Noiz sortu zen balio erantsiaren zerga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,17 KB

GIZARTE - ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA


Gizarte -erantzukizun korporatiboa (GEK) enpresek beren inguruko gizarte eta ingurumen kezkak beraien kezka egitea da, borondatez.

Gizarte osoaren kezkak kontuan hartzen ditu, ez bakarrik enpresaren bazkideak, enpresaren langileak eta bere ingurunean baita enpresaren bezeroak, hornitzaileak, komunikabideak…


Enpresek hartu ahal dituzten neurrien adibideak:

  • Etiketa ekologikoaren egiaztagiria duten hornitzaileei soilik erosi.

  • Haurtzaindegiak jarri lantokian.

  • Bezeroei arreta emateko departamendu bat sortu.

  • Prentsara aldiro oharrak bidali.


ENPRESEN FINANTZAKETA


Enpresak bere jarduera gauzatzeko egin behar dituen inbertsioak finantzatzeko baliabideak behar ditu (DIRUA BEHAR DU)

Baliabideak bere jatorriaren  arabera honela sailkatzen dira:


BARNE - BALIABIDEAK


Autofinantzaketa ere esaten zaio. Enpresaren aurrezkiak dira, enpresak lortu dituen eta bazkideen artean banatu gabe enpresan gelditu diren irabazien partea (erreserbak)
.

Baliabide egonkorrenak dira ez direlako itzuli behar eta ez dutelako kosturik.


KOSTURIK GABEKO KANPO-BALIABIDEAK


Sarritan enpresek barne - baliabideekin ez dute nahikoa izaten eta orduan enpresatik kanpo bilatu behar izaten dituzte beste finantzaketa iturri batzuk: Kapital zabalkuntza, merkataritza kreditua, funts espontaneoak.

  • Kapital zabalkuntza: Bazkide gehiago onartu eta hauek jarritako baliabideak edo ekarpenak erabili. Enpresa handiek burtsan lortzen dituzte beharrezko baliabideak. Baliabide honek ez du itzultzeko eperik.

  • Merkataritza kreditua: Enpresak hornitzaileari egindako erosketa ordaindu gabe uztean lortzen du. Baliabide hau epe laburrean ( <12 hilabete) itzuli beharko da.

  • Funts espontaneoak: Enpresak oraindik langileei ordaindu gabeko soldatak, eta ogasunari edo Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko dirua ere inbertsio batzuk finantzatzeko erabili dezake. Baliabide hau ere epe laburrean (<12 hilabete) itzuli beharko da.


KOSTUA DUTEN KANPO - BALIABIDEAK


Barne baliabideak eta kosturik gabeko kanpo baliabideak ez badira nahikoak, banku -sistemara jotzen dute enpresek dirua uzteko eskatzera: Mailegua ala kreditua - kontua.

  • Mailegua: epe luzeko inbertsioak, itzultze epea <12 hilabete, interesen ordainketa itzultzeko geratzen denaren arabera.

  • Kreditu - kontua: epe laburreko jarduerak, itzultze epea <12 hilabete, hitzartutako epearen bukaeran


ENPRESEN OBLIGAZIOAK


Bi motatako obligazioak dituzte enpresek. Diru ekarpen hauekin enpresek laguntzen dute sektore publikoko zerbitzuak mantentzen.

                                   Enpresa - kotizazioak (gizarte segurantza: GS)

Obligazio propioak <

                                   Etekinen gaineko zerga (Ogasuna) PFEZ-a eta SZ


                                                                   BEZ-a (ogasuna)

Beste batzuk obligazioetan bitartekari <

                                                                  Langileen kotizazioak (GS)


PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zarga

SZ: Sozietateen gaineko Zerga

BEZ: Balio Erantsiaren gaineko Zerga


GIZARTE OBLIGAZIOAK


Enpresa eta langileek sektore publikoko prestazioen eskubideak izateko aladian-aldian ekarpen batzuk egin beharko dituzte, Gizarte kotizazioak


OBLIGAZIO FISKALAK


Sektore publikoa mantentzeko bai famili eta bai enpresei tributuak kobratzeen dizkie.


                      Zergak: Ez dagokontraprestaziorik

Tributuak <

                     Tasak: Kontraprestazioa dago, zerbitzu baten truke.


ZERGEN SAILKAPENA


Zergapetzen dutenaren arabera             Aplikatutako ehunekoaren arabera


Entradas relacionadas: