Noiz sortu zen europar batasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

EUROPAR BATASUNA

1. Zergatik sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE)? Eta noiz sortu?

- Herrialde kideen ekonomia bultzatzeagatik eta lankidetza sustatzeagatik.

- EEE 1957an sortu zen Erromako Ituna sinatu ondoren

2. Zer alde dago EB-ren eta EEEren artean?

- EB (EUROPAR BATASUNA) kide gehiago osatzen dute EEE baino. Izan ere EB 28 kidek osatzen dute, eta, EEE sortu zenean, 6 kidek osatzen zuten. - EBko kideek batasun ekonomikoa eta monetarioa lortu zuten 2002an. - EBko kideek batasun politikoa handiagoa dute helburu.

3. Aipatu zein diren EBko erakunde nagusiak eta haien eginkizunak

- Europako Parlamentua: legeria eta aurrekontua onartzen ditu, Europar Batasuneko Kontseiluarekin batera.

- Europako Batzordea: legeak proposatzen dizkio Parlamentuari, eta EBko funtsen erabilera kontrolatzen du.

- Europar Batasuneko Kontseilua: Europako Parlamentuarekin batera legeria eta aurrekontua onartzen ditu, kideen ekonomia hobetzeko politikak koordinatzen ditu eta kanpo- eta defentsa-politika garatzen du.

- Auzitegiak: Justizia Auzitegia EBko zuzenbidea interpretatu eta betearazten du.

- Kontu Auzitegia, aldiz, EBko jardueren finantzaketa kontrolatzen du.


4. Zer herrialde sartu zen 2007 urtean? Eta 2013an? Eta noiz sartu zen Espainia EBn?

- 2007anErrumania eta Bulgaria

. - 2013anKroazia.

- 1986anEspainia sartu zen.

5. Zer herrialde daude euro-gunean?

Portugal, Espainia, Frantzia, Luxenburgo, Belgika, Irlanda, Herbehereak, Alemania, Austria, Eslovenia, Italia, Malta, Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Eslovakia, Grezia eta Zipre

Entradas relacionadas: