arabera, baina bai eta unean unean dituen premien Eta disposizioen arabera ere. Umeak, hasiera batean, bere jarreren bidez Hartzen du kanpoko errealitateen kontzientzia. Helduak ere, sarritan, jarrera Batean egin behar du indarra, egoera bat mentalki gauzatzeko. Horri esker Hartuko da horren kontzientzia eta, aldi berean, norberarena ere bai. Halako Irudietan, oso litekeena da afektibotasun-dosi handia izatea. Halere, horri Esker bermatu ahal izan dira bizitza psikikoan, eta horri esker erantsi diote Bere zirkuitua automatismo hutsen zirkuituari.

15. Zertarako balio dute emozioek?

Bere horretan ez dute Eraginkortasunik gauzen munduan, eta batzuetan kaltegarriak ere badira. Izan Ere, beste harreman mota batzuekin lotuta daude eta horien garapenari esker, Giza espezieak lehen mailako ekintza-bideak ditu, gainerako animalia-espezieen Aldean. Jatorritik bertatik, adierazpen-sistema horien ondorioak bizi dituen pertsonak Beraien esangura esperimentatzeko gaitasuna izan behar du. Kontzientzia Ekintzarekin nahasten da, eta aldi berean haren ondorioa eta pizgarria da. Hartara, helburu edo xede hurbilena bihurtzen da. Ariketa horrek elkarrekiko Sentsibilitatea areagotzen du. Hartara, batasun intimoari eusten dioten Erreakzio bipolarrak garatzen dira, apurka-apurka bereizten doazen segidaren Parte izan arren.

16. Zergatik gara Gizakiok genetikoki sozialak?

Gizakiok genetikoki sozialak gara heldugabeak Garelako eta beste pertsonarekiko harremana behar dugu bizirauteko. Haiekin Komunikatzen gara emozioen bitartez.

17. Zein da emozioen zeregina bizi sozialean?

Emozioek taldearen barruan sortzen Dituzten erreakzioen, jarreren, sentimenduen kohesioak azaltzen du hasierako gizarteetan Jokatu izan duten rola. Gaur egun, oraindik ere, publikoa sortzen duten Faktorea dira, jendetza pizten duena, norbanakoaren kontrola gainditzen duen Adostasun orokor antzeko baten bidez. Kolektibotasunean sortzen dituzten Zoraldiak harritu eta asaldatu ere egingo luke pertsona indibidual bakoitzaren Arrazoia. Berehalako eragin totalitarioak eragiten dituzte; arrazoia gaibidera Daramate. Hori gertatzeko egoera aproposa da, adibidez, norbanakoen artean Harreman antolaturik, teknikorik eta kontzeptualik ez dagoenean. Hori Gertatzeko garai aproposak dira, adibidez, egoera bat iristeko une-unean, Bitarteko teknikoak, tresna intelektualak, harreman ideologikoak eskas Daudelarik, pertsonen ekintza kolektiboak, ahaleginen eskaintza globalak horien Lekua hartu behar dutenean. Guztien artean sortzen den elkarrekiko Parte-hartzea da, zalantzarik gabe, hartueman psikikoen lehen forma, eta Taldeko kideen artean egituratu daitezkeen harremanetarako baldintza. Horixe Gertatzen da umearekin: kanpoko munduaren aurrean inolako baliabiderik ez Duela, behintzat beraren premien arabera, gainerakoen laguntza eragiteko Adierazpen-erreakzio egokiak sortzen.



Entradas relacionadas: