Zergatik sortu zen europar batasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,73 KB

6 GERRAREN ONDORIOAK6.1. Gerraren balantzea:Bigarren mundu gerraren eta lehenaren arteko aldeak:

  • Estatu ugarik hartu zuten parte eta hainbat kontinentetan.

  • Herritar zibilak gerran nahasirik egon ziren zuzenean:sarraskitu egin zituzten

  • Taktika militarrak aldatu egin ziren eta arma berriak asmatu ziren

  • Gerra ekonomikoa: Ekonomia interes militarren mende jarri zen

  • Gerra zientifikoa: Garaipenak aurrerapen zientifiko eta teknikoei loturik etorri ziren

  • Gerra ideologikoa: Propaganda erabili zen aberri sentimenduak manipulatzeko.

Ondorio demografikoak

55 milioi pertsona inguru hil ziren

Eragileak: -Aire bonbardaketa-Izurriteak eta goseteak-Nazien kontzentrazio esparruetan 10 milioi gutxi gorabehera

Ondorio ekonomikoak:Gerrak Europan gainbehera areagotu zuen. Estatu batuek ekonomia indartu zuen eta Europak betirako galdu zuen mundu mailako nagusitasuna. Sobietar Batasuna ere sendotu egin zen. Hildako eta galera asko izan arren munduko potentzia bihurtu ziren.

Ondorio moralak:Nazien esparruen izugarrikeriak agerian geratu zirenean gizadiaren aurkako krimen kontzeptua asmatu zen Nurenbergeko legean. Nazioarteko auzi batek epaitu zituen buruzagi naziak gerra krimen eta genozidioengatik.

GERRA HOTZA

Gerra hotz kontzeptua:1947 eta 1991 bitarteko nazioarteko harremanen sistemari deritzo gerra hotza.
Berezitasuna bi superpotentziak aurrez aurre egotea: Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna. Mundua bi blokeetan banatuta zegoen, bakoitzaren buru superpotentzia bat, eta sistema ekonomikoa, politikoak eta sozialak aurkakoak ziren.

Armamentu asko biltegiratu zuten, armamentu nuklearra barne, aurkakoa erabat suntsituko zutela mehatxatzeko. Horregatik, gatazkak tokiko gatazken bidez erabaki ziren.

Gerra hotzak munduko herrialdeen barne antolakuntza ere baldintzatu zuen. Bi superpotentzietako gobernuek beren sitema goretsi eta aurkakoena erabat baztertzen zuten. Kontrol sozialak eta politikoak iritzi kritikoen errepresioa eragin zuen bi blokeetan.


GERRA HOTZAREN GARAIAK:

Hiru garai nagusi izan zituen: tentsio handieneko garai bat, 1947 eta 1956 bitartean.

1- Tentsio handieneko garaia (1947-1956)

Harremanak oso tirabatsuak zirenez, bi krisi nabarmendu ziren:

  • Berlingo krisia: 1948an Estatu Batuek, Britania Handiak eta Frantziak, Alemaniako Errepublika Federala sortu zuten (RFA). Sobietar Batasunak ez zuen onartu eta mendebaldeko Berlin blokeatu zuten, blokeoak porrot egin zuen, aliatuek hiria airez hornitu baitzuten. SESBk Alemaniako Errepublika Demokratikoa (RDA) sortu zuen.

  • Koreako gerra: Japoniaren porrotaren ondoren, Korea iparraldeko gune komunistan eta hegoaldeko gune kapitalistan banatu zuten. 1950ean gobernu komunistak Hego Korea indarrez hartu zuen. NBEk inbasioa gaitzetsi eta Estatu Batuek zuzendutako esku-hartzea onartu zuen. 1953an bakea sinatu zen (armistizioa)

2-Baterako existentzia baketsua (1956-1977)

1956tik, bi potentziek elkarrizketa eta baketze garai batu ekin zioten.

  • 1961ean, ekialdeko Berlingo Gobernuak harresi bat eraiki zuen biztanleek mendebaldera ihes egin ez zezaten.

  • 1962an, Kuban misil sobietarrak ezartzen hari zirela konturatu ziren Ameriketako Estatu batuak uhartearen itsasoko blokeoa egitea erabaki zuten. Gerra eragozteko, SESBk baseak desegitea onartu zuen. Elkarrizketei ekin zieten. 1968an, arma nuklearrak ez ugaltzeko lehen akordioak sinatu zituzten.

  • 1962an, Estatu Batuek vietnamgo gerran parte hartu. Iritzi publikoaren presioari esker, gobernuak atzera egin behar izan zuen 1947an.

3-Berragertzea eta amaiera (1977-1991)

1977tik aurrera, SESBk misil nuklearrak hedatu zituen Europako eta Asiako bere eragin guneetan, eta Hirugarren Munduan gehiago agertu zen: Etiopian, Angolan, Mozambiken, eta Afganistanen esku hartu zuen. Bestalde, Estatu Batuek misilak hedatu mendebaldeko Europan eta Defentsa Estrategikorako Proiektua edo “galaxietako gerra” diseinatu zuten.

1989an Sobietar blokeak porrot eta 1991an SESB desegin izanaren ondorioz, gerra hotza bukatu egin zen.



Entradas relacionadas: